Ekimena 19.1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan Estrategiko berri bat (PCTI Euskadi 2030) onestea administrazioen, enpresen, klusterren, unibertsitateen eta eragile zientifiko eta teknologikoen parte-hartz...

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan Estrategiko berri bat (PCTI Euskadi 2030) onestea administrazioen, enpresen, klusterren, unibertsitateen eta eragile zientifiko eta teknologikoen parte-hartzearekin; hala, plana Europarekin lerrokatuta egongo da eta Euskadiren erronka sozial eta ekonomikoei aurre egiten lagunduko du.

Jarraipena

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak positibotzat jo ditu ZTBP Euskadi 2030en aurrerapenak. Nabarmentzekoa da I+Gko inbertsioen hazkundea eta ezagutzako enplegu intentsiboan duen...
Eguneratze-data: 2023/03/21
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak positibotzat jo ditu ZTBP Euskadi 2030en aurrerapenak. Nabarmentzekoa da I+Gko inbertsioen hazkundea eta ezagutzako enplegu intentsiboan duen eragina. 2022an, Euskal Autonomia Erkidegoak Horizonte Europan duen partaidetza biderkatu egin da: 333 proiektu berrik ia 229 milioi euro ekarriko dituzte Euskadira, eta I+G+Bri laguntzeko programen aurrekontua % 12 handitu da 2023an.
Ikerketa eta garapen teknologikoan enpresek egindako inbertsioaren errekorra Euskadin. Enpresen I+Gko barne-gastua 1.647 milioi eurora iritsi zen iaz EAEn, 2020an baino % 10,5 gehiago. Berrikuntza-jard...
Eguneratze-data: 2022/11/19
Ikerketa eta garapen teknologikoan enpresek egindako inbertsioaren errekorra Euskadin. Enpresen I+Gko barne-gastua 1.647 milioi eurora iritsi zen iaz EAEn, 2020an baino % 10,5 gehiago. Berrikuntza-jarduerak Barne Produktu Gordinaren % 2,11 dira dagoeneko.
Euskadi liderra da I+G-eko inbertsioan Estatuan, eta bere posizioa sendotu du berrikuntza handiko Europako herrialdeen artean. Europako batez bestekoaren gainetik dago berrikuntzan. Bigarren garapen-ma...
Eguneratze-data: 2022/11/08

Euskadi liderra da I+G-eko inbertsioan Estatuan, eta bere posizioa sendotu du berrikuntza handiko Europako herrialdeen artean. Europako batez bestekoaren gainetik dago berrikuntzan. Bigarren garapen-mailan dago, baina enpresen esparruan hobetu beharreko alderdiak ditu. Euskadik puntuazio bereziki altua lortu du Giza Baliabideak, Ikerketa sistema erakargarriak eta Digitalizazioa ataletan. 0,66ko puntuazioarekin, Europako batez bestekoaren gainetik dago (0,46).

“U-BAI. Urdaibaiko Garapen Ekonomikoa”. Proiektua helburu sendo batekin sortu da: eskualdea garapen ekonomiko aurreratuaren erreferentzia bihurtzea, industria, teknologia eta balio erantsi handiko jard...
Eguneratze-data: 2022/10/08
“U-BAI. Urdaibaiko Garapen Ekonomikoa”. Proiektua helburu sendo batekin sortu da: eskualdea garapen ekonomiko aurreratuaren erreferentzia bihurtzea, industria, teknologia eta balio erantsi handiko jardueretan oinarrituta.
96/2022 Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Data Center Euskadi, SL sozietatean (eratzeko bidean) parte hartzeko baimena ematen baitzaio.
Eguneratze-data: 2022/07/26
96/2022 Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Data Center Euskadi, SL sozietatean (eratzeko bidean) parte hartzeko baimena ematen baitzaio.
Euskadi, berrikuntza handiko eskualdea. Euskal lurraldeak BPGren % 1,97 inbertitzen du I+G+Bn, eta apustu horri eutsiko dio datozen urteetan Europar Batasunean «bikaintasun-polo» gisa finkatzeko. 2021e...
Eguneratze-data: 2022/03/06
Euskadi, berrikuntza handiko eskualdea. Euskal lurraldeak BPGren % 1,97 inbertitzen du I+G+Bn, eta apustu horri eutsiko dio datozen urteetan Europar Batasunean «bikaintasun-polo» gisa finkatzeko. 2021ean argitaratutako azken edizioan, Europar Batasuneko Regional Innovation Scoreboard (RIS) adierazleak berrikuntza handiko eskualde gisa sailkatu du Euskadi. Izan ere, EINen arabera, euskal autonomia erkidegoak inbertitzen du gehien ikerketan eta garapenean, BPGren % 1,97 2019an; Estatuko batez bestekoa, berriz, BPGaren % 1,25 ingurukoa izan zen.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren bilera. I+Gko inbertsioa serie historikoaren maximora iritsi zen Euskadin 2020an, 1.490 milioi eurorekin, ekoizpen zientifikoa % 13 handitu...
Eguneratze-data: 2021/11/30
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren bilera. I+Gko inbertsioa serie historikoaren maximora iritsi zen Euskadin 2020an, 1.490 milioi eurorekin, ekoizpen zientifikoa % 13 handitu zen eta munduko lehen mailako aldizkarietako argitalpenen proportzioa % 60raino igo zen, eta lankidetza publiko-pribatua eta nazioartekotzea indartu ziren RIS3 Euskadi espezializazio adimenduneko estrategiaren hedapenean. Era berean, Zahartze Osasungarrirako, Mugikortasun Elektrikorako eta Ekonomia Zirkularrerako Zeharkako Ekimen Traktoreak abiarazten dira, eta berretsi egiten da erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia herrialdea eraldatzen duten proiektu estrategikoetan.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak ZTBP Euskadi 2030 abian jartzeko lehen fasearen aurrerapenak onartu ditu. Oso positibotzat jo du Europako Batzordeak Euskadiri eman dion 'Bik...
Eguneratze-data: 2021/07/06
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak ZTBP Euskadi 2030 abian jartzeko lehen fasearen aurrerapenak onartu ditu. Oso positibotzat jo du Europako Batzordeak Euskadiri eman dion 'Bikaintasun Polo' kalifikazioa, eta berrikuntza handiko Europako eskualdeen artean kokatu du.
Gobernu Kontseiluak 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana onartzea, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometitua eta Europarekin lerrokatua. Lau zutabetan oinarr...
Eguneratze-data: 2021/02/23
Gobernu Kontseiluak 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana onartzea, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometitua eta Europarekin lerrokatua. Lau zutabetan oinarritzen da: bikaintasun zientifikoa, lidergo teknologiko-industriala, berrikuntza irekia eta talentua. Hiru erronka handi ditu, espezializazio adimendunaren estrategian sakontzen du eta Zeharkako Ekimen Traktoreak sortzen ditu. 18.600 milioi euro inbertituko dira 10 urtean, eta Eusko Jaurlaritzak I+G+B laguntzeko urteko aurrekontuak% 6 handitzeko konpromisoa hartu du
58/2021 Dekretua, otsailaren 9koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen Dekretua aldatzen duena.