Kultura eta aisia
Ekintzen jarraipena
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
Lankidetza Euskaraldia ekimenarekin
Eguneratze-data: 2020/12/31
Euskaraldia proiektua 2017an sortu zen Euskaltzaleen Topagunearekin eta Euskararen Aholku Batzordeak ahaleginak eta proiektuak bateratzen eta koordinatzen jarraitu du 2017an, 2018an eta 2019an euskara normalizatzeko. Era berean, EABko batzorde bereziek lanean jarraitu dute.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Kultura jaialdiei zuzendutako dirulaguntza deialdia
Eguneratze-data: 2020/07/12
Kultur jaialdiei zuzendutako diru laguntza deialdia: 2017 (350.000.-€) (2018/03/06); 2018 (350.000.-€) (2019/01/21); 2019 (350.000.-€)(2020/01/31); 2020 (350.000.-€) (2020/07/21)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Publiko berriak ezagutu eta erakartzeko diru laguntza
Eguneratze-data: 2020/07/12
Kultura arloko publiko berriak ezagutu eta erakartzeko diru laguntza deialdia sortzen da 2018an: 2018 (640.000.-€) (2019/02/05), 2019 (320.000.-€) (10/02/2020)
Kultur garapen publikorako 2020ko deialdia (200.000.- €) (2020/07/14)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Dirulaguntza deialdia ikusentzunezkoak
Eguneratze-data: 2020/07/12
Ikus-entzunezko sorkuntza eta ekoizpenerako diru laguntza deialdiak: 2017 (2.260.000.-€) (2018/04/03), 2018 (2.260.000.-€) (2019/01/29);eta 2019 (2.260.000.-€) (2020/01/31)2020 (2.260.000.- €)(2020/06/23)
Ikus-entzunezkoen garapenerako diru laguntza deialdia: 2017 (300.000.-€) (2018/02/01), 2018 (300.000.-€) (2019/01/22), 2019 (300.000.-€) (2019/12/17); 2020 (300.000.-€)(2020/03/17)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskal pilota
Eguneratze-data: 2020/07/12
Euskal Pilotaren eta elkartuen Munduko Kontseiluari diru-laguntza ematea, urteko jarduerak eta dagokion modalitateko planeko ekintzak gara ditzan: 2017 (96.000.- €); 2018 (95.755,50.- €); 2019 (96.000.- €)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskal Kirolari
Eguneratze-data: 2020/07/12
Euskal Kirolari proiektua, euskara kirolaren munduan sustatzeko ekimen berritzailea
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskadiko kirolarekin lotutako lanbideei buruzko Legearen proiektua
Eguneratze-data: 2020/07/12
Euskadiko kirolarekin lotutako lanbideei buruzko Legearen proiektua Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari da 2017tik, Gobernu Kontseiluak Lege proiektua onartu ostean. Epe laburrean onartzea espero da
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Emakumeen kirolari dirulaguntzak
Eguneratze-data: 2020/07/12
Araski Saskibaloi Klubarentzako diru-laguntza: 2018 (50.000.- €)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Basqueteam fundazioari dirulaguntza
Eguneratze-data: 2020/07/12
Basque Team fundazioa da goi mailako kirolaren euskal erreferentea. Jaurlaritzak urtero 1.419.000€ inguru ematen dizkio dirulaguntza moduan. Basque Team-ek urtero kirolariak laguntzeko beken deialdiak ateratzen ditu (2017, 2018, 2019, 2020). Hainbat kirolari laguntzen ditu beken bitartez, 2017an 57 kirolari/entrenatzaile, 2018an 70 kirolari/entrenatzaile, 2019an 75 kirolari/entrenatzaile.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
programa Gaituzsport
Eguneratze-data: 2020/07/12
Diru-laguntza Kirol Egokituaren Euskal Federazioari, GaituzSport programari, gaixotasun kroniko ezgaitzaileak dituzten pazienteen osasun globalaren kontzeptutik berregokitze funtzionala eta gizarteratzea bultzatzeko: 2018 (35.000.- €); 2019 (35.000.- €)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Mugiment programa
