Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea

Ekintzen jarraipena

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

Aparteko laguntzen deialdia-Pandemia Covid-19.
Eguneratze-data: 2020/07/27

COVID-19tik eratorritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek eragindako langileentzako ezohiko laguntzen 2020ko deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak abian jarria. Zenbatekoa: 15.466.500.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • 2017-2020ko Enplegu Plan Estrategikoa onartzea: %100
  • Langabezia-tasa (BJA) Biztanleria jardueraren arabera. 2019 urtea.: %10
Irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko eta hobekuntza-obrak egiteko diru-laguntzen deialdia
Eguneratze-data: 2020/07/21

Udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzen 2020ko deialdia, irisgarritasun-planak egin edo eguneratzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko. Zenbatekoa: 6,3 m €. 2017ko Agindua, 2018ko Agindua, 2019ko Agindua.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Irisgarritasun unibertsalaren euskal estrategia egitea.: Onartzea
  • Etxebizitzak birgaitzen laguntzeko diru-laguntzen deialdiak.: 4 Deialdiak
Bilboko Udalarekin jarduteko protokolo orokorra, Peñascal auzoan babes publikoko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko.
Eguneratze-data: 2020/07/14

Jarduketen protokolo orokorbat sinatzea Bilboko Udalarekin, Bilboko Peñascal auzoan babes publikoko etxebizitzak sustatu ahal izateko. Operazio konplexua eta handia izango da, eta datozen urteetan 76 eraikin inguru eraitsiko dituzte Peñascalen, 229 familiari beste bizileku bat emango diete, eta 140 etxebizitza sozial berri eraikiko dituzte auzoaren beheko aldean, hainbat bloketan.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Eragile publiko eta pribatuen arteko jarduerak koordinatzeko jarduerak.: 3 Jarduerak
Etxebizitzak eta eraikinak modu eraginkorrean birgaitzeko laguntzen programa.
Eguneratze-data: 2020/07/07

Etxebizitzak eta eraikinak modu eraginkorrean birgaitzeko laguntzen programa (Renove programa), Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko.   2019ko deialdia. 2020ko Deialdia. Zebatekoa. 8,8 M€.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 5 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 3 Deialdiak
Aparteko laguntzen deialdia-Pandemia Covid-19.
Eguneratze-data: 2020/07/07

Aparteko laguntzen deialdia-Pandemia Covid-19. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente batean sartuta dauden eta soldata baxuenak dituzten langileen prestazioaren osagarria, errenten murrizketa hori neurri batean arintzeko eta, ahal den neurrian, haien beharrak estaltzeko aukera ematen duen bizi-mailari eusten laguntzeko. Zenbatekoa: 15,5 M€

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • 2017-2020ko Enplegu Plan Estrategikoa onartzea: %100
  • Langabezia-tasa (BJA) Biztanleria jardueraren arabera. 2019 urtea.: %10
Deialdiak, hirigintza-diseinua eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko laguntzak.
Eguneratze-data: 2020/06/30

Euskal Autonomia Erkidegoko diseinu urbanistikoa eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko laguntzak arautu dira, eta laguntza horietarako deialdia egin da 2020rako. Zenbatekoa: 250.000 €. 2018ko deialdia. 2019ko deialdia.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 5 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 3 Deialdiak
Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko laguntzen deialdia.
Eguneratze-data: 2020/06/30

Eraikal 2020 programa, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemen ezarpena, eraikuntza- eta arkitektura-kalitatea eta jasangarritasuna sustatzeko eta berrikuntzari laguntzeko. Zenbatekoa: 560.000.- €, Eraikal Programa 2019. Zenbatekoa: 450.000.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Ekintza-planak hiri-garapen iraunkorraren ikuspegitik garatzeko jarduketak: 2 Jarduketak
Bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko programa.
Eguneratze-data: 2020/06/23

Egiturazko berrikuntzen (estalkiak eta fatxadak), irisgarritasunaren (igogailuak instalatzea, batez ere) eta eraginkortasun energetikoaren bidez bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko programarako aurrekontu-estaldura baimentzea. Zenbatekoa: 20,4 milioi euro. Horietatik 6,4 milioi euro 2020an eta 14 milioi euro 2021ean. Diru-laguntza horiekin mobilizatuko diren inbertsio pribatuak 400 milioi eurotik gorakoak izango direla kalkulatzen da (funtsean, jabeen erkidegoen kontura).

