Ekimena 37.14. Etxebizitzarako sarbiderako aukera berritzaileak abian jartzea, cohousinga, erabilera-lagapeneko kooperatibak eta erosketa eta alokairuaren arteko bitarteko aukerak garatuz. Horrez gain, ekimen pribatu...
Etxebizitzarako sarbiderako aukera berritzaileak abian jartzea, cohousinga, erabilera-lagapeneko kooperatibak eta erosketa eta alokairuaren arteko bitarteko aukerak garatuz. Horrez gain, ekimen pribatuarekiko eta udalekiko lankidetza indartuko da, eraikinetan eta auzoetan bertan belaunaldi arteko bizikidetza-formulak sustatzeko.
- Helburua
- Kompromisoa 37. 15 urterako etxebizitzaren aldeko gizarte-ituna lortzea eta legegintzaldiko Etxebizitza Plan Zuzentzaile berria onestea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Etxebizitza, Bizikidetza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Bizikide proiektua: Euskadin erabilera-lagapeneko lehen etxebizitza-kooperatiba eraikitzen hasi da.
Eguneratze-data: 2024/02/15
Bizikide proiektua: Euskadin erabilera-lagapeneko lehen etxebizitza-kooperatiba eraikitzen hasi da.
Bartzelonako Adierazpenaren sinaduran parte hartu da. Zenbait Autonomia Erkidegok sinatu dute akordio hori, erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitza kooperatiboak sustatzeko. Etxebizitza eskuratze...
Eguneratze-data: 2022/11/25
Bartzelonako Adierazpenaren sinaduran parte hartu da. Zenbait Autonomia Erkidegok sinatu dute akordio hori, erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitza kooperatiboak sustatzeko. Etxebizitza eskuratzeko formula berritzailea da, eta Euskadi erreferentzia da nazio mailan
Errentamendu babestua sustatzeko programa. Sustapen berriko eragiketak sustatzea edo aldez aurretik zeuden etxebizitzak birgaitzearen bidez, sustatzaile publiko eta pribatuek alokairu sozial eta eskura...
Eguneratze-data: 2022/05/31
Errentamendu babestua sustatzeko programa. Sustapen berriko eragiketak sustatzea edo aldez aurretik zeuden etxebizitzak birgaitzearen bidez, sustatzaile publiko eta pribatuek alokairu sozial eta eskuragarriko etxebizitzak erostea, zuzkidura-bizitokiak sustatzea (ADA), gizarte-ekimenak cohousinga edo elkarlaneko etxebizitzak sustatzea, Alokairu programa (eremu publiko-pribatuko lankidetza-mekanismo berria, zeinaren arabera epe luzera eraikin pribatuak Jaurlaritzari lagatzen baitzaizkio, alokairu aseguratuko errenten truke) (19.000.00.- €, hainbat urtetarako)
Etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen alokairua eta beste erabilera modu batzuk sustatzeko jarduketei buruzko neurriak onartzea. Etxebizitzari buruzko euskal Legea garatzen duen araudia berria da, erakun...
Eguneratze-data: 2021/12/07
Etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen alokairua eta beste erabilera modu batzuk sustatzeko jarduketei buruzko neurriak onartzea. Etxebizitzari buruzko euskal Legea garatzen duen araudia berria da, erakunde-maila guztietan alokairua sustatzeko, eta, gainera, lankidetza publiko-pribatuko formulak aktibatzen ditu, sektore pribatuak ere alokairu eskuragarria bultza dezan.
Donostian, formula kooperatibo baten bidez erabilera lagatzeko etxebizitzen lehen eragiketa gauzatu zen, ehun familia ingururi esleituko zaizkien pisuen zozketa publikoa eginez. Lankidetza publiko-prib...
Eguneratze-data: 2021/03/15
Donostian, formula kooperatibo baten bidez erabilera lagatzeko etxebizitzen lehen eragiketa gauzatu zen, ehun familia ingururi esleituko zaizkien pisuen zozketa publikoa eginez. Lankidetza publiko-pribatuko formula bat da, aitzindaria Euskadin. Horren bidez, esleipendunak bazkide kooperatibista bihurtzen dira sarrera-kuota baten bitartez, eta hileko kanon bat ordaindu beharko dute.