Ekimena 56.3. Zentroen sareak sustatzea, lidergo-esperientzia positiboak partekatzeko eta hezkuntza-proiektuan oinarritutako hezkuntza-zentroaren eta administrazioaren arteko erantzunkidetasun akordioak ezartzeko.

Zentroen sareak sustatzea, lidergo-esperientzia positiboak partekatzeko eta hezkuntza-proiektuan oinarritutako hezkuntza-zentroaren eta administrazioaren arteko erantzunkidetasun akordioak ezartzeko.

Helburua
Kompromisoa 56. Autonomia gehiago ematea zentro publikoei eta irakasleen papera indartzea eraldaketaren eragile nagusi gisa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hezkuntza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Eraldatzen programa. Hautatutako ikastetxeekin lankidetzan garatu beharreko kontratu-programa da, eskola-arrakasta eta bizitzarako gaitasunen garapen-maila hobetzea helburu duena, ikasleekin planteamen...
Eguneratze-data: 2023/05/16
Eraldatzen programa. Hautatutako ikastetxeekin lankidetzan garatu beharreko kontratu-programa da, eskola-arrakasta eta bizitzarako gaitasunen garapen-maila hobetzea helburu duena, ikasleekin planteamendu inklusibo batetik esku hartuz. Kontuan hartutako etapa guztiak edo horietako batzuk ematen dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak dira hartzaileak, honako hauek kontuan hartuta, besteak beste: hezkuntza-konplexutasunaren indizea, ikasleen tipologia, plantillak egonkortu eta/edo zehaztu beharra, hezkuntza-proiektuak hobetzea, ingurunerako erakargarriagoak izan daitezen.
2021-2022 ikasturtean 56 ikastetxek parte hartu dute.