Ekimena 42.4. Sektorearekin batera lan egitea, bidezko xedapenak sustatzeko, eta araudia eguneratzea, kontsumitzailearen babes osoa bermatzeko.

Sektorearekin batera lan egitea, bidezko xedapenak sustatzeko, eta araudia eguneratzea, kontsumitzailearen babes osoa bermatzeko.

Helburua
Kompromisoa 42. Euskadi - Basque Country bikaintasunezko norako turistikoa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kontsumoa, Turismoa
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko azaroaren 3ko Aginduaren bidez, handitu egin ziren agintaritza beraren 2020ko uztailaren 28ko Aginduan ezarritako atxikipen-epeak eta diru-lagun...
Eguneratze-data: 2020/11/04
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko azaroaren 3ko Aginduaren bidez, handitu egin ziren agintaritza beraren 2020ko uztailaren 28ko Aginduan ezarritako atxikipen-epeak eta diru-laguntzen programaren indarraldia. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-, jatetxe- eta ostalaritza-sektoreetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko "Euskadi Turismo Bono" programa arautu eta deitu zen 2020rako