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Eraikuntza jasangarriaren ibilbide-orria eguneratzea, Bultzatu 2025: Prozesatzen
Erakunde arteko koordinazio-protokoloa, Covid-19 osteko foru-aldundiekin.
Eguneratze-data: 2020/06/21

Foru-aldundiekin koordinatzeko erakunde arteko protokoloa. Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek enplegua eta ekonomia suspertzeko plan bat abiarazi dute. Udalei, sindikatuei eta enpresaburuei irekitako jarduera-oinarria. Lan-merkatua sustatzeko sei fokutan zentratzen da, ekonomia suspertzeko zortzi ardatzen inguruan; hori guztia erakundeen arteko koordinazio-mahai baten bidez bideratzen da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Ekonomiaren Susperraldian eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa: Amaituta
  • Langabezia-tasa (BJA) Biztanleria jardueraren arabera. 2019 Urtea.: 9,90 % Langabezia-tasa
  • Langabezia-tasa (Biztanleria Aktiboaren Inkesta). 2019 Urtea. (E2a): %9,20
Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak. (2020. urtea)
Eguneratze-data: 2020/06/16

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen 2020 deialdia. Zenbatekoa: 42.000.000.- €.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • 2017-2020ko Enplegu Plan Estrategikoa onartzea: %100
  • Langabezia-tasa (BJA) Biztanleria jardueraren arabera. 2019 urtea.: %10
2020rako diru-laguntzen deialdia, langabeentzako 2020-2022 prestakuntza-eskaintza finantzatzeko.
Eguneratze-data: 2020/06/16

2020rako diru-laguntzen deialdia, langabeentzako 2020-2022 prestakuntza-eskaintza finantzatzeko. Urte anitzeko deialdi bat sustatzea erabaki da, eta horrek aukera ematen du eskaintza jarraitua izateko. Zenbatekoa: 65.993.400.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • 2017-2020ko Enplegu Plan Estrategikoa onartzea: %100
  • Langabezia-tasa (BJA) Biztanleria jardueraren arabera. 2019 urtea.: %10
Zero Plana abian jartzea.
Eguneratze-data: 2020/05/30

Eusko Jaurlaritzaren alokairuko etxebizitzen bizitegi-parke publikoaren energia-eraginkortasuna hobetzeko eta epe ertainean dauden eraikinen energia-kontsumo ia nulua lortzeko Zero Plana abian jartzea. 7.500 etxebizitzek ia ez dute energia-kontsumorik izango.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Eraikuntza jasangarriaren ibilbide-orria eguneratzea, Bultzatu 2025: Prozesatzen
Covid 19: Norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzak
Eguneratze-data: 2020/05/13

Handitu egiten da ohiz kanpoko laguntzetarako partida, kobidak 19 osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda dituzten norberaren konturako langileentzat edo autonomoentzat. Zenbatekoa. 13.000.000.- €, hasierako 3.000.000.- € gehituta.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • 2017-2020ko Enplegu Plan Estrategikoa onartzea: %100
  • Langabezia-tasa (BJA) Biztanleria jardueraren arabera. 2019 urtea.: %10
Kulturako profesionalentzako laguntzen 2020rako deialdia
Eguneratze-data: 2020/05/11

Diru-laguntzen deialdia, 19-KOVAk eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz jarduerak bertan behera edo etenda geratu diren kultura-arloko profesionalentzat. Zenbatekoa: 2.500.000 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • 2017-2020ko Enplegu Plan Estrategikoa onartzea: %100
Irisgarritasun unibertsalaren euskal Estrategia onartzen duen erabakia.
Eguneratze-data: 2020/02/04
Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Irisgarritasun unibertsalaren euskal estrategia egitea.: Onartzea
2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa garatzea
Eguneratze-data: 2019/11/30

