Hiri-plangintza

Ekintzen jarraipena

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

Etxebizitzak eta eraikinak modu eraginkorrean birgaitzeko laguntzen programa.
Eguneratze-data: 2020/07/07

Etxebizitzak eta eraikinak modu eraginkorrean birgaitzeko laguntzen programa (Renove programa), Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko.   2019ko deialdia. 2020ko Deialdia. Zebatekoa. 8,8 M€.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 5 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 3 Deialdiak
Deialdiak, hirigintza-diseinua eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko laguntzak.
Eguneratze-data: 2020/06/30

Euskal Autonomia Erkidegoko diseinu urbanistikoa eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko laguntzak arautu dira, eta laguntza horietarako deialdia egin da 2020rako. Zenbatekoa: 250.000 €. 2018ko deialdia. 2019ko deialdia.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 5 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 3 Deialdiak
Bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko programa.
Eguneratze-data: 2020/06/23

Egiturazko berrikuntzen (estalkiak eta fatxadak), irisgarritasunaren (igogailuak instalatzea, batez ere) eta eraginkortasun energetikoaren bidez bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko programarako aurrekontu-estaldura baimentzea. Zenbatekoa: 20,4 milioi euro. Horietatik 6,4 milioi euro 2020an eta 14 milioi euro 2021ean. Diru-laguntza horiekin mobilizatuko diren inbertsio pribatuak 400 milioi eurotik gorakoak izango direla kalkulatzen da (funtsean, jabeen erkidegoen kontura).

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Eraikuntza jasangarriaren ibilbide-orria eguneratzea, Bultzatu 2025: Prozesatzen
Zero Plana abian jartzea.
Eguneratze-data: 2020/05/30

Eusko Jaurlaritzaren alokairuko etxebizitzen bizitegi-parke publikoaren energia-eraginkortasuna hobetzeko eta epe ertainean dauden eraikinen energia-kontsumo ia nulua lortzeko Zero Plana abian jartzea. 7.500 etxebizitzek ia ez dute energia-kontsumorik izango.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Eraikuntza jasangarriaren ibilbide-orria eguneratzea, Bultzatu 2025: Prozesatzen
46/2020 Dekretua, lurralde-antolamenduko planak onartzeko prozedurak arautzen dituena.
Eguneratze-data: 2020/03/24

46/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituena.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Lurralde-plangintza Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetara egokitzeko jarduketak: 3 Jarduerak
Arabako Errioxako eta Erdialdeko Arabako Lurralde Plan Partzialak berrikustea.
Eguneratze-data: 2020/01/17

Foru Aldundiarekin lankidetzan, Arabako Errioxako eta Erdialdeko Arabako Lurralde Plan Partzialak berrikusten lagunduko dute. Zenbatekoa: 300.000.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Lurraldearen antolamenduaren arloan erakundeen arteko koordinazioa sustatzeko jarduerak.: 2 Jarduerak
Birgaitze Integratuko Eremuetarako finantzaketa kualifikatua Gasteizko Abetxuko auzora hedatzea
Eguneratze-data: 2019/11/20

Agindua, 2019/10/29koa, Birgaitze Integratuko Eremuetarako oro har ezarritako finantzaketa kualifikatua Vitoria-Gasteizko Abetxuko auzora zabaltzea erabakitzen duena.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 5 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 3 Deialdiak
Euskadiko Hiri Agendaren (Bultzatu 2050) berri izatea.
Eguneratze-data: 2019/11/19

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Hiri Agendaren (Bultzatu 2050) berri jaso du.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Eraikuntza jasangarriaren ibilbide-orria eguneratzea, Bultzatu 2025: Prozesatzen
2019ko deialdia, irisgarritasun-planak egin edo eguneratzeko eta irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko.
Eguneratze-data: 2019/07/23

2019ko deialdia, udalentzako, toki-erakunde autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak, irisgarritasun-planak egin edo eguneratzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko. Zenbatekoa: 6 m €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 4 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 3 Deialdiak
Udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko diru-laguntzen deialdiak.
Eguneratze-data: 2019/05/22

Udal-plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira eta deialdia egiten da. 2018ko deialdia. 2019ko deialdia.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Informazio geografikoa eta udalerrietako mapak hobetzeko deialdiak: 3 Deialdiak
  • Genero-ikuspegia txertatzeko deialdiak.: 2 Deialdiak
Informazio geografikoa hobetzeko eta udal-mapak egiteko diru-laguntzen deialdiak.
Eguneratze-data: 2019/05/21

2019ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei informazio geografikoa hobetzeko, udal-mapak egiteko eta ondoren zabaltzeko diru-laguntzak emateko. 2017ko deialdia. 2018ko deialdia. Zenbatekoa: 200.000.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Informazio geografikoa eta udalerrietako mapak hobetzeko deialdiak: 3 Deialdiak
  • Genero-ikuspegia txertatzeko deialdiak.: 0 Deialdiak
Hirigintza inklusiboari buruzko laguntzen 2017-2019 aldiko deialdiak.
Eguneratze-data: 2019/05/21

