Ekimena 55.9. Hezkuntza-sistema eraldaketa teknologiko eta digitalera egokitzea bultzatzea, eskola berritzailea, modernoa eta sortzailea eraikitzeko helburuarekin. Hezkuntza-zentro guztiek edukiko dute digitalizazio...
Hezkuntza-sistema eraldaketa teknologiko eta digitalera egokitzea bultzatzea, eskola berritzailea, modernoa eta sortzailea eraikitzeko helburuarekin. Hezkuntza-zentro guztiek edukiko dute digitalizazio-plan bat, ikaskuntza birtualeko berezko plataforma bat garatzeko, hain zuzen ere, alderdi teknopedagogikoekin lotutako trebakuntza integraleko plan batekin batera.
- Helburua
- Kompromisoa 55. Bikaintasunerantz aurrera egiten duen eskola inklusiboa, zuzena eta berritzailea lortzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hezkuntza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
5,2 milioi euro bideratuko ditu Lanbide Heziketan 25 gela digital interaktibo sortzeko
Eguneratze-data: 2023/12/19
Ikaslab proiektuaren inguruko jardunaldia burutu du Hezkuntza Sailak, abian diren esperientziak partekatzeko eta ikas-espazioen esperimentazioan gehiago sakontzeko
Eguneratze-data: 2023/11/29
Sailaren "Ikastetxe Adimendunak 5.0" proiektuarekin bat egin duten Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxe integratuei zuzendutako dirulaguntza zuzenak. Aipaturiko proiektuaren helburua da Euskadiko Lan...
Eguneratze-data: 2023/11/21
Sailaren "Ikastetxe Adimendunak 5.0" proiektuarekin bat egin duten Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxe integratuei zuzendutako dirulaguntza zuzenak. Aipaturiko proiektuaren helburua da Euskadiko Lanbide Heziketan eraldaketa digital eta jasangarria gauzatzea, espazioak, ekipoak eta azpiegiturak egokituz eta eguneratuz (1.990.000.-€)
Zuzeneko dirulaguntzak ematea erabaki zen indarreko hezkuntza-ituna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako federazio eta elkarteei, unibertsitateaz kanpoko euskal hezkuntza-sistemaren mentore...
Eguneratze-data: 2022/11/02
Zuzeneko dirulaguntzak ematea erabaki zen indarreko hezkuntza-ituna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako federazio eta elkarteei, unibertsitateaz kanpoko euskal hezkuntza-sistemaren mentoretza digitaleko "CompDigEdu Gelan" programan parte hartu ahal izateko.
2022-2023 ikasturteko deialdia (640.000.-€) (2022/09/01). Informazio gehiago.2022-2023 esleipena (2023/02/24)
Eguneratze-data: 2022/09/01
2022-2023 esleipena (2023/02/24)
Hezkuntza sailburuak 2022-2024 aldirako Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana aurkeztu du
Eguneratze-data: 2022/04/29
Unibertsitatez kanpoko euskal hezkuntza-sistemaren mentoretza digitaleko DigCompEdu Gelan programa, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe pu...
Eguneratze-data: 2022/04/26
Ebazpena 2022-2023
2021-2022 ikasturterako deialdia (300.000.-€)(2021/08/23)2021-2022 ikasturteko esleipena (2022/02/18)
Eguneratze-data: 2021/08/23
2021-2022 ikasturteko esleipena (2022/02/18)
Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren itunpeko ikastetxe pribatuen eta titulartasun publikoko ikastetxeen deialdia, unibertsitatez kanpokoak, heziketa-zikloak izan ezik, hezkuntza-bikaintasuneranzko pr...
Eguneratze-data: 2021/07/22
Deialdia EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoentzako har dezaten baliabide digitalekin ...
Eguneratze-data: 2021/05/19
Gobernuak baimena ematen du hiru aldeko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko Hezkuntza Sailaren, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta Red.es erakunde publikoaren artean, Educa programa dig...
Eguneratze-data: 2020/11/10
Gobernuak baimena ematen du hiru aldeko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko Hezkuntza Sailaren, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta Red.es erakunde publikoaren artean, Educa programa digitala gauzatzeko. Programa honen helburua hezkuntza-sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko ekintzak abian jartzea da, hezkuntza-gailu eta -baliabide digitalen bidez. Horretarako aurreikusitako inbertsioak 3.953.648, 21 eurokoak dira gehienez, Red.es, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta EGEF (Eskualde Garapenerako Europako Funtsa) funtsen artean batera finantzatuta.
Berrikuntza Ikastetxean. Unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei, Lanbide Heziketa soilik ematen duten ikastetxeei izan ezik, ikastetxean hainbat berrikuntza-proiektu egiteko dirulaguntza-...
Eguneratze-data: 2020/09/05
Berrikuntza Ikastetxean. Unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei, Lanbide Heziketa soilik ematen duten ikastetxeei izan ezik, ikastetxean hainbat berrikuntza-proiektu egiteko dirulaguntza- programa.