2. Euskadi-Estatua bitariko batzordea berreskuratu, Europako gaiak eta kanpo-harremanak aztertzeko

xx

Helburua
22. Europako erakundeetan parte-hartze aktibo eta zuzena izan
Hasiera-data
2016/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Eremu geografikoak
Guztiak
Euskadi-Estatua Bitariko Batzordea berreskuratzeko jarduketak.

Egungo balioa:3 Jarduketak

Helburua:4 Jarduketak

Jarraipena

EBrekin zerikusia duten gaietarako Konferentziaren (CARUE) 62. osoko bilkura.
Eguneratze-data: 2020/06/01

Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburuak CARUEren 62. osoko bilkuran parte hartu zuen, eta egoera pertsonal, sanitario, ekonomiko eta sozial jakin batzuetan kolektiboak aintzat hartzeko eskatu zuen, muga gurutzatzeari begira, muga ixten den bitartean. Era berean, autonomia-erkidegoek EBko Kontseiluan benetan parte hartuko dutela bermatzea eskatu zuen, bereziki Covid-19ren krisiak eragindako salbuespenezko egoerari eusten bazaio. EBko berreskuratze-funtsa eta Euskadik hartutako jarrera ere aipatu ziren.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Euskadi-Estatua Bitariko Batzordea berreskuratzeko jarduketak.: 3 Jarduketak
61º Pleno de la Conferencia de Asuntos relacionados con la UE dedicado al Brexit.
Eguneratze-data: 2019/09/26

CARUEren osoko bilkura, Erresuma Batua EBtik akordiorik gabe ateratzeko prestaketari buruzkoa. Bertan, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak parte hartu zuen.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Euskadi-Estatua Bitariko Batzordea berreskuratzeko jarduketak.: 3 Jarduketak
Europar Batasunaren inguruko gaien Konferentziaren 56. bilera
Eguneratze-data: 2018/01/15

Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburuak Europar Batasunaren inguruko Gaietarako Konferentziaren 56. bileran parte hartu zuen, eta Euskadi-Estatua Europako gaietarako eta kanpo-harremanetarako aldebiko batzordea biltzeko eskatu zuen.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Euskadi-Estatua Bitariko Batzordea berreskuratzeko jarduketak.: 1 Jarduketak