Ekimena 35.1. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailarekin batera, dagokion akordioa lantzea trenbideekin eta aireportuekin lotutako gai eta zerbitzuen transferentzia egiteko, Gernikako Estatutua osorik betez e...
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailarekin batera, dagokion akordioa lantzea trenbideekin eta aireportuekin lotutako gai eta zerbitzuen transferentzia egiteko, Gernikako Estatutua osorik betez eta garatuz, Gobernu Kontseiluak 2017ko irailean babestutako eta Eusko Jaurlaritzaren Autogobernuaren Ponentziara bidalitako Euskal Autonomia Erkidegoari egin beharreko Transferentzien Eguneraketari buruzko 2017ko Txostenak jasotako terminoen barruan eta Espainiako Gobernuak formalki 2020ko otsailaren 20an bidalitako Eusko Jaurlaritzak eskatutako transferentziei buruzko balizko negoziazioetarako kronograma-proposamen orientagarriarekin bat eginez.
- Helburua
- Kompromisoa 35. Garraio-azpiegituren Euskadirako transferentziak osatzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Eskumen-sistema
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Akordioa Estatuarekin, bidaiarien aldiriko tren bidezko garraio-zerbitzua transferitzeko.
Eguneratze-data: 2024/02/23
Akordioa Estatuarekin, bidaiarien aldiriko tren bidezko garraio-zerbitzua transferitzeko.
171/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, Euskal Aut...
Eguneratze-data: 2021/07/07
171/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak.
Transferentzien Batzorde Mistoa bildu da, Euskadiri lau eskumen berri eskualdatzeko erabakiak onartzeko: espetxeak, ISSN kode bibliografikoa, errepide bidezko garraioa eta Ondarroako Itsas Barrutiaren ...
Eguneratze-data: 2021/05/10
Transferentzien Batzorde Mistoa bildu da, Euskadiri lau eskumen berri eskualdatzeko erabakiak onartzeko: espetxeak, ISSN kode bibliografikoa, errepide bidezko garraioa eta Ondarroako Itsas Barrutiaren egoitza.