Ekimena 20.3. Euskal Unibertsitate-ekosistematik garatutako bikaintasunezko ikerketa bultzatzea eta ikerketa zientifikoa indartzea nazioarteko zentroekin elkarlanean, baita ikertzaileak erakartzea ere, zehazki, Euro...
Euskal Unibertsitate-ekosistematik garatutako bikaintasunezko ikerketa bultzatzea eta ikerketa zientifikoa indartzea nazioarteko zentroekin elkarlanean, baita ikertzaileak erakartzea ere, zehazki, Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC) laguntzekin.
- Helburua
- Kompromisoa 20. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren emaitzak eta bikaintasuna hobetzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Basque Quantum proiektuaren aurkezpena. Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta IBMk bultzatutako proiektuak teknologia kuantikoen ikerketarako zentro bat garatuko du Euskadin. Euskadik IBM Quantum...
Eguneratze-data: 2023/03/24
Basque Quantum proiektuaren aurkezpena. Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta IBMk bultzatutako proiektuak teknologia kuantikoen ikerketarako zentro bat garatuko du Euskadin. Euskadik IBM Quantum System One ordenagailu kuantikoa hartuko du. IBM buru duen ikerketa kuantikoko nazioarteko aliantza bateko seigarren kide bihurtu da Euskadi.
Euskadi eta IBMren arteko aliantza konputazio kuantikoaren arloan. Inbertsio historikoa: zientzia-azpiegitura baterako Euskadin inoiz egin den inbertsiorik handiena esan nahi du akordio honek, 50 mili...
Eguneratze-data: 2023/03/17
Euskadi eta IBMren arteko aliantza konputazio kuantikoaren arloan. Inbertsio historikoa: zientzia-azpiegitura baterako Euskadin inoiz egin den inbertsiorik handiena esan nahi du akordio honek, 50 milioi eurotik gorakoa. IBMk mundu osoan dituen Konputazio Kuantikoko Zentroen seigarrena hartuko du Euskadik.
Donostia International Physics Centerren (DIPC) egoitza handitzea bultzatzen da. 15 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da orotara 6.800 metro koadroko azalera izango duen eraikin berria egiteko.
Eguneratze-data: 2023/01/27
Ikerbasque Fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematea, Red Basque Nanoneuro Network (B3N) 2022-2025 garatu eta bultzatzeko.
Eguneratze-data: 2022/12/20
Bikaintasuneko oinarrizko ikerketara zuzendutako 6.000 m²-ko eraikin berri baten eraikuntza bultzada Donostia-San Sebastián.
Eguneratze-data: 2022/05/19
Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoretza ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 lanpostu eskeintzen ditu. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta ikertzaileen harrera-zentrue...
Eguneratze-data: 2022/01/12
Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoretza ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 lanpostu eskeintzen ditu. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta ikertzaileen harrera-zentruek finantzatzen dituzte. Hautatutako ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan.
Euskadik munduko krio-mikroskopio elektroniko aurreratuena du. Azken belaunaldiko krio-mikroskopioei esker, mundu biologikoa eskala atomikoan deszifratu daiteke, eta, horri esker, gaixotasun neurodegen...
Eguneratze-data: 2021/12/15
2022-2025 aldirako deialdia. Informazio gehiago (42.000.000.-€)(2021/09/21)
Eguneratze-data: 2021/09/21
Bikaintasuneko oinarrizko ikerketako Ikur 2030 Estrategia abiaraztea, zientzia-egitura indartzeko helburuarekin, 4 arlo estrategiko nazioarteko posizionamendua lortzeko: Neurozientziak, Teknologia Kuan...
Eguneratze-data: 2021/05/27
Ikerbasque ERC Fast Track 2021 deialdia abiaraztea, Euskadin epe luzerako karrera bat garatu nahi duten ikertzaileak erakarri eta sendotzeko lanpostu iraunkorrak eskaintzeko.Deialdia Irekia 2020-2023. ...
Eguneratze-data: 2021/02/01
Ikerbasque ERC Fast Track 2021 deialdia abiaraztea, Euskadin epe luzerako karrera bat garatu nahi duten ikertzaileak erakarri eta sendotzeko lanpostu iraunkorrak eskaintzeko.
Deialdia Irekia 2020-2023. Esteka