Ekimena 49.1. Kontsumobiden, joeren eta gatazka- zein iruzur-mota berrien analisia indartzea, analisirako eta prebentzio-neurriak hartzeko beharrezko tresnak gehituz.

Kontsumobiden, joeren eta gatazka- zein iruzur-mota berrien analisia indartzea, analisirako eta prebentzio-neurriak hartzeko beharrezko tresnak gehituz.

Jarraipena

Kontsumobidek ikuskapen-kanpainak programatzen ditu urtero. Hainbat arrazoirengatik (arau-aldaketak, kontsumo handia, erreklamazio-kopurua, arazoak antzematea, normalizazio-beharrak, etab.) kontrol esp...
Eguneratze-data: 2021/12/31
Kontsumobidek ikuskapen-kanpainak programatzen ditu urtero. Hainbat arrazoirengatik (arau-aldaketak, kontsumo handia, erreklamazio-kopurua, arazoak antzematea, normalizazio-beharrak, etab.) kontrol espezifikorako hautatzen diren produktu, ondasun eta zerbitzu edo merkataritza-jardunbideen gainean programatzen dira. Informazio-kanpainen helburua da informazioa biltzea eta produktu edo zerbitzu baten errealitatea ezagutzea ahalbidetuko duten analisiak egitea, eta hornitzaileari gomendioak ematea eta kontsumitzailea ezagutzea.

2021ean informazio-kanpaina hauek egin dira:

Frutak eta barazkiak: kontsumitzailearentzako informazioa, informazio-kanpaina 

Maskara higienikoen etiketak eta dokumentazioa kontrolatzeko kanpaina, informazio-kanpaina

Ogi integrala kontrolatzeko kanpaina: etiketak, ezaugarriak eta osaera, informazio-kanpaina

Ezti monoflorala eta mila lore eztia kontrolatzeko kanpaina, informazio-kanpaina