Ekimena 32.1. Mugikortasun Jasangarriari buruzko Lege bat onestea, Lurraldeko Mugikortasun Agintaritza desberdinen eginkizunak finkatzen eta garatze dituena, Euskadiko Garraioaren Agintaritzarekin koordinazioan. Hor...

Mugikortasun Jasangarriari buruzko Lege bat onestea, Lurraldeko Mugikortasun Agintaritza desberdinen eginkizunak finkatzen eta garatze dituena, Euskadiko Garraioaren Agintaritzarekin koordinazioan. Horren helburua izango da garraio-sistema integratua lortzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta horren gizarte- eta ingurumen-efektu kaltegarriei aurre egiten laguntzen duena.

Helburua
Kompromisoa 32. Mugikortasun jasangarria.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Araugintza-jarduera, Trafikoa eta mugikortasuna
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Lurralde Agintaritzari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, 2022ko ekitaldian partzuergoaren gastu arruntak zati batean ordaintzeko.
Eguneratze-data: 2022/12/13
Lurralde Agintaritzari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, 2022ko ekitaldian partzuergoaren gastu arruntak zati batean ordaintzeko.
Arku Atlantikoko Batzordea. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Arku Atlantikoko garraio-lantaldeak eskualdeen baterako gobernantzan sakontzea, Euskadiren gidaritzapean.
Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Lege-proiektua onartu da, Euskadin mugikortasun iraunkorra bultzatzeko esparru bat sortzeko. Lege-proiektuaren xedea da mugikortasun aktiboa (oinez edo bizikletaz)...
Eguneratze-data: 2022/03/29
Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Lege-proiektua onartu da, Euskadin mugikortasun iraunkorra bultzatzeko esparru bat sortzeko. Lege-proiektuaren xedea da mugikortasun aktiboa (oinez edo bizikletaz) sustatzea, garraio publikoa bultzatzea ibilgailu pribatuaren aurrean, garraio-titulu publikoen elkarreragingarritasuna sistema integratu intermodal batean, trena sustatzea eta mugikortasun jasangarria bultzatzea erkidego-, foru- eta udal-plangintzaren esparrutik.
Akordioa, Arabako Mugikortasun Agintaritza sortzeko Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin 2018ko martxoaren 6an sinatutako lankidetzako esparru-hitzarmena luzatzea baimentzen duena. EHAAn...
Eguneratze-data: 2022/02/08
Akordioa, Arabako Mugikortasun Agintaritza sortzeko Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin 2018ko martxoaren 6an sinatutako lankidetzako esparru-hitzarmena luzatzea baimentzen duena. EHAAn argitaratzea.
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmenak, errepideko garraioaren...
Eguneratze-data: 2022/01/14
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmenak, errepideko garraioaren arloan foru-aldundiak eguneratzeko eta parekatzeko.

Lankidetza-hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Bizkaiko Mugikortasun Agintaritza sortzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzetarako 2022ko deialdia.
Eguneratze-data: 2020/09/05
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzetarako 2022ko deialdia.