1. Lankidetza autoobernuari buruzko Legebiltzarreko batzorde txostengilearekin

Eusko Jaurlaritzak modu aktiboan lan egingo du Legebiltzarreko autogobernuari buruzko lantaldean, modu adostuan susta dadin berezko "barne-errealizazioko" eta "kanpo-harremaneko" jarduna eguneratzea eta berrikustea, Euskadiko erakunde-eredua hobetuz eta euskal autogobernuak eskatzen duen egoera ekonomiko, sozial eta politiko berrira egokituz.
Erakunde-antolaketa eguneratzeko eta berrikusteko prozesu hori EAE osatzen duten lurraldeetako bakoitzaren nortasun bereiziaren aitorpenean oinarrituko da. Aldi berean, lurralde historikoetako erakunde komunen arteko artikulazio orekatuagoa bermatuko da, eta udalak ere sartuko dira Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea onartu berri denean. Hori guztia, erkidego modernoago, iraunkorrago eta berdintasunezkoago baterantz aurrera egiten jarraitzeko.

Helburua
174. Hobetu barrura begirako Autogobernua. Egungo erakunde-esparruari instituzionalari buruzko proposamenak
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/07/10 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Segurtasuna eta bizikidetza, Balioak
Eremu geografikoak
Guztiak
Autogobernua barrurantz hobetzeko jarduerak.

Egungo balioa:7 Jarduerak

Helburua:7 Jarduerak

Jarraipena

198/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2019/12/17

198/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko abenduaren 5eko Akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak erakunde erkideek lurralde historikoei eskualdatzeak izango dituen ondorioak zehazten dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Autogobernua barrurantz hobetzeko jarduerak.: 7 Jarduerak
197/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2019/12/17

197/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko abenduaren 5eko Akordioa onartzen duena, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Autogobernua barrurantz hobetzeko jarduerak.: 6 Jarduerak
196/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, errepideen arloko eskualdatzeari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2019/12/17

196/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko abenduaren 5eko Akordioa onartzen duena, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Autogobernua barrurantz hobetzeko jarduerak.: 5 Jarduerak
AP-68ren kudeaketa bere gain hartu da Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen den tartean.
Eguneratze-data: 2019/12/05

Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen den tartean  AP-68 autobidea kudeatzea onartu da (2019/05/06). Bi transferentzia-batzorde misto egin dira, AP-68 autobidearen Bilboko udalerriaren eta Euskadi eta Burgos arteko muga Bizkaiko eta Arabako lurralde historikoei eskualdatzeko. 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, foru-aldundiek beren gain hartu zuten AP-68ren titulartasuna.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Autogobernua barrurantz hobetzeko jarduerak.: 4 Jarduerak
50/2019 Dekretua, martxoaren 26koa, erakunde erkideek lurralde historikoei errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzen dizkiena.
Eguneratze-data: 2019/04/01

50/2019 Dekretua, martxoaren 26koa, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko martxoaren 20ko Akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak erakunde erkideetatik lurralde historikoetara eskualdatzeak izango dituen ondorioak zehazten dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Autogobernua barrurantz hobetzeko jarduerak.: 3 Jarduerak
49/2019 Dekretua, martxoaren 26koa, erakunde erkideek lurralde historikoei errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzen dizkiena.
Eguneratze-data: 2019/04/01

49/2019 Dekretua, martxoaren 26koa, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko martxoaren 20ko Akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, erakunde erkideek errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeak Bizkaiko Lurralde Historikoan izango dituen ondorioak zehazten dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Autogobernua barrurantz hobetzeko jarduerak.: 2 Jarduerak
48/2019 Dekretua, martxoaren 26koa, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2019/04/01

48/2019 Dekretua, martxoaren 26koa, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko martxoaren 20ko Akordioa onartzen duena, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Autogobernua barrurantz hobetzeko jarduerak.: 1 Jarduerak