Ekintzen jarraipena

Bilboko Udalarekin jarduteko protokolo orokorra, Peñascal auzoan babes publikoko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko.
Eguneratze-data: 2020/07/14

Jarduketen protokolo orokorbat sinatzea Bilboko Udalarekin, Bilboko Peñascal auzoan babes publikoko etxebizitzak sustatu ahal izateko. Operazio konplexua eta handia izango da, eta datozen urteetan 76 eraikin inguru eraitsiko dituzte Peñascalen, 229 familiari beste bizileku bat emango diete, eta 140 etxebizitza sozial berri eraikiko dituzte auzoaren beheko aldean, hainbat bloketan.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Eragile publiko eta pribatuen arteko jarduerak koordinatzeko jarduerak.: 3 Jarduerak
90/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, ohiko erretiroaren aurreko laguntzei buruzkoa.
Eguneratze-data: 2020/07/14

90/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio, lan-legeria betearaztearen arloan: ohiko erretiroaren aurreko laguntzak kaleratze kolektiboko espedienteek eragindako langileentzat. Transferentziaren balorazioa: 4.451.051,97.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 7 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
89/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, eskola-aseguruari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2020/07/14

89/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duena, eskola-aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikitako baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko. Transferentziaren balorazioa: 3.036.480.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 7 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
88/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, farmazia-produktuei buruzkoa.
Eguneratze-data: 2020/07/14

88/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio farmazia-produktuei buruzko Estatuko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Lortu gabeko transferentzien kopurua lortutakoa: 7 Transferentzien kopurua
  • Transferentziak eskualdatzeko jarduketak: 4 Jarduerak
Parte Hartu jarri da martxan, ideiak sortzeko eta berritzeko espazio korporatibo gisa.
Eguneratze-data: 2020/07/13

Parte Hartu jarri da martxan, ideiak sortzeko eta berritzeko espazio korporatibo gisa. Plataforma horretan, Osakidetzan lan egiten duten pertsonek beren lanari buruzko zerbait hobetzeko ideiak proposa ditzakete. Proposamen horiek bozkatu, komentatu, aztertu eta, azkenik, hobekuntza zehatzetan gauzatu daitezke. Ideia errazak edo konplexuak izan daitezke, betiere baliozkoak eta entzuteko modukoak, profesionalek eguneroko bizimoduan duten esperientziatik baitatoz. Osakidetzaren eraldaketan parte hartzea da helburua, balioa emanez.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Osasun-arloko profesionalek zentroen kudeaketan parte hartzeko mekanismoak sustatzea.: Prozesatzen
BIOEFeko eta Osakidetzako kalitate-zuzendariordetzako eta osasun-informazioko sistemetako teknikarien parte-hartzearekin, "Herritarren parte-hartzea sustatzeko planarekin" lotutako dokumentazioa eguneratu da.
Eguneratze-data: 2020/07/13

BIOEFeko eta Osakidetzako kalitate-zuzendariordetzako eta osasun-informazioko sistemetako teknikarien parte-hartzearekin, "Herritarren parte-hartzea sustatzeko planarekin" (zerbitzu-erakundeetan herritarren parte-hartzea sustatzeko eta ezartzeko gida, "Osakidetza eredua") lotutako dokumentazioa eguneratu da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Herritarren Partaidetzako Jardunbide Egokien Behatokia sortzea Euskal Osasun Sistema Publikoan.: Prozesatzen
Zerbitzu ez-presentzialak ematea errazten duten funtzionalitateak ezartzen eta/edo garatzen dira.
Eguneratze-data: 2020/07/13

Zerbitzu ez-presentzialak ematea errazten duten funtzionalitateak ezartzen eta/edo garatzen dira: hitzordu medikoak, telefono bidezko kontsultak, Historia Kliniko Digitalaren (Osabide) bidezko ez-presentziazko kontsulta medikoak, Osasun Karpeta, aplikazioak, besteak beste, Nire Tratamendua, ospitalez kanpoko bihotz-gelditzeak artatzeko aurreikusitakoak, odol-emateak sustatzeko, Gizentasunean oinarritutako Serious teknologia…

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Zerbitzu ez-presentzialak ematea errazteko prozedurak ezarri eta garatzea.: Prozesatzen
Programen kudeatzaile integrala (LKI) izeneko aplikazioa ezartzen da; paziente kronikoak telemonitorizatzeko programak finkatzen dira
Eguneratze-data: 2020/07/13

Programen Kudeatzaile Integrala (GIP) izeneko aplikazioa Osakidetzako Historia Kliniko Elektronikoaren (Osabide Globala) sistemaren modulu berri gisa ezarri da. Horren bidez, telemonitorizazio-programa guztiak modu integratuago eta seguruagoan kudea daitezke. Halaber, Osakidetzako biztanleriaren laguntza-programetarako erabiliko dira, hala nola, Zerbixeko Minbiziaren Bahetze berrirako eta antzeko beste programa operatibo batzuetarako. TelEPOC, Tele Gutxiegitasun Kardiakoa, Tele TAO, Tele Pluripatologikoak, eta taupada-markagailuen eta desfibriladoreen segimendua.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Paziente kronikoen tratamenduen jarraipena egiteko prozedura telematikoak sustatzea.: Prozesatzen
Se llevan a cabo contactos con asociaciones de pacientes (AFAGI, CEAFA, EM, Parkinson, Asociación Vasca Demencia Fronto Temporal…), y con profesionales de relevancia –epidemiólogos/as e investigadores/as de referencia-
Eguneratze-data: 2020/07/13

Se llevan a cabo contactos con asociaciones de pacientes (AFAGI, CEAFA, EM, Parkinson, Asociación Vasca Demencia Fronto Temporal…), y con profesionales de relevancia –epidemiólogos/as e investigadores/as de referencia- como actividad previa al desarrollo de una planificación de la atención a las enfermedades neurodegenerativas. De esos trabajos se ha concluido la identificación de las enfermedades que han de ser objeto de atención a través de la estrategia planificadora que se pretende (parkinson, alzheimer, esclerosis múltiple, ELA…), así como las áreas que debe desarrollar: diagnostico precoz, la unificación de protocolos y rutas clínicas, la mejora del apoyo psico-emocional, el soporte de familiares y cuidadores, la genética y la coordinación sociosanitaria y de la investigación. Para cada una de las enfermedades, cuya atención específica se integra en la estrategia planificadora, se establecen los diferentes grupos de trabajo e identificado a sus responsables. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Promover la participación de los agentes sociales y de los y las profesionales en el desarrollo de programas asistenciales.: Prozesatzen
Kultura jaialdiei zuzendutako dirulaguntza deialdia
Eguneratze-data: 2020/07/12

Kultur jaialdiei zuzendutako diru laguntza deialdia: 2017 (350.000.-€) (2018/03/06); 2018 (350.000.-€) (2019/01/21); 2019 (350.000.-€)(2020/01/31); 2020 (350.000.-€)  (2020/07/21)

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Kultura jaialdiei dirulaguntzak: 4 deialdi
  • Publiko berriak ezagutu eta erakartzeko diru laguntza : 3 deialdi