Ekimena 67.4. LH+Unibertsitatearen baterako titulazioen eskaintza handitzea.
LH+Unibertsitatearen baterako titulazioen eskaintza handitzea.
- Helburua
- Kompromisoa 67. Unibertsitatea+Enpresa Estrategia, unibertsitateko prestakuntza duala eta LH+unibertsitatea prestakuntza indartzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hezkuntza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Lehendakariak II. Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategia 2022-2026 aurkeztu du Euskadiko Unibertsitate Kontseiluan. Lehentasunezko jarduera-ildoetako bat LH + Unibertsitatea lankidetza da. Euskadiko ...
Eguneratze-data: 2022/05/04
Lehendakariak II. Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategia 2022-2026 aurkeztu du Euskadiko Unibertsitate Kontseiluan. Lehentasunezko jarduera-ildoetako bat LH + Unibertsitatea lankidetza da. Euskadiko LH+Unibertsitatea ikasketen garapen integrala planteatzen da. Alde batetik, LH+Unibertsitatea euskal arau-esparrua bultzatuz eta LH+Unibertsitate dual eta industriala doktorego-mailara arteko ibilbide integrala sustatuz. Bestalde, LHko eta unibertsitate osagarriko ikasketa dualen eskaintza zehaztuz eta LH+Unibertsitateko Gaitasunen Lehen Mapa eginez. Azkenik, LH+Unibertsitatea prestakuntza dualaren eta i-dualaren eskaintza sustatuz.