Enplegu Plan Estrategikoak, laburbilduta, honako garapen hau izan du:

  • 2018ko abenduaren 31ko aurrekontu-betearazpena. Zenbatekoa: 574.- m €.
  • Planeko neurrien eragina 2019ko azarora: 34.143 enplegu sustatuta, 5.397 enpresa sustatuta, 27.398 gazte lan-aukera batekin.
Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • 2017-2020ko Enplegu Plan Estrategikoa onartzea: %100
  • Langabezia-tasa (BJA) Biztanleria jardueraren arabera. 2019 urtea.: %10
Birgaitze Integratuko Eremuetarako finantzaketa kualifikatua Gasteizko Abetxuko auzora hedatzea
Eguneratze-data: 2019/11/20

Agindua, 2019/10/29koa, Birgaitze Integratuko Eremuetarako oro har ezarritako finantzaketa kualifikatua Vitoria-Gasteizko Abetxuko auzora zabaltzea erabakitzen duena.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 5 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 3 Deialdiak
Euskadiko Hiri Agendaren (Bultzatu 2050) berri izatea.
Eguneratze-data: 2019/11/19

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Hiri Agendaren (Bultzatu 2050) berri jaso du.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Eraikuntza jasangarriaren ibilbide-orria eguneratzea, Bultzatu 2025: Prozesatzen
2019ko deialdia, irisgarritasun-planak egin edo eguneratzeko eta irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko.
Eguneratze-data: 2019/07/23

2019ko deialdia, udalentzako, toki-erakunde autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak, irisgarritasun-planak egin edo eguneratzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko. Zenbatekoa: 6 m €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 4 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 3 Deialdiak
2018ko Jarraipen eta Ebaluazio Txostenaren
Eguneratze-data: 2019/07/09

Gobernu Kontseiluaren erabakia, Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko 2017-2020 Esparru Programaren 2018ko Jarraipen eta Ebaluazio Txostenaren berri izan eta Legebiltzarrera bidaltzekoa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Ekonomiaren Susperraldian eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa: Amaituta
  • Langabezia-tasa (BJA) Biztanleria jardueraren arabera. 2019 Urtea.: 9,90 % Langabezia-tasa
  • Langabezia-tasa (Biztanleria Aktiboaren Inkesta). 2019 Urtea. (E2a): %9,20
Diru-laguntzen deialdiak, egoitza-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemen ezarpena sustatzeko, kalitatea eta jasangarritasuna sustatzeko eta berrikuntzari laguntzeko
Eguneratze-data: 2019/07/09

EAEko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemen ezarpena sustatzeko, eraikuntza- eta arkitektura-kalitatea eta jasangarritasuna sustatzeko eta berrikuntzari laguntzeko laguntzen deialdia.Eraikal programa. 2017ko Agindua. 2018ko Agindua, 2019ko Agindua. Zenbatekoa. 450.000.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Irisgarritasun unibertsalaren euskal estrategia egitea.: Onartzea
  • Etxebizitzak birgaitzen laguntzeko diru-laguntzen deialdiak.: 3 Deialdiak
Etxebizitzak eta eraikinak modu eraginkorrean birgaitzeko Renove programa.
Eguneratze-data: 2019/06/12

Etxebizitzak eta eraikinak modu eraginkorrean birgaitzeko Renove programa, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko. 2017ko Agindua. 2018ko Agindua. 2019ko Agindua.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Eragile publiko eta pribatuen arteko jarduerak koordinatzeko jarduerak.: 2 Jarduerak
Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak
Eguneratze-data: 2019/03/04

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak onartu dira, bereziki eremu eta udalerri behartsuei zuzendutakoak, eta 2019ko ohiko deialdia osatuko dute (zenbatekoa: 22 m €). Oarsoaldea Gipuzkoan, Meatzaldea (Enkarterri barne) eta Ezkeraldea/Ezkerraldea Bizkaian. (Zenbatekoa: 10 m €)

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • 2017-2020ko Enplegu Plan Estrategikoa onartzea: %100
  • Langabezia-tasa (BJA) Biztanleria jardueraren arabera. 2019 urtea.: %10
Beharrezkoak diren lankidetza-mekanismoak eta -tresnak zehaztea.
Eguneratze-data: 2019/01/07

