Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco: XII. Agintaldiko plana

Euskadin errotutako 4.0 Industria eta adimen artifizialaren garapena.
Mugikortasun jasangarria.
15 urterako etxebizitzaren aldeko gizarte-ituna lortzea eta legegintzaldiko Etxebizitza Plan Zuzentzaile berria onestea.
Birgaitzea, hiri-berroneratzea eta etxebizitza-berrikuntza sustatzea, irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna eta eraikuntza jasangarria hobetuz.
Bikaintasunerantz aurrera egiten duen eskola inklusiboa, zuzena eta berritzailea lortzea.
Bultzada estrategikoa ematea zahartze aktiboari eta adinekoen autonomia pertsonala, parte-hartze soziala eta bizitza osoa eta osasuntsua suatatzea.
Pertsonengan zentratutako justizia hurbilagoa eta errestauratiboa sustatzea.
Euskadin sorkuntza eta produkzio kulturalak sustatzea, kulturaren arloko euskal sortzaileak, artistak eta profesionalak babestuz, horien lan baldintzen hobekuntzan eta profesionalizazioan sakonduz.
Euskararen ezagutza areagotzea eta, batez ere, euskararen erabilera azpimarratzea gizarte- eta kultura-eremuetan, eremu ekonomikoetan, digitaletan eta sektore publikoan.
Hondakinak murriztea eta horien birziklapena eta balorizazioa areagotzea.
Uraren eskuragarritasuna eta kalitatea eta kudeaketa jasangarria bermatzea.
Ingurumen-politika aurreratua eta ingurune naturalaren eta ekosistemen hobekuntza sustatzea, biodibertsitatea eta lurreko zein itsasoko habitat nagusien defentsa sustatuz.
Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.