Hirigintza inklusiboari buruzko laguntzen 2019ko deialdia. Helburua da genero-ikuspegia txertatzea udal-plangintzan eta -hirigintzan, eta bermatzea, besteak beste, gizonek eta emakumeek berdintasuna izango dutela lurraldeko baliabide eta ekipamenduetan, eta emakumeen segurtasuna areagotuko dela espazio publikoetan. 2017ko deialdia. Zenbatekoa: 200.000.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Lurralde-plangintza Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetara egokitzeko jarduketak: 2 Jarduerak
Beharrezkoak diren lankidetza-mekanismoak eta -tresnak zehaztea.
Eguneratze-data: 2019/01/07

Eustatekin eta EHUko eta UPCko taldeekin batera ari gara lanean, informazioa eguneratzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren lankidetza-mekanismoak eta -tresnak zehazteko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Hiri-kalteberatasunaren inbentarioa eguneratzeko jarduketak.: 1 Jarduketak
Lasarte-Oriako Basaundi Bailara auzoa berroneratzeko proiektua.
Eguneratze-data: 2018/12/18

Lasarte-Oriako Udalari zuzeneko diru-laguntza ematea Basaundi Bailara auzoa hiria berroneratzeko proiektuari ekiteko, 2011n egindako auzo kalteberen inbentarioan sartuta baitago. Zenbatekoa: 2.390.000.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 4 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 1 Deialdiak
Elkar ulertzeko memoranduma Iparraldeko Agence d 'Urbanisme Atlantique et Pyrenéesekin.
Eguneratze-data: 2018/11/26

Elkar ulertzeko memoranduma Euskal Herriko Agence d 'Urbanisme Atlantique et Pyrenées erakundearekin, zeinaren bidez konpromisoa hartzen baitute mugaz gaindiko lankidetzarako honako arlo hauetan: "Mugaz gaindiko espazioa behatzea eta adierazleak eraikitzea azpiegitura berdearen, landa- eta hiri-habitataren, paisaiaren, mugikortasunaren eta energiaren, uraren eta hondakinen gainean".

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Lurraldearen antolamenduaren arloan erakundeen arteko koordinazioa sustatzeko jarduerak.: 1 Jarduerak
Durangoko Aramotz auzoa birgaitzeko eta berroneratzeko proiektua.
Eguneratze-data: 2018/11/20

Durangoko Udalarentzako zuzeneko diru-laguntza, Aramotz auzoa birgaitzeko eta hiria berroneratzeko proiektuari ekiteko. Proiektu hori 2017-2022 Lurralde Inbertsio Integratuko Planaren barruan dago, eta auzoetan eta eremu kalteberetan hiri-berroneratze integraleko eragiketak egin nahi ditu. Zenbatekoa: 2 M€

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 3 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 0 Deialdiak
145/2018 Dekretua, Arabako Erdialdeko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren aldaketa onartzen duena.
Eguneratze-data: 2018/10/09

145/2018 Dekretua, urriaren 9koa, Arabako Erdialdeko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren aldaketa behin betiko onartzen duena, Jundiz-Billodako Terminal Logistiko Intermodala eraiki ahal izateko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Lurralde-plangintza Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetara egokitzeko jarduketak: 1 Jarduerak
Klima 2050erako Klima Aldaketaren Estrategiaren edukiak Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan (LAG) sartzea
Eguneratze-data: 2018/05/30

Klima 2050, Euskal Autonomia Erkidegoko Klima Aldaketaren Estrategiaren edukiak sartu dira Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan (LAG), Euskadin klima-aldaketaren agertokiak eta proiekzioak txertatuz, klima-aldaketaren kausak eta ondorioak barne, baita lurralde-eremuan egokitzapena eta hiri-plangintza ere, inpaktuen eta kalteberatasunaren kartografia tematiko baten bidez.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Klima-aldaketari buruzko ikuspegia Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan txertatzeko jarduketak: 1 Jarduketak
Bilboko portuan betelanak antolatzeko hitzarmena.
Eguneratze-data: 2018/01/23

Hitzarmena, Sustapen Ministerioa, Estatuko Portuak, Bilboko Portu Agintaritza, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Bilboko Udala, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordea eta Zorrotzaurreko 1. Jarduketa Integratuko 1. Egikaritze Unitateko Hitzarmen Batzordearen artekoa, Bilboko Portuan betelanak artikulatzeko, Zorrotzaurreko Penintsulako hirigintza-garapenari ondoriozko lurzorua gerora emateko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 2 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 0 Deialdiak
Donostiako eta Eibarko udalentzako diru-laguntzak Txomin Enea eta Txonta auzoetako hiri-berroneratze proiektuetarako.
Eguneratze-data: 2017/11/28

Donostiako eta Eibarko udalei Txomin Enea eta Txonta auzoetako hiri-berroneratze proiektuei ekiteko diru-laguntzak. Esku-hartze pilotu horiek hiri-birgaitze, -berroneratze eta -berrikuntza integratuko politika berriaren garapenaren barruan sartzen dira. Zenbatekoa: 4,3 M€

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 1 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 0 Deialdiak