Eguneratze-data: 2020/07/12
Euskal erakundeek sustatutako Mugiment programak osasun-zerbitzuen eta kirol-zerbitzuen arteko koordinazioa bultzatzen du, sedentarismoari aurre egiteko tokiko sareak sortuz eta orientazio sare hauen bitartez gizarte aktiboago bat lortu nahi da. Udalei dirulaguntzak bideratu Mugiment programa garatzeko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
kirol instalazioen berriztatzea
Eguneratze-data: 2020/07/12
Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan Anoetako, Ipuruako eta mendizorrotzako kirol instalazioen berriztatzeko obretan lagunduko du, Mendizorrotzeko futbol-zelaia eraberritu eta handitzeko planaren babesaren bitartez (2018/06/14), Ipuruako Obren berriztapen konbenioaren bitartez (2019/04/30), eta Anoetako zelaia eta miniestadioaren obren bitartez.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2017-2020 Lerro Estrategikoak eta Proiektuak
Eguneratze-data: 2020/07/12
- 2017-2020 Lerro Estrategikoak eta Proiektuak dokumentuan jasota datozen konpromisoak betetzen ari da EITB (Programa Kontratuan jasoak), bai eskaintzen duen zerbitzu publikoaren, edukien eta programazioaren bitartez, baita erakunde gisa ere, bestelako proiektuak sustatuz:
- Kalitatezko informazioa bermatzea.
- Euskara sustatzea gero eta elebidunagoa den gizarte batean.
- Euskal kultura sustatzea eta zabaltzea.
- Euskal kirola sustatzea eta zabaltzea.
- Ikus-entzunezkoen industria sustatzea.
- Gizarte-kohesioa eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea
- Informazioaren gizartea herritar guztientzat sustatzea.
- Euskal erakundeek onartutako 2017-2020 aldirako Bake eta Bizikidetza Plana betez jardutea.
- Aurrerakuntzako eta normalizaziorako plan eta jarduera instituzionalak garantzen laguntzea.
- Gobernu arduratsuaren eta enpresa-gardentasunaren printzipioak aplikatzea. eta gizarte zibilari parte hartzeko esparruak eskaintzea.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Kontratu programaren ejekuzioa
Eguneratze-data: 2020/07/12
Eusko Jaurlaritzaren eta EITBren arteko 2016-2019 Kontratu Programa betetzea bermatu da alde biek osatzen duten eta urtero hainbatetan egin diren Jarraipen Batzordearen bileren bitartez.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Hitzarmenak Cervantes Institutuarekin
Eguneratze-data: 2020/07/12
Etxepare Institutuak, Euskadiko Filmategiak eta Cervantesek lankidetza hitzarmena sinatu dute munduan euskal ekoizpenak zabaltzeko (2020/02/18)
Etxepare eta Cervantes Institutuaren arteko akordioa, euskara eta euskal kultura “aktiboki” zabaltzen laguntzeko (2020/05/27)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskara Munduan programa.
Eguneratze-data: 2020/07/12
Euskara eskolak munduko 80 inguru Euskal Etxeetan; ekintzak ere bai (akreditazio probak, materialak, barnetegiak atzerrian…). Diru-laguntza deialdia ere argitaratzen da urtero euskara eskolak bermatzeko: 2017 (234.000.-€) (2018/05/29)Irekia 1; Irekia 2; (2017an Hizkuntza Politika Sailburuordetzak kudeatzen zuen deialdi hau); 2018tik aurrera dirulaguntza honen ardura Etxepare Euskal Institutuak hartu du). 2018 (234.000.-€) (2018/12/26); 2019 (241.000.-€) (2019/12/23)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskalterm eta hiztegi terminologikoak
Eguneratze-data: 2020/07/12
