Eskumen-sistema
Ekintzen jarraipena
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
90/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, ohiko erretiroaren aurreko laguntzei buruzkoa.
Eguneratze-data: 2020/07/14
90/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio, lan-legeria betearaztearen arloan: ohiko erretiroaren aurreko laguntzak kaleratze kolektiboko espedienteek eragindako langileentzat. Transferentziaren balorazioa: 4.451.051,97.- €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
89/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, eskola-aseguruari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2020/07/14
89/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duena, eskola-aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikitako baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko. Transferentziaren balorazioa: 3.036.480.- €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
88/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, farmazia-produktuei buruzkoa.
Eguneratze-data: 2020/07/14
88/2020 Dekretua, uztailaren 14koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio farmazia-produktuei buruzko Estatuko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Transferentziak eskualdatzea.
Eguneratze-data: 2020/06/25
Euskadi-Estatua Transferentzien Batzorde Mistoak Gernikako Estatutuan jasotako 3 transferentzia berri Euskadira eskualdatzea erabaki du: (1) kaleratze kolektiboko espedienteek eragindako langileei ohiko erretiroa hartu aurreko laguntzak, (2) farmazia-produktuei buruzko legeria betearaztea eta (3) eskola-aseguruaren osasun-prestazioak. Bi gobernuek 7,5 milioi eurotan baloratu dituzte hiru transferentziak, eta Euskadik, urtero, % 6,24
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Rechazo de la derogación parcial de la normativa que regula el servicio de VTC en Euskadi
Eguneratze-data: 2020/02/25
Lehiaren Batzorde Nazionalak eskatu bezala, atzera bota da Euskadin Garraio-ibilgailu gidaridunaren zerbitzua arautzen duen araudiaren lau artikulu indargabetzeko eskaera.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020 eta 2021eko ekitaldietarako transferentzien kronograma
Eguneratze-data: 2020/02/20
Euskadik, lehen aldiz, transferentzien kronograma bat du, 2020ko eta 2021eko ekitaldietan ezarri beharreko Gernikako Estatutua osatzen duena.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Administrazio digitalaren, sektore publikoaren kontratazioaren eta telekomunikazioen arloko premiazko neurriak.
Eguneratze-data: 2020/01/20
Erabakia, Konstituzio Auzitegian errekurtsoa jartzekoa "14/2019 Errege Lege Dekretua, urriaren 31koa, Administrazio digitalaren, sektore publikoaren kontratazioaren eta telekomunikazioen arloko segurtasun publikoko arrazoiengatik premiazko neurriak hartzeari buruzkoa", "Dekretu Digitala" izenaz ezagutzen dena.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Eusko Legebiltzarrean Estatutu berriari buruzko hiru testu aurkeztea.
Eguneratze-data: 2019/12/02
Horretarako eratutako adituen batzordeak Estatutu berriari buruzko hiru testu aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean: batetik, EAJko, Elkarrekin Podemoseko eta PSE-EEko legelarien artean adostutakoa, eta, bestetik, eh bilduko adituaren eta PPko espezialistaren testu artikulatua.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Remisión de información a la Ponencia sobre actualización del Autogobierno de Euskadi del Parlamento Vasco.
Eguneratze-data: 2019/09/19
Eusko Jaurlaritzak bi txosten onartu zituen, eta Eusko Legebiltzarreko Euskadiko autogobernua eguneratzeari buruzko ponentziari bidali zizkion, hark eskatutako bi txosten, egiteke dauden transferentzien katalogoa eguneratzeari buruzkoak, eta euskal erakundeek beren politika publikoak zehazteko duten gaitasunari buruzkoak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
71/2019 Dekretua, apirilaren 30ekoa.
Eguneratze-data: 2019/05/06
AP-68 autobidea Euskadira transferitzea adostu da Espainiako Gobernuarekin. Ondoren, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiei transferituko zaie. Transferentzia horrek errepideen euskal mapa osatzen du, eta% 100 euskal erakundeen titulartasunpekoa izango da. (2019/04/16). 71/2019 Dekretua, apirilaren 30ekoa.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Pentsio publikoen balioa handitzea eta gizarte, lan eta enplegu arloko premiazko beste neurri batzuk hartzea.
Eguneratze-data: 2019/03/20
Akordioa, zeinaren bidez baimena ematen baita konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeko abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuaren zortzigarren xedapen iragankorraren eta xedapen indargabetzaile bakarraren 2.d eta 2.e paragrafoen aurka (28/2018 Errege Lege Dekretua, pentsio publikoak errebalorizatzeko eta gizarte-, lan- eta enplegu-arloko premiazko beste neurri batzuk hartzeko dena)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
28/2018 Errege Lege Dekretuaren aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeko baimena emateko erabakia.
Eguneratze-data: 2019/03/20
Akordioa, zeinaren bidez baimena ematen baita konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeko abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuaren zortzigarren xedapen iragankorraren eta xedapen indargabetzaile bakarraren 2.d eta 2.e paragrafoen aurka (28/2018 Errege Lege Dekretua, pentsio publikoak errebalorizatzeko eta gizarte-, lan- eta enplegu-arloko premiazko beste neurri batzuk hartzeko dena).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Gernikako Estatutua defendatzeko akordioa, 40. urteurrenean.
