Ekimena 14.9. Sail arteko beharrezko koordinazioa zainduko da, beharrezko administrazio-izapidetzeei (ingurumenarekin lotutakoak barne) dagozkien enpresa-proiektuak abian jartzeko, betiere indarreko araudi-esparru...
Sail arteko beharrezko koordinazioa zainduko da, beharrezko administrazio-izapidetzeei (ingurumenarekin lotutakoak barne) dagozkien enpresa-proiektuak abian jartzeko, betiere indarreko araudi-esparruak eskaintzen dituen aukeren barruan (hala badagokio, oinarrizko legerian zehaztutako kontsulta publikorako epeak bermatuz...). Horrez gain, deslokalizazio industrialen arriskua murriztuko da.
- Helburua
- Kompromisoa 14. Euskadin errotutako 4.0 Industria eta adimen artifizialaren garapena.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Industria
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Ihobek eta Sprilurrek Lankidetzarako Esparru Akordio bat sinatu dute, eta, besteak beste, interes komuneko eremuetan finkatutako helburuak lortzeko politikak eta estrategiak elkarrekin zehazteko konpro...
Eguneratze-data: 2022/03/08
Ihobek eta Sprilurrek Lankidetzarako Esparru Akordio bat sinatu dute, eta, besteak beste, interes komuneko eremuetan finkatutako helburuak lortzeko politikak eta estrategiak elkarrekin zehazteko konpromisoa hartu dute.
Era berean, 2020. urtearen amaieran, ekimen bikoitza jarri zen abian: hilean behin bilerak egitea Ingurumen Sailburuordetzako eta Ihobeko pertsonekin eta URArekin, koordinazioa hobetzeko, espedienteak arintzeko eta, azken finean, horiek izapidetzeko eta Sprilurren proiektuak abian jartzeko epeak laburtzeko. Era berean, hiru hilean behin edo sei hilean behin, Sprilurrek koordinazio-bilerak egiten ditu foru-aldundiekin eta/edo merkataritza-ganberekin; 2021ean, gutxienez 25 koordinazio-bilera egin dira, eta, bereziki, Ingurumen eta URA erakundeekin, Sprilurren inbertsio-proiektuei dagozkien 28 espediente landu dira.

Sprilurrek Matsariako 12 pabiloi industrial erosiko ditu, etxebizitzarako.
Eguneratze-data: 2021/11/04
Sprilurrek Matsariako 12 pabiloi industrial erosiko ditu, etxebizitzarako.