Ekimena 39.1. Eraikuntza-birgaitzeko estrategia integral baten barruan, birgaitzerako laguntza-programak hobetzea eta handitzea, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko Renove Plan berri bat onetsiz, zehazki, irisgar...

Eraikuntza-birgaitzeko estrategia integral baten barruan, birgaitzerako laguntza-programak hobetzea eta handitzea, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko Renove Plan berri bat onetsiz, zehazki, irisgarritasuna (igogailuak eta arkitektura-hesiak kentzea) energia-eraginkortasuna eta kanpo-bizigarritasuna lehenetsiz.

Jarraipena

ISEK-Euskal Autonomia Erkidegoko Irisgarritasuna Sustatzeko Kontseiluak osoko bilkura egin du, eta Euskadin eraikitako etxebizitzetan irisgarritasuna baloratzeko tresna bat sortzeari ekin zion. Tresna ...
Eguneratze-data: 2024/02/29
ISEK-Euskal Autonomia Erkidegoko Irisgarritasuna Sustatzeko Kontseiluak osoko bilkura egin du, eta Euskadin eraikitako etxebizitzetan irisgarritasuna baloratzeko tresna bat sortzeari ekin zion. Tresna horrek etxeetako irisgarritasun-baldintzak, eraikinetako elementu komunak eta hiri-ingurune hurbilena neurtzeko eta ebaluatzeko balioko du.
Erabakia, Gobernu Kontseiluaren 2022ko abenduaren 20ko Erabakia aldatzekoa. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion Urduñako Udalari, Landatas eta Maria Dolores Madaria auzoetan hiri-...
Eguneratze-data: 2023/12/26
Erabakia, Gobernu Kontseiluaren 2022ko abenduaren 20ko Erabakia aldatzekoa. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion Urduñako Udalari, Landatas eta Maria Dolores Madaria auzoetan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jardueretarako.
Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralen bidez Euskadiko Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategia bat ezartzeko eta plan horiek barne hartzen dituzten jarduerak gauzatzeko toki-erakundeentzako ezohi...
Eguneratze-data: 2023/11/14

Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralen bidez Euskadiko Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategia bat ezartzeko eta plan horiek barne hartzen dituzten jarduerak gauzatzeko toki-erakundeentzako ezohiko laguntzen/dirulaguntzen programa.

2024ko Deialdia. Informazio gehiago.

Erabakia, kreditu globala diruzaintzako gerakinen kontura zabaltzekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 2023ko ekitaldian dituen kreditu-beharrizanei erantzuteko, bizitegi-eraikinak ...
Eguneratze-data: 2023/10/31
Erabakia, kreditu globala diruzaintzako gerakinen kontura zabaltzekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 2023ko ekitaldian dituen kreditu-beharrizanei erantzuteko, bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsen finantzaketa gehigarrirako.
En colaboración con el Dpto. de Economía y Hacienda.
Europako Next Generation funtsen bidez birgaitzeko laguntzarik gabe geratu ziren eraikinen erreserba-zerrenda aktibatu da, Euskadiri arlo horretarako esleitutako 130 milioiak agortu ondoren.
Eguneratze-data: 2023/10/03
Europako Next Generation funtsen bidez birgaitzeko laguntzarik gabe geratu ziren eraikinen erreserba-zerrenda aktibatu da, Euskadiri arlo horretarako esleitutako 130 milioiak agortu ondoren.
Bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza arrunten aurrekontua handitu da, egitura (estalkiak eta fatxadak), irisgarritasuna (igogailuak jartzea) eta eraginkortasun energetikoa berritzek...
Eguneratze-data: 2023/07/26
Bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza arrunten aurrekontua handitu da, egitura (estalkiak eta fatxadak), irisgarritasuna (igogailuak jartzea) eta eraginkortasun energetikoa berritzeko.
45,72 milioi euro erabiliko dira alokairu eskuragarriaren eta eraikitako parkearen birgaitzearen arloko etxebizitza-politikak indartz
Eusko Jaurlaritza eta Udala akordio batera iritsi dira Gasteizen alokatzeko etxebizitza publikoa eraikitzeko eta zaharberritzeko. Akordioari esker, 960 etxebizitza eraiki ahal izango dira Salburuan eta...
Eguneratze-data: 2023/04/20
Eusko Jaurlaritza eta Udala akordio batera iritsi dira Gasteizen alokatzeko etxebizitza publikoa eraikitzeko eta zaharberritzeko. Akordioari esker, 960 etxebizitza eraiki ahal izango dira Salburuan eta Gasteizko Udalaren 62 etxebizitza zaharberritu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak gizarte-alokairuko parke publikoan sartzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoa duten udalerrietako eraikinen birgaitze energetikorako dirulaguntzen programaren (PREE 5000 Programa) Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren e...
Eguneratze-data: 2023/04/14

Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoa duten udalerrietako eraikinen birgaitze energetikorako dirulaguntzen programaren (PREE 5000 Programa) Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasuna-NextGenetrationEUk finantzatua. 
(6.383.009.-€ko funtsen gehikuntza, guztira 7.937.459.-€) 

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aldatzeko lege-proposamenaren aldeko irizpidea adieraztea, haren idazketa hobetzeko eta hirigintzako lizentziak eta baimenak eteteko epe...
Eguneratze-data: 2023/03/14
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aldatzeko lege-proposamenaren aldeko irizpidea adieraztea, haren idazketa hobetzeko eta hirigintzako lizentziak eta baimenak eteteko epeen zenbaketan interpretazio okerrak saihesteko.
Euskadiko Etxebizitzaren aldeko 2022-2036 Itun Soziala sinatu da, eta 80 erakundek baino gehiagok bat egin dute itun horrekin. Akordioaren helburuak honako hauek dira: alokairu eskuragarriaren eskaintz...
Eguneratze-data: 2022/11/30
Euskadiko Etxebizitzaren aldeko 2022-2036 Itun Soziala sinatu da, eta 80 erakundek baino gehiagok bat egin dute itun horrekin. Akordioaren helburuak honako hauek dira: alokairu eskuragarriaren eskaintza publikoa handitzea 50.000 etxebizitzako parkera iritsi arte, parke osoaren % 12ra igotzea etxebizitza babestu iraunkorrak, edo hiru etxetik bat birgaitzea 2036 amaitu baino lehen.
Birgaitze- bulegoekin eta erakunde laguntzaileekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena aintzat hartzekoa, honakoak garatzeko; batetik, Europar Batasunak - Next Generation-eu- finantzatutako Suspertz...
Eguneratze-data: 2022/11/22
Birgaitze- bulegoekin eta erakunde laguntzaileekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena aintzat hartzekoa, honakoak garatzeko; batetik, Europar Batasunak - Next Generation-eu- finantzatutako Suspertze, Eraldatzeeta Erresilientzia Planeko (PRTR) egoitza-birgaitzearen arloko laguntza-programaren erakunde laguntzaile eta birgaitze-bulegoko funtzioak, zeinak urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan (3., 4. eta 5. programak) arautzen baitira; eta, bestetik, 2021eko uztailaren 21eko Aginduko (etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energía- efizientziaren arloko jarduketa babesgarriei buruzkoa) finantza-neurrien 1. eta 2. lerroak garatzeko
Euskadiko auzoak berroneratzeko politika Next Generation Europako Funtsetatik datorren finantzaketarekin indartzen da. Euskadi da laguntza horiek jasotzen dituen lehen autonomia-erkidegoa. Jasotako zen...
Eguneratze-data: 2022/06/23
Euskadiko auzoak berroneratzeko politika Next Generation Europako Funtsetatik datorren finantzaketarekin indartzen da. Euskadi da laguntza horiek jasotzen dituen lehen autonomia-erkidegoa. Jasotako zenbatekoa martxan dauden proiektuei gehituko zaie, eta jabe bakoitzak proiektatutako obren ordainketan egindako ekarpena arintzeko jasotzen duen diru-laguntza handitzeko erabiliko da.
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin hitzarmena sinatzea, eraikin publikoak birgaitzea bultzatzeko programa (Pirep) gauzatzeko estatuko gobernutik datozen zuzeneko laguntzak emateko...
Eguneratze-data: 2021/12/29
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin hitzarmena sinatzea, eraikin publikoak birgaitzea bultzatzeko programa (Pirep) gauzatzeko estatuko gobernutik datozen zuzeneko laguntzak emateko. Programa horren helburua da titulartasun publikoko eta erabilera publikoko eraikinak modu jasangarrian birgaitzea, leheneratzeko, eraldatzeko eta erresilientzia egiteko planaren esparruan, Berreskuratze eta Biziberritzeko Mekanismoaren Europako funtsekin. Zenbatekoa: 22,46M €, EEMtik eratorriak.
Euskadiko Irisgarritasun Estrategia garatzeko Ekintza Plana onartzen duen Erabakia. Planaren neurrien artean, legegintzaldi honetan zehar Irisgarritasunaren Euskal Behatokia sortzea dago. Behatoki horr...
Eguneratze-data: 2021/11/02