Eguneratze-data: 2019/02/26
Gobernu Kontseiluak Gernikako Estatutua 40. urteurrenean defendatzeko akordioa onartu du, Estatutua ez betetzea sustatzen dutenen aurrean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
178/2018 Dekretua, abenduaren 11koa,
Eguneratze-data: 2018/12/11
178/2018 Dekretua, abenduaren 11koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Basurto Ospitale-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo trenbide-lineei dagokienez Estatuko Administrazioak trenbideen eta trenbide-garraioaren arloan dituen eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzen dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Sektore publikoan web eta aplikazio mugikorretarako sarbide unibertsala arautzen duen Estatuko arauaren legezkotasun konstituzionalari buruzko txostena.
Eguneratze-data: 2018/12/11
Sektore publikoan web eta aplikazio mugikorretarako sarbide unibertsala arautzen duen Estatuko arauaren legezkotasun konstituzionalari buruzko txosten bat egin da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Gazteen enplegurako diru-laguntzak ematea.
Eguneratze-data: 2018/12/11
Eskumenik gabeko Estatuari eskatzen zaio 1234/2018 Errege Dekretu batean gazte-enplegurako diru-laguntzak ematea arautzeko, jarduketa hori Euskadiren (Lanbide) eskumenekoa baita.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
174/2018 Dekretua, abenduaren 3koa.
Eguneratze-data: 2018/12/03
174/2018 Dekretua, abenduaren 3koa, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeak irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuak errepideen arloan EAEri eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzeari buruz hartutako Akordioa onartzen duena.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileak babesteko premiazko neurriak.
Eguneratze-data: 2018/12/03
Erabakia, Trantsizio energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Premiazko Neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren zenbait aginduren aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeko baimena ematen duena.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasuna.
Eguneratze-data: 2018/11/13
Lehiaren gatazka positiboa planteatu aurretik eskumenik eza eskatzeko erabakia, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 63. artikuluan ezarritakoaren babesean, Ministro Kontseiluak Sektore Publikoko webguneen irisgarritasunari eta gailu mugikorretarako aplikazioei buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren zenbait agindu indargabetu ditzan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
6/2018 Legea, uztailaren 3koa, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrena.
Eguneratze-data: 2018/09/25
Erabakia, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legearen ehun eta hogeigarren xedapen gehigarriaren eta azken xedapenetako laugarrenaren bost eta zazpigarren paragrafoen aurka konstituziokontrakotasun-errekurtsoa jartzeko baimena ematen duena.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Egiteko dauden transferentziak aztertu eta negoziatzeko lantalde bat eratzea.
Eguneratze-data: 2018/06/25
Lehendakariak eta Gobernuko presidenteak lan-talde bat eratzea erabaki dute, Gernikako Estatutuan hitzemandako transferentziak aztertzeko eta negoziatzeko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Eusko Legebiltzarraren agindua Espainiako Gobernuari jakinaraztea.
Eguneratze-data: 2018/04/17
Eusko Legebiltzarraren agindua helarazi zaio Espainiako Gobernuari, sei hilabeteren buruan Gernikako Estatutua betetzeko egutegi bat aurkez dezan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Trenbide Azpiegituren Administratzailearen Katalogoa (ADIF).
Eguneratze-data: 2018/04/17
Eskumenik eza eskatzen zaio Estatuari Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) azken katalogotik Euskadiren eskumen esklusiboko bi tren-linea ken ditzan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Eusko Legebiltzarrera transferentzien egoerari buruzko txosten bana bidaltzea, Autogobernuaren Lantaldeak eskatuta.
Eguneratze-data: 2017/09/22
Bi txosten bidali dira Eusko Legebiltzarrera, autogobernuaren lantaldeak eskatuta. Txosten horien arabera, 37 dira 1979an Gernikako Estatutua onartu zenetik Espainiak Euskadiri zor dizkion transferentziak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Konstituzioaren legezkotasunaren eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuaren arteko lotura aztertzen duten txostenak.
Eguneratze-data: 2017/09/19
Konstituzioaren legezkotasunaren eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuaren arteko harremana sakon aztertzen duten bi txosten onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidali ziren. "Gernikako Estatutuan oraindik transferitu gabe dauden gaien eskualdatzeen katalogoa eguneratzea" eta "zerrendatzen diren eremuetan erabakitzeko gaitasunaren ebaluazioa eta politika publikoak ezartzeko dauden mugen azterketa, oinarrizko arauditik betearazpen-araudiraino"
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Konstituzioaren legezkotasunaren eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuaren arteko harremanari buruzko txostenak.
Eguneratze-data: 2017/09/19
Konstituzioaren legezkotasunaren eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuaren arteko harremana sakon aztertzen duten bi txosten onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidali ziren.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)