Euskalterm Terminologia Banku Publikoa eguneratu da urtez urte. Horrez gain, hainbat hiztegi terminologiko garatu eta integratu dira bankuan, eta pdf formatuan eskura daitezke.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskararen VI. Erabilera Plana
Eguneratze-data: 2020/07/12
V. Plangintzaldiaren amaierako ebaluazioa (V. Plangintzaldiaren amaierako ebaluazioa) egin da 2017an eta VI. Plangintzaldirako gidalerroak (Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko irizpide orokorrak eta Plan Nagusia eta EAEko herri-administrazio eta erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeko planetarako irizpide orokorrak) aurkeztu dira 2018an.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Euskara hutsezko harremanak udalekin
Eguneratze-data: 2020/07/12
EAEko hainbat udalek eskatu diote Eusko Jaurlaritzari elkarren arteko idatzizko eta ahozko harremanak euskaraz izan daitezen: 2017 arte 38 udalek; 2018 arte 39 udalek eta 40 udalek 2019 arte.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Gaitasun-mailak egiaztatzeko deialdiak
Eguneratze-data: 2020/07/12
HABEk B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko deialdia argitaratu eta gauzatu du urtez urte. Urtero, maila ezberdinetako 20.000 pertsonak baino gehiagok hartzen dute parte deialdiotan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskaltegientzako dirulaguntza deialdia
Eguneratze-data: 2020/07/12
Euskaltegientzako dirulaguntza deialdia argitaratu eta laguntzak eman dira: 2016 (11.604.02.-€) (2017/05/09) eta (18.275.000.-€) (2017/05/12); 2017 (11.519.370.-€) (2018/05/30) eta (19.575.000.-€) (2018/1/05) (2018/11/27); 2018 (12.065.000.-€) (2019/05/13) eta (20.752.000.-€) (2019/05/14); 2019 (12.150.000.-€) (2020/03/17) eta (20.760.000.-€) (2020/03/24). Urtez urte igoera esanguratsua gauzatu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Ikasbil
Eguneratze-data: 2020/07/12
HABEk Ikasbil atarian HEOCaren maila guztietarako ikasmaterialak sortu eta argitaratu ditu urtez urte; 30.000 erabiltzaile lortu dira eta urtean 850.000 bisita inguru izaten dira. Era berean, Ikasten autoikaskuntza plataforma kudeatzen jarraitu du; 8.500 erabiltzaileren (irakasleak eta ikasleak) jarduera zaindu, beharrezko aholkularitza eman eta formazio lana egin du.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Kulturaren Euskal Kontseilua
Eguneratze-data: 2020/07/12
Kultura Sailburuordetzak Kulturaren Euskal Kontseilua dinamizatzen eta koordinatzen du, erakunde publikoen eta sektorearen elkarrizketa eta koordinazio organoa dena. Parte-hartze organua da eta aholkularitza izaera ere baduena. Bertan aurkezten eta eztabaidatzen dira Eusko Jaurlaritzak garatzen dituen proiektuak, baita sektorearen nahiak edota eskariak ere. Kulturaren Euskal Kontseilua urtean birritan elkartzen da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Kultura Ondarea Digitalizatzeko Plan Integrala
Eguneratze-data: 2020/07/12
Plan Integrala deritzonik ez da definitu, baina hainbat dira Euskadiko Kultur Ondarea digitalizatzeko hartutako neurriak eta ekintzak
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Liburu-funtsak berritzeko dirulaguntza deialdia
Eguneratze-data: 2020/07/12
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena: 2017 (670.000.-€) (2017/12/14); 2018 (670.000.-€) (2018/10/29); 2019 (670.000.-€) (2019/12/17)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskadiko Kudeaketa Dokumental Integralaren Lege Proiektua
Eguneratze-data: 2020/07/12
