Ekimena 55.2. Gizarte-kohesioa sustatzea dibertsitatearen eta kulturartekotasunaren aurrean, atzerriko ikasleen ehuneko altua duten ingurune baztertuetako zentroak lehenetsiz.

Gizarte-kohesioa sustatzea dibertsitatearen eta kulturartekotasunaren aurrean, atzerriko ikasleen ehuneko altua duten ingurune baztertuetako zentroak lehenetsiz.

Helburua
Kompromisoa 55. Bikaintasunerantz aurrera egiten duen eskola inklusiboa, zuzena eta berritzailea lortzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Bizikidetza, Hezkuntza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

2023-2024ko deialdia. Informazio gehiago (2.7000.000.-€)(2023/11/16)baliabide bibliografikoak eskuratzea aurreikusten du
2022-2023 ikasturtean, guztira  40 ikastetxe publiko  parte hartzen dira  EUSLE programan. 12 Araban, 8 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan. 29  Lehen Hezkuntzakoak,  2 IPI  eta  9 Derrigorrezko Bigarren Hezkunt...
Eguneratze-data: 2022/12/22
2022-2023 ikasturtean, guztira  40 ikastetxe publiko  parte hartzen dira  EUSLE programan. 
12 Araban, 8 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan. 29  Lehen Hezkuntzakoak,  2 IPI  eta  9 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak.  Guztira 53 irakasle esleitu dira programa aurrera eramateko
2022-2023ko deialdia (2.000.000.-€) (2022/10/03). Informazio gehiago.
2021-2022 ikasturterako deialdia (2.000.000.-€) (2021/10/04)2021-2022 ikasturteko esleipena (2022/05/06)
Eusle murgiltze linguistikoko programa jarri da martxan, eta 2021-2022 ikasturtean Euskadiko 28 ikastetxe publikotara zabalduko da. Eusle sortu da, Euskal Hezkuntza Sisteman sartu berri diren ikasleei ...
Eguneratze-data: 2021/09/28
Eusle murgiltze linguistikoko programa jarri da martxan, eta 2021-2022 ikasturtean Euskadiko 28 ikastetxe publikotara zabalduko da. Eusle sortu da, Euskal Hezkuntza Sisteman sartu berri diren ikasleei (zehazki, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei) eskolako komunikazio-hizkuntza (euskara) eskuratzeko prozesua errazteko.

Guztira 34 ikastetxe publikok parte hartu dute EUSLE programan 2021-2022 ikasturtean, 26 Lehen Hezkuntzakoak eta 8 Bigarren Hezkuntzakoak. Guztira 423 ikaslek parte hartu dute, 297 Lehen Hezkuntzakoak eta 126 Bigarren Hezkuntzakoak. Guztira 51 irakasle izan dira, 36 Lehen Hezkuntzan eta 14 Bigarren Hezkuntzan. (2021/09/28)
Hamaika esku Programa. 2020-21 Ikasturtean 63 ikastetxek hartu dute parte. Honako hauek dira bere helburuak:  alde batetik, ikastegien funtzionamendua eta ikasleen hezkuntza-emaitzak hobetzen laguntzea...
Eguneratze-data: 2021/08/31
Hamaika esku Programa.
2020-21 Ikasturtean 63 ikastetxek hartu dute parte. Honako hauek dira bere helburuak:  alde batetik, ikastegien funtzionamendua eta ikasleen hezkuntza-emaitzak hobetzen laguntzea, ikasleen ezaugarriak, zailtasunak, beharrak eta indarguneak oinarri hartuta, jarduera koherente eta egoki baten bidez. -Bestetik, zenbait kausarengatik bazterkeria-egoeran egin daitezkeen ikastegien baldintzak hobetzen laguntzea (testuinguru sozioekonomiko eta kultural zaila, kokapen geografikoa, administrazio-egoera...), orobat horietako baliabideen kudeaketa eta eraginkortasuna hobetzea.
OTXARKOAGA Lanbide Eskolari (Bilbo) diru-laguntza zuzena eman zaio, ikastetxearen hezkuntza-jarduera espezifikoak eragindako defizita finantzatzeko.
Diru-laguntzen programa, ikasle etorkinentzako kulturartekotasuna sustatzeko eta lanean hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko programak garatzeko (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko...
Eguneratze-data: 2020/09/05
Diru-laguntzen programa, ikasle etorkinentzako kulturartekotasuna sustatzeko eta lanean hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko programak garatzeko (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko arreta).
Eusle murgiltze linguistikoko programa (publikoa)