Eustatekin eta EHUko eta UPCko taldeekin batera ari gara lanean, informazioa eguneratzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren lankidetza-mekanismoak eta -tresnak zehazteko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Hiri-kalteberatasunaren inbentarioa eguneratzeko jarduketak.: 1 Jarduketak
Lasarte-Oriako Basaundi Bailara auzoa berroneratzeko proiektua.
Eguneratze-data: 2018/12/18

Lasarte-Oriako Udalari zuzeneko diru-laguntza ematea Basaundi Bailara auzoa hiria berroneratzeko proiektuari ekiteko, 2011n egindako auzo kalteberen inbentarioan sartuta baitago. Zenbatekoa: 2.390.000.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 4 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 1 Deialdiak
Hirigintzako diseinua eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko laguntzen deialdia.
Eguneratze-data: 2018/11/28

EAEko hirigintza-diseinua eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko laguntzen deialdia. 2019ko Agindua

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Irisgarritasun unibertsalaren euskal estrategia egitea.: Onartzea
  • Etxebizitzak birgaitzen laguntzeko diru-laguntzen deialdiak.: 2 Deialdiak
Durangoko Aramotz auzoa birgaitzeko eta berroneratzeko proiektua.
Eguneratze-data: 2018/11/20

Durangoko Udalarentzako zuzeneko diru-laguntza, Aramotz auzoa birgaitzeko eta hiria berroneratzeko proiektuari ekiteko. Proiektu hori 2017-2022 Lurralde Inbertsio Integratuko Planaren barruan dago, eta auzoetan eta eremu kalteberetan hiri-berroneratze integraleko eragiketak egin nahi ditu. Zenbatekoa: 2 M€

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 3 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 0 Deialdiak
Hiri-habitataren aukera-nitxoaren helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko deialdia.
Eguneratze-data: 2018/07/31

ZTBP Euskadi 2020ko "hiri-habitata" aukera-nitxoaren helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko 2018ko ekitaldirako diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira eta deialdia egiten da. 2018ko deialdia

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Ekintza-planak hiri-garapen iraunkorraren ikuspegitik garatzeko jarduketak: 1 Jarduketak
117/2018 Dekretua, eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2018/07/24

117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Eraikinen ikuskapen teknikoak (EITak) sustatzeko jarduketak: 3 Jarduketak
  • Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egin duten eraikinen kopurua. 2019 Urtea. (D05-11): 44.891 Eraikinak
Lankidetza-hitzarmena Eudelekin, udalei informazioa eta laguntza teknikoa emateko EITen kudeaketa koordinatua egiteko.
Eguneratze-data: 2018/07/18

Eudelekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, udalei EITak modu koordinatuan kudeatzeko beharrezko informazioa eta laguntza teknikoa emateko, Euskoregite plataforman erregistratuta.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Eraikinen ikuskapen teknikoak (EITak) sustatzeko jarduketak: 2 Jarduketak
  • Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egin duten eraikinen kopurua. 2019 Urtea. (D05-11): 44.891 Eraikinak
2017ko Jarraipen eta Ebaluazio Txostena
Eguneratze-data: 2018/05/29

Gobernu Kontseiluaren erabakia, Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko 2017-2020 Esparru Programaren 2017ko Jarraipen eta Ebaluazio Txostenaren berri izan eta Legebiltzarrera bidaltzekoa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Ekonomiaren Susperraldian eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa: Amaituta
Lankidetza-hitzarmena Eudelekin eraikinen ikuskapen teknikoaren ezarpena eta jarraipena indartzeko.
Eguneratze-data: 2018/04/17

Lankidetza-hitzarmena Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikinen ikuskapen teknikoaren ezarpena eta jarraipena indartzeko. Zenbatekoa: 230.000 €.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Eraikinen ikuskapen teknikoak (EITak) sustatzeko jarduketak: 1 Jarduketak
  • Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egin duten eraikinen kopurua. 2019 Urtea. (D05-11): 44.891 Eraikinak
Lekeitioko San Andres auzoko birgaitze integratuko eremuetarako ezarritako finantzaketa kualifikatua.
Eguneratze-data: 2018/04/03