Euskadiko Irisgarritasun Estrategia garatzeko Ekintza Plana onartzen duen Erabakia. Planaren neurrien artean, legegintzaldi honetan zehar Irisgarritasunaren Euskal Behatokia sortzea dago. Behatoki horrek pertsona guztiek ingurune, produktu, zerbitzu eta informazioak modu aske eta autonomoan eskuratzeko eta erabiltzeko duten eskubidea gauzatzeko neurrien bilakaera aztertuko du.
Etxebizitzak eta eraikinak eraberritzeko laguntzen gehikuntza iragartzen da, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna eta bizigarritasuna bultzatzeko, 2021eko uztailaren 21eko Agindua aldatuta familia ...
Eguneratze-data: 2021/09/10
Etxebizitzak eta eraikinak eraberritzeko laguntzen gehikuntza iragartzen da, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna eta bizigarritasuna bultzatzeko, 2021eko uztailaren 21eko Agindua aldatuta familia gehiagorengana iritsi ahal izateko, eta, horretarako, 33 milioi bideratuko dira urtero hurrengo hiru urteetan. Europako funtsen etorrerak aukera emango du 2021etik 2024ra bitartean etxebizitzen eta eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketak egiteko ahalmena eta funtsak bikoizteko.
Zarauzko Vista Alegre auzoak irisgarritasuna hobetu du, bi hiri-igogailu berriren bidez eta hirigintza-aldaketak eginez. Jarduera hori Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Visesa sozietate publikoare...
Eguneratze-data: 2021/07/14
Zarauzko Vista Alegre auzoak irisgarritasuna hobetu du, bi hiri-igogailu berriren bidez eta hirigintza-aldaketak eginez. Jarduera hori Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Visesa sozietate publikoaren bidez sinatutako hitzarmenari esker egin ahal izan da.
Orain Otxar proiektuaren helburua Otxarkoagan jardutea da, elkarte-sarearen inplikazio zuzenarekin sozialki jasangarria den eko-auzo bihurtzeko, eta aurrera egiten du eraikinen birgaitzearekin. Europak...
Sestaoko Udalarekin eta Sestaoberri SArekin hitzarmen bat sinatzea, Sestaoko Txabarri-El Solen babes sozialeko etxebizitzak eta hiri-berrikuntza sustatzeko. Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du...
Eguneratze-data: 2021/02/16
Sestaoko Udalarekin eta Sestaoberri SArekin hitzarmen bat sinatzea, Sestaoko Txabarri-El Solen babes sozialeko etxebizitzak eta hiri-berrikuntza sustatzeko. Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta luza daiteke. Bertan, Gobernua arduratuko da eraikinak sustatzeaz eta eraikitzeaz, eta Udalak negoziatuko du eraikinak eta orubeak erostea, aurretik zeuden eraikinak eraistea eta urbanizazio-lanak egitea.
Bilboko Begoña Amaren kaleko 6. eta 8. eraikinetan dauden Bilboko Gotzaindegiaren titulartasuneko hamalau etxebizitza eta lokal bat erostea, Alokabidek birgaitzeko eta errentamendu babestua emateko.
Eguneratze-data: 2020/12/15
Bilboko Begoña Amaren kaleko 6. eta 8. eraikinetan dauden Bilboko Gotzaindegiaren titulartasuneko hamalau etxebizitza eta lokal bat erostea, Alokabidek birgaitzeko eta errentamendu babestua emateko.
Donostiako Txomin auzoko etxebizitzen birgaitze energetikoa amaitu da. 156 etxebizitzetan % 35 murriztu da energia-eskaria, fatxadak, estalkiak eta leihoak zaharberritu direlako eta hiri-berokuntzako z...
Eguneratze-data: 2020/11/18
Donostiako Txomin auzoko etxebizitzen birgaitze energetikoa amaitu da. 156 etxebizitzetan % 35 murriztu da energia-eskaria, fatxadak, estalkiak eta leihoak zaharberritu direlako eta hiri-berokuntzako zentral termikoan – District Heating – Sartu direlako, biomasa baita energia-iturri nagusia. Zenbatekoa: 2.000.000.- €
2020ko Deialdia.  Zenbatekoa: 14.748.000.- €.  (2020/10/28). 1. Zenbatekoen Gehikuntza. 13.978.000.-€ (01/06/2021).2. Zenbatekoen gehikuntza. 30.000.000.- €  (2021/07/30)
Finantza-erakundeek sustatzaile publiko eta pribatuei, jabeen etxe eta komunitateei, eta erabilera lagatzeko irabazi-asmorik gabeko elkarte eta kooperatibei ematen dizkieten kredituen interes-puntuak s...
Eguneratze-data: 2020/09/05

