Ekimena 10.1. Parte-hartzearen eta akordioen bidez, beharrezko osasun-neurriak hartzea, lantoki guztietan koronabirusaren agerraldi berrien aurreko prebentzioa indartzeko. Enpresa bakoitzeko prebentzio-zerbitzuek, ...

Parte-hartzearen eta akordioen bidez, beharrezko osasun-neurriak hartzea, lantoki guztietan koronabirusaren agerraldi berrien aurreko prebentzioa indartzeko. Enpresa bakoitzeko prebentzio-zerbitzuek, langileen ordezkariek, ugazaba-antolakuntzek eta sindikatuek Osalanekin, laneko ikuskatzailetzarekin eta lan-agintaritzarekin elkarlanean parte hartzea formularik onena da osasunaren ikuspegitik seguruak diren lantokiak bermatzeko. Hori izango da Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2025 Estrategiarako oinarria.

Helburua
Kompromisoa 10. Lan-osasuna eta prebentzioa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Osasuna
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Eusko Jaurlaritzak laneko ezbeharren arrisku handia duten 100 enpresa zainduko ditu Lan Sailak data erabiltzen du ikuskapenak hautatzeko eta horien eraginkortasuna % 50era igotzeko. Azken bosturtekoan,...
Eguneratze-data: 2022/04/19
Eusko Jaurlaritzak laneko ezbeharren arrisku handia duten 100 enpresa zainduko ditu Lan Sailak data erabiltzen du ikuskapenak hautatzeko eta horien eraginkortasuna % 50era igotzeko. Azken bosturtekoan, laneko istripuen ondoriozko 30 heriotza izaten dira urtean batez beste, eta Jaurlaritzak Lan Ikuskaritzaren bitartekoak indartzea erabaki du gaitz horrekin amaitzeko. Datari esker, ezbehar-arrisku handia duten 100 enpresaren zerrenda egin ahal izan du, eta gertutik zainduko ditu.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak diru-laguntzen deialdia egiten du 2021erako, ekitaldi honetan EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mail...
Eguneratze-data: 2020/12/01
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak diru-laguntzen deialdia egiten du 2021erako, ekitaldi honetan EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza ematen duten erakunde publiko edo pribatuentzat.
Euskadiko Covid-19 pandemiaren lan-arloko kasuak eta harreman estuak zaintzeko eta kontrolatzeko programa onartu da. Osalanek garatuko du, eta, horretarako, erakunde autonomoaren baliabideak sendotuko ...
Eguneratze-data: 2020/11/17
Euskadiko Covid-19 pandemiaren lan-arloko kasuak eta harreman estuak zaintzeko eta kontrolatzeko programa onartu da. Osalanek garatuko du, eta, horretarako, erakunde autonomoaren baliabideak sendotuko dira, epidemiologo mailako prestakuntza teknikoko 12 pertsona gehiago (lau lurralde bakoitzeko).
Osalanek eta Lan Ikuskaritzak COVID 19ren hedapena saihesteko eta lan-osasuna eta jarduera ekonomikoa bermatzeko ezarritako protokoloak eta kontrolak arlo publikoaren balioa eta eragile sozioekonomiko ...
Eguneratze-data: 2020/10/20
Osalanek eta Lan Ikuskaritzak COVID 19ren hedapena saihesteko eta lan-osasuna eta jarduera ekonomikoa bermatzeko ezarritako protokoloak eta kontrolak arlo publikoaren balioa eta eragile sozioekonomiko guztien eta erakunde guztien arteko lankidetzaren beharra erakutsi duten zereginak izan dira.