Ekimena 53.1. Hezkuntzaren Lege bat onestea, gure hezkuntza-sistemaren etorkizuneko erronkei erantzuteko, eskola publikoaren funtsezko papera eta izaera laikoa aitortu eta sustatzeko eta aukera berdintasuna bultzatz...

Hezkuntzaren Lege bat onestea, gure hezkuntza-sistemaren etorkizuneko erronkei erantzuteko, eskola publikoaren funtsezko papera eta izaera laikoa aitortu eta sustatzeko eta aukera berdintasuna bultzatzeko irakaskuntza-maila guztietan ikasteko, pertsonen bizitokia, egoera pertsonala, soziokulturala eta ekonomikoa edo eskolatuta dauden zentroa gorabehera, hezkuntza-zentro guztien bikaintasuna bilatuz. Lege honek aurreko legegintzaldian lortutako oinarrizko akordioa hartuko du kontuan eta abiapuntua euskal eskola publikoaren funtsezko izaera aitortzea izango da. Horrez gain, hauek izango dira bere ezaugarririk garrantzitsuenak: euskal hezkuntza-sistema modernizatzea eta horren egonkortasuna hobetzea; eleaniztasunean aurrera egitea; aukera-berdintasuna bermatzea, irakaskuntza guztietan ikaskuntza bultzatzeko; hezkuntza-sistemaren finantziazioa berrikustea, hezkuntza-zentroek benetan egiten duten gizarte-eginkizunarekin eta eginkizun hezitzailearekin lotuz eta zentroen autonomia areagotzea, arreta berezia jarriz zuzentasunean eta bikaintasunean, bizikidetza positiboko esparru batean.

Jarraipena

Gobernu Kontseiluak onartu ditu Euskadiko Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza eta DBH hartzen ditu barne) eta Batxilergoko berezko curriculumak ezartzeko dekretuak.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege-proiektua onartu du
Hezkuntza Sailak akordio handia lortu du gehiengo sindikalarekin 2023-24 ikasturtetik aurrera euskal eskola publikoan neurriak ezartzeko. Gela bakoitzeko haurren ratioa jaistea erabaki da, jaiotza-tasa...
Eguneratze-data: 2022/05/26
Hezkuntza Sailak akordio handia lortu du gehiengo sindikalarekin 2023-24 ikasturtetik aurrera euskal eskola publikoan neurriak ezartzeko. Gela bakoitzeko haurren ratioa jaistea erabaki da, jaiotza-tasak behera egin duelako eskolak ixtea saihesteko, Lehen Hezkuntzan irakasle gehiago izateko eta behar bereziak dituzten ikasleei lotutako baliabideak indartzeko
Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruzko akordioaren oinarriak ezartzen dituen dokumentua berretsi du.