Ekimena 34.7. Hiri-nukleotan trenbide-bilbearen baterako existentziarako eta integraziorako ekintzetan aurrera egitea, udalekin horretarako hitzarmenak garatuz.

Hiri-nukleotan trenbide-bilbearen baterako existentziarako eta integraziorako ekintzetan aurrera egitea, udalekin horretarako hitzarmenak garatuz.

Helburua
Kompromisoa 34. Trenbide-inbertsioak lehenestea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

«Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko trenbide-lineei dagozkien zarata-mapak» onartzen dira.
Eguneratze-data: 2024/02/07
«Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko trenbide-lineei dagozkien zarata-mapak» onartzen dira.
Euskal Trenbide Sarea-ETSk eta Durangoko Udalak akordioa lortu dute Eusko Trenbideak, S.A.ren lehengo lursailetarako. Ekipamendu-eraikina berreskuratuko da, Bereizmen Handiko Osasun Zentro gisa erabilt...
Eguneratze-data: 2023/12/22
Euskal Trenbide Sarea-ETSk eta Durangoko Udalak akordioa lortu dute Eusko Trenbideak, S.A.ren lehengo lursailetarako. Ekipamendu-eraikina berreskuratuko da, Bereizmen Handiko Osasun Zentro gisa erabiltzeko
Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia aurrera doaz Urolako Bide Berdea osatzeko. Eskualdeari aukera ematen dio harana ingurua errespetatuz esploratzeko, mugikortasuna eraldatuz, gure trenbide-...
Eguneratze-data: 2023/12/04
Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia aurrera doaz Urolako Bide Berdea osatzeko. Eskualdeari aukera ematen dio harana ingurua errespetatuz esploratzeko, mugikortasuna eraldatuz, gure trenbide-ondarea zainduz eta turismo iraunkorra sustatuz.
Erabakia, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, Europar Batasunak finantzatutako - Next Generation EU - Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientz...
Eguneratze-data: 2022/12/27
Erabakia, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, Europar Batasunak finantzatutako - Next Generation EU - Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, hiriinguruneetan eta metropoli-inguruneetan mugikortasun iraunkor, seguru eta konektatuko talka-planaren 1. Osagaiaren esparruan inbertsio-jarduerak garatzeko.
MITMAk, ADIFek, Zallak eta URAk lankidetza-protokolo bat sinatu dute Zallan trenbidearen trenbide-pasaguneak kentzeko eta Aranguren auzoko uholdeei aurre egiteko lanak egiteko.
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak tranbia Zorrotzaurreraino luzatzeko trazadura adostu dute. Lehenengo kalkuluen arabera, aurrekontuari eta epeari dagokienez, 40 milioi euroko inbertsioa egingo da,...
Eguneratze-data: 2021/12/22
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak tranbia Zorrotzaurreraino luzatzeko trazadura adostu dute. Lehenengo kalkuluen arabera, aurrekontuari eta epeari dagokienez, 40 milioi euroko inbertsioa egingo da, material mugikorra kontuan hartu gabe, eta 40 hilabetekoa tranbiaren luzapen berria eraiki eta martxan jartzeko.
Baimena ematen da Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako gomendioaren hirugarren aldaketa egiteko, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko zenbait jarduera egiteko.
Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca sozietateak oinezkoen segurtasuna hobetu zuen Bilbo-Bermeo lineako Zornotzako geraleku berriaren ondoan dagoen trenbide-pasagunean.