2017an hasi zuten Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Gobernantza eta Autogobernu Sailak elkarlanean, Euskadiko Kudeaketa Dokumental Integralaren Lege Proiektuaren barne izapidetzea, eta prozedurak aurrera jarraitzen du.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
kultura-ondasun kalifikazioak
Eguneratze-data: 2020/07/12
Ia hogei ondare espediente izapidetu dira 2016ko abendutik 2019ko abendura, Euskadiko hainbat eraikin eta toki kultura-ondasun izendatuz eta babestuz: Barakaldoko Munoa Jauregia (2017/02/10); Ormaiztegiko Eskolak (2017/02/22); Donostiako Eva Enea etxea – Aldama Jauregia (2017/05/03); Santurtziko Serantes mendiko gotorlekuak (2017/06/17); Gipuzkoako hainbat herritako Araxeseko paper-fabrika eta bere azpiegitura hidraulikoak (2017/07/18); Bizkaiko Barbadun ibaiaren arroko industria-paisaia (2017/07/26); Zadorra ibairen arroko zubiak Agurainen (2017/09/19); Dimako Baltzola eta Axlor haitzuloak (2017/11/14); Leintz-Gatzagako Dorleta santutegia (2018/01/30); Orioko Mutiozabal ontziola (2018/02/09); Arabako kantauri isurialdeko zortzi dorre (2018/02/13); Elorrioko San Agustin Etxebarria eliza (2018/04/27); Orozkoko Uribarri Baserria (2018/10/08); Bergarako Eguren Baserria (2018/10/15); Villambrosa-Erriberagoitiako San Andres eliza (2018/12/19); Bilboko Burdin Hesia (2019/02/26); Donostiako Alde Zaharra eta kaia (2019/04/16); Donostiako Ulia parkean dauden Sorobordako eta Buskandoko ur-biltegiak (2019/07/12); Donostiako Haizearen Orraziaren Plaza eta Eskulturak (2019/12/26).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskadiko museo eta zentroei ekarpenak:
Eguneratze-data: 2020/07/12
- Euskadiko museo eta zentroei ekarpenak:
- Itsasmuseum Bilbao: 2017 (50.000.-€); 2018 (75.000.-€);
- Bilboko Arte Ederrak: Arte Ederretako Museo Fundazioa: 2017 (31.730.-€; 1.455.000.-€); 2018 (1.767.334.-€); 2019 (1.707.000.-€). Bilboko Arte Ederretako Museoa: : 2017 (25.000.-€) (2017/12/26); (50.000.-€) (2017/10/10); 2018 (130.521.-€) (2017/10/10); 2019 (130.000.-€) (2019/02/05); (174.500,25.-€) (2019/07/16); (326.334.-€) (2019/07/09). Bilboko Arte Ederren Museoaren Plan Estrategikoa onartzea. (11/12/2018). Gainera, Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua babesten eta bultzatzen du Eusko Jaurlaritzak (2019/07/23).
- San Telmo Museoa: 2017 (300.000.-€); 2018 (300.000.-€); 2019 (300.000.-€)
- Berroeta Aldamar: 2017 (15.000.-€); 2018 (15.000.-€); 2019 (15.000.-€)
- Guggenheim Museo Fundazioa: 2017 (1.455.000.-€); 2018 (5.563.585.-€), 2018 (500.000.-€) (2018/07/10); 2019 (5.415.000.-€), 2019 (520.000.-€) (2019/07/23).
- Artium Fundazioa: 2017 (465.000.-€); 2018 (725.000.-€), 2018 (75.000.-€) (2018/12/03); 2019 (725.000.-€), 2019 (100.000.-€) (2019/07/16).
- Cristóbal Balenciaga Fundazioa: 2017 (430.000.-€); 2018 (480.000.-€), 2018 (50.000.-€) (2018/12/26); 2019 (480.000.-€)
- Meatzaritzaren Museo Fundazioa: 2017 (133.500.-€); 2018 (133.500.-€); 2019 (133.500.-€)
- Artziniega Museoa: 2017 (30.000.-€); 2018 (30.000.-€); 2019 (30.000.-€)
- Albaola: 2017 (106.802,10.-€) (2017/11/21)
- Elkano Fundazioa Mundubira 500: 2019 (63.225.-€) (2019/10/22)
- Miramar Jauregia Partzuergoa: 2019 (80.000.-€); (73.901.-€) (2019/02/05)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Artearen euskal sistema bultzatu
Eguneratze-data: 2020/07/12
