Ekimena 56.6. Irakasle-eginkizunaren ebaluazioan aurrera egitea, irakasle-profilaren eskumenak hartuz erreferentziatzat.

Irakasle-eginkizunaren ebaluazioan aurrera egitea, irakasle-profilaren eskumenak hartuz erreferentziatzat.

Helburua
Kompromisoa 56. Autonomia gehiago ematea zentro publikoei eta irakasleen papera indartzea eraldaketaren eragile nagusi gisa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hezkuntza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Irakasle profilaren definizioa: Euskal Autonomia Erkidegoko IKuskaritza Zerbitzuak egindako dokumentua (2021). Irakasle-funtzioaren eredu bat sustatzeko diseinatu da dokumentu hau, eredu hori lagungarr...
Eguneratze-data: 2021/07/01
Irakasle profilaren definizioa: Euskal Autonomia Erkidegoko IKuskaritza Zerbitzuak egindako dokumentua (2021). Irakasle-funtzioaren eredu bat sustatzeko diseinatu da dokumentu hau, eredu hori lagungarri izan dadin irakasleen konpetentzia profesionalak eta, ondorioz, gure erkidegoko ikasleen oinarrizko konpetentziak eta heziketa-emaitzak hobetzeko. Hemen deskribatutako irakasle-profilak barnean hartu nahi ditu irakasleek indarreko araudiaren arabera dituzten funtzioak eraginkortasunez gauzatuko direla bermatzeko beharrezkoak diren konpetentziak. Dokumentu hau irakaskuntza-arloko hainbat xedetarako erreferente da (prestakuntza, ebaluazioa, autoebaluazioa...). Horrela, xedearen arabera hautatuko dira bertan deskribatzen diren atalak edo konpetentzien garapen-mailak.