Ekimena 27.1. Nekazaritza-politika komunaren (PAC) Landa-garapenerako Plana Euskadirentzat onestea, jasangarria den eta pertsonen osasunarekiko zein ingurumenarekiko errespetua duen XXI. mendeko nekazaritza baterant...

Nekazaritza-politika komunaren (PAC) Landa-garapenerako Plana Euskadirentzat onestea, jasangarria den eta pertsonen osasunarekiko zein ingurumenarekiko errespetua duen XXI. mendeko nekazaritza baterantz aurrera egiteko xedearekin. Horretarako, adostasuna bilatuko da erakunde-eragile desberdinen, hau da, Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien eta erreferentziazko eragile sektorialen artean.

Helburua
Kompromisoa 27. Tokiko elikadura ekologiko, jasangarri eta osasuntsuagoa sustatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Lehen sektorea/landa-garapena, Ekonomiaren Garapena
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Eusko Jaurlaritzak finantza-zerbitzuak bermatuko ditu landa-eremuetako 64 udalerritan kutxazainak instalatzeko laguntzen bidez.
134/2023 Dekretua, irailaren 19koa, Nekazaritzako Europako Berme Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen Erakunde Ordaintzailearen antolakuntza...
Eguneratze-data: 2023/10/03

134/2023 Dekretua, irailaren 19koa, Nekazaritzako Europako Berme Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen Erakunde Ordaintzailearen antolakuntza eta funtzionamendu-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen Dekretua aldatzekoa eta 233/2011 Dekretua, azaroaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako laguntzei buruzkoa («Elkarteak» programa), indargabetzekoa.

 

Nekazaritza Politika Bateratuaren barruan Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) kontura finantzatutako zuzeneko ordainketa erako esku-hartze programa. 2023ko deialdia
NPBren 2023-2027 Plan Estrategikoa onartu da, Euskadirako zuzkidura ekonomikoari eusten diona eta praktika "berdeak" eta familia-nekazaritzaren eredua indartzen dituena
Eguneratze-data: 2022/09/28
NPBren 2023-2027 Plan Estrategikoa onartu da, Euskadirako zuzkidura ekonomikoari eusten diona eta praktika "berdeak" eta familia-nekazaritzaren eredua indartzen dituena
FEAGA eta FEADER funtsen kontura emandako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bidez ordaindutako laguntzen programa (ikusi hemen)
Eguneratze-data: 2020/09/05
FEAGA eta FEADER funtsen kontura emandako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bidez ordaindutako laguntzen programa (ikusi hemen)