Artearen Euskal Sistema deritzon kontzeptua sortu du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, eta kontzeptu hau lantzen eta indartzen ari da, EAE-ko museo eta zentru erreferentziazkoenen (Guggenheim, Bilboko Arte Ederren museoa, Azkuna Zentroa, Artium museoa, Tabakalera, Chillida Leku, Donostiako San Telmo museoa) indar traktorea oinarri hartuta. Traktorea, bai euskal artista eta sortzaileentzat, baita Euskadiren kultur sorkuntza zein eskaintzaren ikusgarritasunaren eta nazioartekotzearen eragile nagusi gisa. Horrela, museo eta zentru hauetara Sailak egiten duen ekarpen ekonomikoa egonkortu eta hobetu egin da legealdian zehar (ikusi 112.4), museo eta zentru hauek dituzten proiektu estrategikoak bultzatzeko: obra erosketa, erakusketak, eraikinen handitzeak, programa eta eskaintza berriak, etab.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Zinemaldiri dirulaguntza
Eguneratze-data: 2020/07/12
Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du Donostiako Zinemaldia, egun Euskadin dugun kultura jaialdi entzutetsuenetakoa nazioartean: 2017 (1.030.000.-€) 2017-03-22); 2018 (1.100.000.-€) (2018-03-23); 2019 (1.100.000.-€) (2019-04-01).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Sormen lantegiei laguntza
Eguneratze-data: 2020/07/12
Sormen lantegiei, edota funtzio hori betetzen duten guneei, diru laguntzak eman zaizkie euren jarduerak garatu ahal izateko: Haceria Arteak Zawp , Zorrozaurre Art Working: 2017 (115.000.-€) (2017-05-29); 2018 (115.000.-€) (2018-05-07); 2019 (115.000.-€) (2019-05-07); Karraskan Fabriken Elkartea: 2017 (60.000.-€) (2017-05-23); 2018 (60.000.-€) (2018-05-07) eta (75.000.-€) (2018-11-06); 2019 (60.000.-€) (2019-05-07) eta (50.000.-€) (2019-10-15); Pabilioi 6-Pabellon 6 P-6: 2017 (32.000.-€) (2017-05-11); 2018 (32.000.-€) (2018-03-21); 2019 (32.000.-€) (2019-03-26).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Sormena eta sorkuntza sustatzeko Tabakalerarekin elkarlana
Eguneratze-data: 2020/07/12
Tabakalera Euskadiko sormena eta sorkuntza sustatzeko erreferentziazko gune izaten jarraitzeko eta izaera hori indartu dezan eta nazioartean erreferente izan dadin Eusko Jaurlaritzak urtero egiten du bere ekarpena.
TBK-CICC, S.A.: 2017 (160.000.-€) (2017/09/11); 2018 (160.000.-€) (2018/09/06); 2019 (160.000.-€) (2019/09/11); Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea, SA (KGNG, SA): 2017 (160.000.-€) (2017/09/11); 2018 (160.000.-€) (2018/09/06); 2019 (160.000.-€) (2019/09/11); TBK-CICC, S.A. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea, SA (KGNG, SA): 2017 (1.400.000.-€ + 200.000.-€) (2017-03-14) (2017-06-13); 2018 (1.630.000.-€) (2018-01-29); 2019 (1.630.000.-€) (2019-02-06); TBK-CICC, S.A.: 2017 (136.000.-€); TBK-CICC, S.A.: 2017 (180.000.-€) (2019-06-04)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Durangoko Azoka
Eguneratze-data: 2020/07/12
Eusko Jaurlaritzak Durangoko Azoka diruz lagundu du Durangoko Merinaldeko Adiskideen Elkartea Gerediaga Elkartearen bitartez: 2017 (150.000.-€) (2017-02-17); 2018 (150.000.-€) (2018-04-24); 2019 (150.000.-€) (2019-07-23).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
"Euskadi Sortzailea" beste ekimen batzuen bitartez inplementatzea
Eguneratze-data: 2020/07/12
“Euskadi Sortzailea” programa, izen horrekin, ez da abian jarri. Beste ekimen eta ekintzen bitartez jorratu dira kultura sektorearen eta sortzaileen finantzazioa (109 konpromisoko beste ekimenak), profesionalizazioa (109 konpromisoko beste ekimenak), kultura digitala (114 konpromisoa) edota nazioartekotzea (120 konpromisoa).