Agindua, 2018/02/27koa, zeinaren bidez erabakitzen baita birgaitze integratuko eremuetarako oro har ezarritako finantzaketa kualifikatua Lekeitioko udalerriko San Andres auzora zabaltzea.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Hiri-berroneratzea bultzatzeko jarduketak Birgaitze Integratuko Eremuetan.: 3 Jarduketak
Hondarribiko Alde Zaharra Birgaitze Integratuko Eremu izendatzea.
Eguneratze-data: 2018/03/02

Agindua, 2018/02/07koa, Hondarribiko Alde Zaharra Birgaitze Integratuko Eremu izendatzeko espedientea hastekoa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Hiri-berroneratzea bultzatzeko jarduketak Birgaitze Integratuko Eremuetan.: 2 Jarduketak
Bilboko portuan betelanak antolatzeko hitzarmena.
Eguneratze-data: 2018/01/23

Hitzarmena, Sustapen Ministerioa, Estatuko Portuak, Bilboko Portu Agintaritza, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Bilboko Udala, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordea eta Zorrotzaurreko 1. Jarduketa Integratuko 1. Egikaritze Unitateko Hitzarmen Batzordearen artekoa, Bilboko Portuan betelanak artikulatzeko, Zorrotzaurreko Penintsulako hirigintza-garapenari ondoriozko lurzorua gerora emateko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 2 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 0 Deialdiak
Donostiako eta Eibarko udalentzako diru-laguntzak Txomin Enea eta Txonta auzoetako hiri-berroneratze proiektuetarako.
Eguneratze-data: 2017/11/28

Donostiako eta Eibarko udalei Txomin Enea eta Txonta auzoetako hiri-berroneratze proiektuei ekiteko diru-laguntzak. Esku-hartze pilotu horiek hiri-birgaitze, -berroneratze eta -berrikuntza integratuko politika berriaren garapenaren barruan sartzen dira. Zenbatekoa: 4,3 M€

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko jarduerak.: 1 Jarduerak
  • Hiria birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko esku-hartzeetarako diru-laguntzen deialdiak.: 0 Deialdiak
Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko laguntzen deialdia.
Eguneratze-data: 2017/10/11

Birgaitze Integratuko Eremuetan edo Bizitegi Eremu degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko laguntzen deialdia, 2017ko deialdia.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Hiri-berroneratzea bultzatzeko jarduketak Birgaitze Integratuko Eremuetan.: 1 Jarduketak
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa onartzea.
Eguneratze-data: 2017/03/28

Ekonomiaren susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa onartu zen, 8.800.- m €-z hornitua. Programa horrek jarraipenerako eta ebaluaziorako konpromiso bat jasotzen zuen, eta urtero emaitzen aurrerapen bat aurkezten zuen. Azken datuei esker, legegintzaldiaren hasieran planteatutako helburuetatik oso hurbil zegoen betetze bat pentsatzen zen.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Ekonomiaren Susperraldian eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa: Amaituta
2020ko Enplegu Plan Estrategikoa onartzea. Zenbatekoa: 1.175.- M € (2017/03)
Eguneratze-data: 2017/03/26

Plan horrek honako hauen aldeko neurriak jasoko ditu: gazteen enplegua, emakumea jarduera ekonomikoan eta lan-jardueran bete-betean sartzea, laneratzea, enplegurako prestakuntza, ekintzailetza, ETEei eta autonomoei laguntzea, tokiko merkataritza sendotzea eta Renove programak eraikuntzan.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • 2017-2020ko Enplegu Plan Estrategikoa onartzea: %100
Sailen arteko lankidetza-akordioa.
Eguneratze-data: 2017/03/24

Ogasun eta Ekonomia Sailaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzaren arteko lankidetza-akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 EGEF Programa Eragileari dagozkion eginkizunak antolatzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Eragile publiko eta pribatuen arteko jarduerak koordinatzeko jarduerak.: 1 Jarduerak