1. Eusko Legebiltzarrean eratutako Autogobernuaren Batzorde Txostengileak eskatuta, Eusko Jaurlaritzak proposamen bat bidaliko dio Ganberari,...

1. Eusko Legebiltzarrean eratutako Autogobernuaren Batzorde Txostengileak eskatuta, Eusko Jaurlaritzak proposamen bat bidaliko dio Ganberari, non oraindik egiteke dauden transferentzien katalogoa gaurkotzeaz gain, zehatz-mehatz islatuko da Gernikako Estatutua amaitutzat eman ahal izateko Euskadiri legez aitortutako baina oraindik gauzatzeke dagoen autogobernu formalaren quantuma

Helburua
173. Eskuratzeke dauden Gernikako Estatutuko eskumenen transferentzia burutzeko eskatu
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Eskumen-sistema
Eremu geografikoak
Guztiak
Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa

Egungo balioa:7 Transferentzien kopurua

Helburua:34 Transferentzien kopurua

Transferentziak eskualdatzeko jarduketak

Egungo balioa:4 Jarduerak

Helburua:4 Jarduerak

Jarraipena

90/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, ohiko erretiroaren aurreko laguntzei buruzkoa.
Eguneratze-data: 2020/07/14

90/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio, lan-legeria betearaztearen arloan: ohiko erretiroaren aurreko laguntzak kaleratze kolektiboko espedienteek eragindako langileentzat. Transferentziaren balorazioa: 4.451.051,97.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 7 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
89/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, eskola-aseguruari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2020/07/14

89/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duena, eskola-aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikitako baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko. Transferentziaren balorazioa: 3.036.480.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 7 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
88/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, farmazia-produktuei buruzkoa.
Eguneratze-data: 2020/07/14

88/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio farmazia-produktuei buruzko Estatuko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 7 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
Transferentziak eskualdatzea.
Eguneratze-data: 2020/06/25

Euskadi-Estatua Transferentzien Batzorde Mistoak Gernikako Estatutuan jasotako 3 transferentzia berri Euskadira eskualdatzea erabaki du: (1) kaleratze kolektiboko espedienteek eragindako langileei ohiko erretiroa hartu aurreko laguntzak, (2) farmazia-produktuei buruzko legeria betearaztea eta (3) eskola-aseguruaren osasun-prestazioak. Bi gobernuek 7,5 milioi eurotan baloratu dituzte hiru transferentziak, eta Euskadik, urtero, % 6,24

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 7 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
2020 eta 2021eko ekitaldietarako transferentzien kronograma
Eguneratze-data: 2020/02/20

Euskadik, lehen aldiz, transferentzien kronograma bat du, 2020ko eta 2021eko ekitaldietan ezarri beharreko Gernikako Estatutua osatzen duena.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 3 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
71/2019 Dekretua, apirilaren 30ekoa.
Eguneratze-data: 2019/05/06

AP-68 autobidea Euskadira transferitzea adostu da Espainiako Gobernuarekin. Ondoren, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiei transferituko zaie. Transferentzia horrek errepideen euskal mapa osatzen du, eta% 100 euskal erakundeen titulartasunpekoa izango da. (2019/04/16). 71/2019 Dekretua, apirilaren 30ekoa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 3 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
178/2018 Dekretua, abenduaren 11koa,
Eguneratze-data: 2018/12/11

178/2018 Dekretua, abenduaren 11koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Basurto Ospitale-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo trenbide-lineei dagokienez Estatuko Administrazioak trenbideen eta trenbide-garraioaren arloan dituen eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzen dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 3 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
174/2018 Dekretua, abenduaren 3koa.
Eguneratze-data: 2018/12/03

174/2018 Dekretua, abenduaren 3koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeak irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuak errepideen arloan EAEri eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzeari buruz hartutako Akordioa onartzen duena.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 3 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
Egiteko dauden transferentziak aztertu eta negoziatzeko lantalde bat eratzea.
Eguneratze-data: 2018/06/25

Lehendakariak eta Gobernuko presidenteak lan-talde bat eratzea erabaki dute, Gernikako Estatutuan hitzemandako transferentziak aztertzeko eta negoziatzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 0 Transferentzien kopurua
Eusko Legebiltzarraren agindua Espainiako Gobernuari jakinaraztea.
Eguneratze-data: 2018/04/17

Eusko Legebiltzarraren agindua helarazi zaio Espainiako Gobernuari, sei hilabeteren buruan Gernikako Estatutua betetzeko egutegi bat aurkez dezan.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 3 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
Eusko Legebiltzarrera transferentzien egoerari buruzko txosten bana bidaltzea, Autogobernuaren Lantaldeak eskatuta.
Eguneratze-data: 2017/09/22

Bi txosten bidali dira Eusko Legebiltzarrera, autogobernuaren lantaldeak eskatuta. Txosten horien arabera, 37 dira 1979an Gernikako Estatutua onartu zenetik Espainiak Euskadiri zor dizkion transferentziak.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 3 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak