Ekimena 17.3. Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterria-Encartaciones eta Oarsoaldea eskualdeetako plan estrategikoak onestea eta Aiarako Eskualdera eta gune baztertutzat hartzeko errekerimenduak betetzen dituzten beste e...

Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterria-Encartaciones eta Oarsoaldea eskualdeetako plan estrategikoak onestea eta Aiarako Eskualdera eta gune baztertutzat hartzeko errekerimenduak betetzen dituzten beste eskualde batzuetara ere hedatu ahalko dira.

Helburua
Kompromisoa 17. Lehentasunezko jarduketa-guneak eta zailtasunak dituzten enpresak.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Industria
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Energy Intelligence Center (EIC) eta Euskadiko Parke Teknologikoen Abanto Campus berriaren egoitza hartzen dituen eraikinaren inaugurazioa.
Lehentasunezko Jarduera Eremuak (ZAP): Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Ezkerraldea-Meatzaldea eta Enkarterri eskualdeetako ekonomia eta gizartea suspertzeko planen gauzatze-maila aurkezt...
HUB Oarsoaldea Urdina izeneko ekimenaren aurkeztu da. Honen helburua da esparru teknologiko lehiakor bat sortzea –instituzionala eta enpresariala–, ekonomia urdinaren erronkak eta aukerak identifikatze...
Eguneratze-data: 2023/01/12
HUB Oarsoaldea Urdina izeneko ekimenaren aurkeztu da. Honen helburua da esparru teknologiko lehiakor bat sortzea –instituzionala eta enpresariala–, ekonomia urdinaren erronkak eta aukerak identifikatzeko, eta jarduera ekonomikoa eta garapen soziala bultzatzeko, itsasoen eta haien baliabideen ustiapen iraunkorrenean aurrera egingo duten proiektuen bidez. Estrategia horren esparruan garatutako ekimenek bi milioi eurotik gorako zuzkidura dute.
Ezohiko inbertsio-plana lehentasunezko lau jarduketa-eremuak dinamizatzeko: Ezkerraldea/Meatzaldea; Enkarterri; Oarsoaldea eta Airaldea. Guztira, 27 proiektu traktore ari dira gauzatzen, parte hartzeko...
Eguneratze-data: 2022/03/23
Ezohiko inbertsio-plana lehentasunezko lau jarduketa-eremuak dinamizatzeko: Ezkerraldea/Meatzaldea; Enkarterri; Oarsoaldea eta Airaldea. Guztira, 27 proiektu traktore ari dira gauzatzen, parte hartzeko prozesu baten bidez hautatuak. Udalek eta eskualde bakoitzeko eragile ekonomiko eta sozialek parte hartu dute prozesu horretan. Aparteko Plan hau gauzatzen den lehen urtean, Eusko Jaurlaritzak 54 M€ inbertitu ditu, hau da, 2021erako aurreikusitako zenbatekoaren % 95. 2022an, Jaurlaritzak 81 milioi euroko aurrekontua onartu du lehentasunezko lau jardun-eremuetarako. Guztira, 2022. urtearen amaieran proiektu traktore guztiak martxan egongo dira.
Aiaraldea eskualderako berehalako jarduera-plana, eskualdeko ekonomia eta gizartea suspertzeko 33 jarduera abian jartzea ahalbidetuko duena – 8 proiektu traktoretan bilduta –
Abian jarri dira Ezkerraldea, Metzaldea eta Enkarterrirako eskualdeko plan estrategikoak, eta 277,3 milioi euro baino gehiagoko erakundearteko inbertsioa eragingo dute datozen hiru urteetan, 2025era ar...
Eguneratze-data: 2021/07/13
Abian jarri dira Ezkerraldea, Metzaldea eta Enkarterrirako eskualdeko plan estrategikoak, eta 277,3 milioi euro baino gehiagoko erakundearteko inbertsioa eragingo dute datozen hiru urteetan, 2025era arte. Ezkeraldean, parke teknologiko bat eta Energy Intelligence Center (EIC). Enkarterrin azpimarratzekoak dira Feveko trenaren eraldaketa eta B-630eko lau zatiren bide-hobekuntza, bai eta erakargarritasun kultural eta turistikoen arteko lotura-proiektua ere. (Deia- 7/13-Or. 11)
Lehendakaria buru dela bildu zen Berpiztuko Kontseilu Errektorea (2020-2024 Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa): 180 milioi eurotik gorako plan berezi bat abian jarriko dela iragarri ...
Eguneratze-data: 2021/05/18
Lehendakaria buru dela bildu zen Berpiztuko Kontseilu Errektorea (2020-2024 Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa): 180 milioi eurotik gorako plan berezi bat abian jarriko dela iragarri zen, eskualde behartsuei edo lehentasunezko arreta-eremuei bultzada emateko (2021/03/10); Plan Berezi hori abian jartzeko, Gobernuak aipatutako diru kopurua  – 180 milioi euro – onartu du, Ezkerraldea-Meatzaldean, Enkarterrin, Oarsoaldean eta Aiaraldean zenbait proiektu traktore dinamizatzeko. Ezohiko inbertsio hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan helburu horietarako edo antzekoetarako ezarritako zuzkiduren osagarri izango da. Horretarako, 2021eko ekitaldian jarriko dira martxan trakzio-proiektuak, eta foru-aldundiekin, udalekin eta eskualdeko eragileekin lankidetzan gauzatuko dira 2021etik 2023ra bitartean. Orain arte definitutako proiektuak partaidetza- eta lankidetza-prozesu baten bidez hautatu dira. Prozesu horretan, eskualde bakoitzeko eragile ekonomikoek, sozialek eta erakundeek parte hartu dute modu erabakigarrian.
Dirulaguntza zuzena ematen zaio Fundación AZTI-AZTI Fundazioari Oarsoaldean ekonomia urdina garatzeko Hub teknologikoa eta industriala proiektua garatzeko 2021-2023 bitartean. Diru-laguntza horren helb...
Eguneratze-data: 2021/03/11
Dirulaguntza zuzena ematen zaio Fundación AZTI-AZTI Fundazioari Oarsoaldean ekonomia urdina garatzeko Hub teknologikoa eta industriala proiektua garatzeko 2021-2023 bitartean. Diru-laguntza horren helburua da espazio teknologiko lehiakor bat eratzea, produktu eta merkatu berriak lantzea – Aldaketa klimatikoari begira – Eta ekonomia zirkularrago baten erronkak eta aukerak aztertzea. Azken batean, Pasaiako Badia ekonomia urdina garatzeko marka izatea nahi da (2.000.000.-€)