Finantza-erakundeek sustatzaile publiko eta pribatuei, jabeen etxe eta komunitateei, eta erabilera lagatzeko irabazi-asmorik gabeko elkarte eta kooperatibei ematen dizkieten kredituen interes-puntuak subsidiatzeko laguntza-programa, alokairu babestuko etxebizitzak eta birgaitzea sustatzeko (irisgarritasuna eta jenderik gabeko etxebizitzak mobilizatzea, aurretiko egiturazko birgaitzearen bidez).

Dirulaguntza zuzena ematea Urduñako Udalari, Landatas eta Maria Dolores Madaria auzoetako hiri-berroneratze eta eraikinen birgaitze jarduketetarako, energia-eraginkortasuna edo etxebizitzen irisgarrita...
Eguneratze-data: 2020/09/05

Dirulaguntza zuzena ematea Urduñako Udalari, Landatas eta Maria Dolores Madaria auzoetako hiri-berroneratze eta eraikinen birgaitze jarduketetarako, energia-eraginkortasuna edo etxebizitzen irisgarritasuna hobetzeko jarduketekin.

Europar Batasuneko Next Generation funtsetatik datozen etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntza ekonomikoen 2022ko deialdia, energia-eraginkortasuneko irizpideekin.Gastu baimena: 39.140...
Eguneratze-data: 2020/09/05

Europar Batasuneko Next Generation funtsetatik datozen etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntza ekonomikoen 2022ko deialdia, energia-eraginkortasuneko irizpideekin.Gastu baimena: 39.140.000 €. (2022 eta 2023 €). Informazio gehiago

Dirulaguntzen programa, bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzea bultzatzeko, egiturazko berrikuntzen bidez (estalkiak eta fatxadak), irisgarritasunaren bidez (igogailuak instalatzea, batez ere) ...
Eguneratze-data: 2020/09/05
Dirulaguntzen programa, bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzea bultzatzeko, egiturazko berrikuntzen bidez (estalkiak eta fatxadak), irisgarritasunaren bidez (igogailuak instalatzea, batez ere) eta energia-eraginkortasunaren bidez (hainbat urteetako).
Eraikal Programa. Euskadin arlo horretan berrikuntza sustatzeko laguntzen deialdia, eraikuntza klima-aldaketaren aurka borrokatzen, gizartea digitalizatzen eta bizi-kalitatea handitzen lagunduko duen b...
Eguneratze-data: 2020/09/05

Eraikal Programa. Euskadin arlo horretan berrikuntza sustatzeko laguntzen deialdia, eraikuntza klima-aldaketaren aurka borrokatzen, gizartea digitalizatzen eta bizi-kalitatea handitzen lagunduko duen beste eremu bat izan dadin.

Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jardueretarako laguntzen Programa (PREE programa). (Ekonomiaren Garapen, Aniztasun eta Ingurumen Sailak izapidetzen du).
Eguneratze-data: 2020/09/05
Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jardueretarako laguntzen Programa (PREE programa). (Ekonomiaren Garapen, Aniztasun eta Ingurumen Sailak izapidetzen du).