Gazte Orkestrari laguntza
Eguneratze-data: 2020/07/12
Euskal Herriko Gazte Orkestra berrantolatzeko eta bultzada berri bat emateko garai berri bat abiatu da, German Ormazabal zuzendari berria hautatuz eta izendatuz. Helburua da, EGO, gazteek arlo profesionalera jauzia eman aurretik, hauentzat maila goreneko formakuntza gunea eta aukera izan izatea. 2017 (200.000.-€); 2018 (200.000.-€); 2019 (200.000.-€)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Ayuda nominativa dirigida al gremio de editores
Eguneratze-data: 2020/07/12
Editoreen gremioari zuzendutako izendunaren bitartez liburugintza sektorearen nazioartekotzea bultzatzen da. 2017 (102.000.-€); 2018 (102.000.-€); 2019 (102.000.- €)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskadiko Antzoki Sarea
Eguneratze-data: 2020/07/12
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Antzoki SAREA erakunde arteko egitasmoa kudeatu eta finantzatzen du. Helburua da kalitatezkoa eta interesekoa den arte eszenikoetako programazio egonkorra koordinatzea, bultzatzea eta hedatzea Euskadiko antzokietan. 2017 (143.000.-€): 2018 (161.000.-€); 2019 (161.000.- €).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Arte eszenikoen dirulaguntza deialdiak
Eguneratze-data: 2020/07/12
Arte eszenikoak (dantza eta antzerkia) sustatzeko diru laguntza deialdien birrantolaketa eta hobetzea: Dantzaren sustapena 2017 (450.000.-€) (2017/11/15), Dantza Zirkuitua Sarean 2017 (140.000.-€) (2017/02/27), Kale Antzerkia 2017 (100.000.-€) (2017/07/04), Egoitza programa 2017 (80.000.-€) (2017/05/12), Dantza sustapena 2018 (420.000.-€) (2018/12/14), Arte eszenikoak 2018 (523.000.-€).
Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko laguntzak (arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako, arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako eta Sarea dantza-zirkuitua garatzeko laguntzak) (guztira 630.000.-€: prestakuntzarako 160.000.-€, sustapenerako 160.000.-€, Kale antzerkia 150.000.-€, dantza zirkuitoa 160.000.-€) (2020/04/22)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Dirulaguntza deialdia musika profesionalentzat
Eguneratze-data: 2020/07/12
Musika profesionalentzako diru laguntzak eman dira deialdiaren bitartez (partituren edizioa, proiektu unitarioak, enpresa ekimenak, Zuzen-zuzenean zirkuitoa, Musika zikloak): 2017 (500.000.-€) (2017/12/4); 2018 (530.000.-€) (2018/12/17); 2019 (610.000.- €) (2019/11/22)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Kultur kontsumoari buruzko ikerketa
Eguneratze-data: 2020/07/12
Kulturaren Euskal Behatokiak kultur kontsumoari buruzko ikerketa egin du (2018) eta aurkeztu du:
- Euskal Herriko Euskarazko kultur kontsumoari buruzko ondorioen aurkezpena (2019/11/29): EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko euskal hiztunen %56k parte hartzen dute euskarazko kultur jardueretan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartze kulturalari buruzko datuen aurkezpena (2019/12/09): EAEko parte-hartze kulturalak bilakaera positiboa izan du praktika kultural gehienetan, batez ere antzerkiari, kontzertuei eta dantza-ikuskizunei dagokienez.
- Ipar Euskal Herriko herritarren kultur praktikak ugaritu egin dira azken 10 urteotan, bereziki dantza ikuskizunei, antzerkiari eta zuzeneko musikari dagokienez (2019/12/19).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Goi-mailako kirolerako diru-laguntzen deialdia
Eguneratze-data: 2020/07/11
Nazioarteko eremu eta izaerako kirol-lehiaketa ofizialetan kategoria absolutuan eta kategoria absolutuko emakumeen liga estataletan parte hartzeko diru-laguntza deialdia: 2017 (440.000.-€) (2018/01/31); 2018 (440.000.-€) (2019/01/07); 2019 (440.000.-€) (2020/01/20)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren artean funts bat eratzea euskara sustatzeko
Eguneratze-data: 2020/04/03
Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak 2017-2022 epealdirako hitzarmen-markoa sinatu dute euskararen ezagutza, erabilera eta presentzia sustatzeko, eta urtero berretsi dute: 2017 (1.930.000.-€); 2018 (1.930.000.-€), 2019 (1.930.000.-€) eta 2020 (1.930.000)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskara ikastea B2 mailara arte doakoa
Eguneratze-data: 2020/02/12
