Ekimena 45.1. “2030 Merkataritza eta Ostalaritza Estrategia” onestea eta abian jartzea, euskal merkataritzaren eta ostalaritzaren ildo estrategikoak ezarriko dituena eta horien susperraldira eta lehengoratzera erama...
“2030 Merkataritza eta Ostalaritza Estrategia” onestea eta abian jartzea, euskal merkataritzaren eta ostalaritzaren ildo estrategikoak ezarriko dituena eta horien susperraldira eta lehengoratzera eramango duena. 2021-2025 Merkataritza eta Ostalaritza Planak ildo estrategiko horiek bi fase desberdinetan garatuko ditu. Epe laburrerako lehenengo faseak pandemia amaitu arte iraungo du; fase horretan, enpresen likidezia sustatzeko eta enplegua suntsitzea saihesteko neurriak bultzatuko dira, espazio eta establezimendu seguruen protokoloak ezarriz, jarduera mantentzea ahalbidetzen duten bitartean, bezeroen segurtasuna bermatuko dutenak. Era berean, kontsumitzailearen konfiantza eta tokiko kontsumoaren aktibazioa sustatuko dira. Bigarren fasea pandemiaren osteko agertokiarekin lotuta egongo da, itzuli beharrik gabeko laguntzen eta abaldun kredituen laguntza-pakete batekin, sektoreko enpresa txikiek bizirautea ahalbidetzeko. Era berean, sektoreko erronka eta joera nagusiei erantzuten dizkieten neurriak ezarriko dira, hain zuzen ere, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen eremuetako jasangarritasuna bultzatuz, merkataritza eta ostalaritza ekonomiaren susperraldirako politika europarrekin lerrokatutako etorkizun baterantz proiektatuko dituena.
- Helburua
- Kompromisoa 45. 2030 Merkataritza eta Ostalaritza Estrategia eta 2021-2025 Merkataritza eta Ostalaritza Plana onestea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
2030eko Euskadiko Turismo eta Merkataritzako Plan Estrategikoa onartu da
Eguneratze-data: 2023/09/05
Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak egindako 2021eko txikizkako merkataritzaren barometroa.
Eguneratze-data: 2022/07/07
2022ko deialdia Informazio gehiago. (22.000.000- €)(2022/02/07)
Euskadiko merkataritzak, lehenengo deialdian, 5,8 milioi euro jaso ditu Next Generation berreskuratze-funtsetatik.
Eguneratze-data: 2021/12/28
2021eko deialdia Informazio gehiago (12.600.000.-€)(2021/09/15)
Pertsonen ekipamenduaren, ehungintzaren eta galtzaden sektoreari zuzendutako laguntza-programa, Kobidaren ondorioei aurre egiteko192021erako deialdia. Informazio gehiago
Eguneratze-data: 2021/03/08
2021erako deialdia. Informazio gehiago
EAEko merkataritza-sektoreari zuzendutako COVID-19 laguntza-programaKreditua handitzea
Eguneratze-data: 2020/12/04
EAEko merkataritza-sektoreari zuzendutako COVID-19 laguntza-programa
Kreditua handitzea
Euskal ostalaritzaren sektorerako laguntza-programa. Laguntza horien helburua euskal ostalaritzaren sektorea babestea eta laguntzea da, COVID-19ren pandemiak sortutako osasun-krisiaren eragin ekonomiko...
Eguneratze-data: 2020/11/18
2020ko deialdia (Covid)
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak foru aldundiekin, udalekin eta Eudelekin koordinatutako bonuak aurkeztu zituen, turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetarako. Aurkezpen...
Eguneratze-data: 2020/09/30
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak foru aldundiekin, udalekin eta Eudelekin koordinatutako bonuak aurkeztu zituen, turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetarako. Aurkezpenean honako erakunde hauetako ordezkariak izan ziren: EUDEL, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Donostiako Udala, Bilboko Udala eta Eusko Ganberak. Bonu guztiek (466.250 bonu ostalaritzan eta turismoan eta 500.000 merkataritzan) 8,7 milioi euro jarriko dituzte merkatuan, eta gutxienez 26 milioi euro jarriko dituzte erosketetan. Eusko Jaurlaritzaren konpromisoak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aginduek formalizatu zituzten. Agindu horien bidez, "Euskadi Bono Merkataritza/Euskadi Bono Denda", merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko (esleitutako funtsak: 3.700.000 €) eta "Euskadi Turismo Bono", turismo-, jatetxe- eta ostalaritza-sektoreetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko (esleitutako funtsak: 2.000.000 €) programak arautu eta deitu ziren. Guztira esleitutako funtsak: 5.700.000 €.