Ekimena 4.4. Bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzea sustatzea, helburu hori erraztera zuzendutako berariazko neurrien bidez, telelana edo lan ordutegien malgutasuna bultzatuz, betiere enpresa bakoitzaren p...
Bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzea sustatzea, helburu hori erraztera zuzendutako berariazko neurrien bidez, telelana edo lan ordutegien malgutasuna bultzatuz, betiere enpresa bakoitzaren premiak eta aukerak kontuan hartuz eta familia-errealitate desberdin guztiak barne hartuz.
- Helburua
- Kompromisoa 4. Enpleguaren kalitatearen hobekuntza.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Haurrak eta adingabeak, Berdintasuna, Familia, Enplegua eta talentua, Gizarte-ekintza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
2023ko Deialdia.Informazio gehiago. (2.200.000.-€) (2023/03/07)
Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak finantzatzeko programaren 2022ko deialdia. 1.500 pertsona inguru kontratatzea aurreikusten da. Laguntza horien bidez, seme-alabak edo mendetasun-egoeran e...
Eguneratze-data: 2022/03/15
Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak finantzatzeko programaren 2022ko deialdia. 1.500 pertsona inguru kontratatzea aurreikusten da. Laguntza horien bidez, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordeztu nahi dira. Diruz lagunduko da bai langabe gisa izena emanda dauden pertsonak kontratatzea, bai lanaldi partzialerako kontratatutako langileen lanaldia luzatzea.
2022ko esleipena (2023/03/20)
Erabaki-proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako orientazio -ekintzailetza-, laguntza- eta berrikuntzazentroen jarduera kudeatzeko aldi baterako programa bat sortzekoa. Enplegurako Berrikun...
Eguneratze-data: 2022/03/01
Erabaki-proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako orientazio -ekintzailetza-, laguntza- eta berrikuntzazentroen jarduera kudeatzeko aldi baterako programa bat sortzekoa. Enplegurako Berrikuntza Zentroen sarerako giza baliabideen zuzkidura onartu da. Hamar plaza horiek Europar Batasuneko MRR funtsen kargura finantzatuko dira, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatuko ditu.