Eusko Jaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien, eta EUDELen elkarlanari esker, euskara ikastea B2 mailara arte doakoa da dagoeneko EAEko euskaltegietan
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Esparru sozioekonomikoan euskara sustatzeko plana
Eguneratze-data: 2019/12/26
Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz onartu du esparru sozioekonomikoan euskara sustatzeko plana, eta 2023rako bete beharreko "jomuga" kuantifikagarriak zehaztu ditu
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
KSI berritzaile
Eguneratze-data: 2019/11/12
KSI Berritzaile programa sortu da 2017an, Tecnalia, Vicomtech, Euskalit, Elkargi, Innobasque eta Tabakalerari egindako diru ekarpenekin lankidetzak eraiki dira, hauen bitartez sektoreari euren proiektuak hobetzen laguntzeko hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza. Baita ere, programa horren baitan parte hartuko duten enpresei laguntzeko, bi dirulaguntza onartu ditu Gobernu Kontseiluak, bata Elkargiri zuzendua eta Basque Culinary Centerrentzat bestea (110.000.-€)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
19/22 Kultura Plana onartu da
Eguneratze-data: 2019/07/30
Eusko Jaurlaritzak 19/22 Kultura Plana aurkeztu du, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2022rako lan-ildo nagusiak jasotzen dituena.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
recepción del Lehendakari a representantes de Quebec
Eguneratze-data: 2019/07/12
Kulturaren presentzian eta ordezkaritzan izan dezakeen rolari dagokionez, Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiaren zerbitzura dago Etxepare Euskal Institutua, ekimen ezberdinetan ekarpenak eginez. Adibidez:Lehendakaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiaren hainbat batzordetan partehartzea. 2017, 2018, 2019Quebec-Euskadi kultur eragileen arteko lankidetzarako harrera eta learning tour-a. 2019.Japonian gauzatuko den Euskal Astea. 2020.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Free to play
Eguneratze-data: 2019/07/12
Arabako Eraberrikuntza Industrialdea, AB" (AEI-CEIA) (BIC Araba) entitateari dirulaguntza zuzena eman zaio, "Bideo-jokoen F2P (Free-to-Play) Campus Vitoria-Gasteiz" programa finantzatzeko 2018 (150.000.-€) (2018-12-10); 2019 (100.000.-€) (2019-10-08).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskadiko Liburutegi Digitalaren zerbitzua
Eguneratze-data: 2019/07/01
Gobernu Kontseiluaren erabakiz, Euskadiko Liburutegi Digitalaren zerbitzua sortu da Ondare Zuzendaritzaren baitan
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2017-2020 Lerro Estrategikoak eta Proiektuak
Eguneratze-data: 2018/11/28
EITBk 2017-2020 Lerro Estrategikoak eta Proiektuak dokumentua du indarrean, EITBren Administrazio Kontseiluak onartu ostean
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Bilboko Arte Eder Museoa handitzeko Plan Estrategikoaren aurkezpena
Eguneratze-data: 2018/11/08
Bilboko Arte Eder Museoa handitzeko Plan Estrategikoaren aurkezpena
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Kiroleko Dopinaren aurkako legea
Eguneratze-data: 2018/06/13
Kiroleko Dopinaren aurkako legea onartzea
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Final four
Eguneratze-data: 2018/06/07
Vitoria-Gasteizen jokatu zen Euroligaren Final Four 2019 txapelketa, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Saski Baskoniarekin sinatutako hitzarmenaren bitartez, (2018/06/07).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
“Probintzietako Artxibo Historikoak” transferitzea
Eguneratze-data: 2018/06/04
Eusko Jaurlaritzak hiru Foru Aldundiei transferitu dizkie “Probintzietako Artxibo Historikoak” izenekoen kudeaketa, langileak eta zerbitzuak
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskararen ezagutza egiaztatzen duten tituluak
Eguneratze-data: 2017/07/20
Euskararen ezagutza egiaztatzen duten tituluen multzoa Europako esparruarekin parekatzea
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Kultur Ondareari buruzko Lege Proiektua
Eguneratze-data: 2017/07/18
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Kirolaren Legea aldatzeko lege-proiektua
Eguneratze-data: 2017/07/04
Kirolaren Legea aldatzeko lege-proiektua izapidetzea martxan da
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)