Ekimena 71.1. Osasun publikoko gailuen eta osasun-arretako zerbitzuen arteko integrazioa hobetzea.

Osasun publikoko gailuen eta osasun-arretako zerbitzuen arteko integrazioa hobetzea.

Helburua
Kompromisoa 71. Lehen mailako arreta indartzea laguntza-integrazioan aurreratuz.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

2024ko deialdia (7.583.855 €). Informazio gehiago.
Osakidetzak 0 eta 6 urte bitarteko haurrak sartu ditu aho-hortzen osasuneko zerbitzuen zorro berrian.
Eguneratze-data: 2023/12/26

Osakidetzak 0 eta 6 urte bitarteko haurrak sartu ditu aho-hortzen osasuneko zerbitzuen zorro berrian.

Osakidetzak arnas-birus sintzitialak eragindako bronkiolitisaren eta pneumoniaren aurkako immunizazioa hasi du bi urtetik beherako haurren artean.
Aurkeztu egin zen Osasuna eta ongizatea irabazi, Tokiko ekintza komunitarioan aurrera eginez proiektua. Europar Batasunaren laguntza du, eta osasunaren eta ongizatearen inguruko partaidetza-prozesuak s...
Eguneratze-data: 2023/11/20
Aurkeztu egin zen Osasuna eta ongizatea irabazi, Tokiko ekintza komunitarioan aurrera eginez proiektua. Europar Batasunaren laguntza du, eta osasunaren eta ongizatearen inguruko partaidetza-prozesuak sustatzea du helburu.
Honako datuen berri eman da: Presentzialtasuna % 66,18koa da Euskadiko Lehen Mailako Arretan, pandemiaren aurreko kopurutik gertu.
37/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko 7-15 urteko biztanleen aho-hortzen osasunaren arloko prestazio sanitarioari buruzkoa. Informazio gehiago.
Eguneratze-data: 2023/05/05

37/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko 7-15 urteko biztanleen aho-hortzen osasunaren arloko prestazio sanitarioari buruzkoa. Informazio gehiago.

Osakidetzak 12 milioi bideratu ditu covid-19aren aurkako botikak erostera lau urterako
2022-2023ko deialdia. Informazio gehiago (2.500.000.-€)(2023/04/18)
2023rako Euskadiko txertaketa-egutegiak babes-mailak handitzen ditu, batez ere haurren kasuan. Haurren txertaketaren esparruan, B meningokokoaren aurkako txertoa sartzen da, gripearen aurkako txertoa 6...
Eguneratze-data: 2023/03/16
2023rako Euskadiko txertaketa-egutegiak babes-mailak handitzen ditu, batez ere haurren kasuan. Haurren txertaketaren esparruan, B meningokokoaren aurkako txertoa sartzen da, gripearen aurkako txertoa 6 hilabetetik 5 urtera bitarteko haurrei zabaltzen zaie, poliomielitisaren aurkako 3. dosi bat, eta giza papilomaren birusaren (GPB) aurkako txertoa 12 urteko mutikoei zabaltzen zaie. Helduaroan dauden persona osasuntsuen txertaketari dagokionez, herpes zosterraren aurkako txertoa eskuragarri egongo da da 65 urtetik gorakoentzat.
Aditzera ematen da Osakidetzaren Lehen Mailako arretako fisioterapia Zerbitzu berria Euskadi osoan egongo dela 2022ko urte-amaierarako.
Osakidetzak eta Mutualiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, bi erakundeetako pertsonal fakultatiboek bi zerbitzuen asistentzia jasotzen duten pertsonen espediente eta historia klinikoetara zuzenean...
2021eko eta 2022ko deialdia (3.200.000.-€) (2022/04/26); Informazio gehiago.
Abenduaren 14ko 244/2021 Dekretua onartu da, Euskadiko Medikamentuen Ikerketarako Etika Batzordea sortu eta haren funtzionamendua arautzen duena.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2020ko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez ezarri zen urriaren 13an hasiko zela gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, 2020-2021 denboraldian. Kanpaina horr...
Eguneratze-data: 2021/10/18
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2020ko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez ezarri zen urriaren 13an hasiko zela gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, 2020-2021 denboraldian. Kanpaina horretan, Osakidetzako zerbitzuek deituko dituzte txertoa jaso behar duten pertsonak; 300 leku espezifiko inguru   txertoa jartzeko, horien heren bat Osakidetzaren saretik kanpo, gainera, SOS Deiak aplikazioak txertoa jartzeko hitzordua eskatzeko aukera ematen die entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonei.; agintaritza beraren 2020ko urriaren 26ko Ebazpenaren bidez, kanpainaren estaldura zabaldu egin zen arrisku-taldeetan sartzen ez den biztanleria orokorrera (sei hilabetetik aurrera), gripearen aurkako txertoa emateko eskaera egitera borondatez joan daitezen. Kanpainaren  lehenengo bost asteetan 495.156 pertsonak hartu zuten txertoa, aurreko kanpainan baino % 50 gehiagok. 2.000.000 euro inbertitu dira 558.000 dosi izateko, aurreko kanpainan baino heren bat gehiago.(2020/10/06)

Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina hasi da, lehen dosiak emanda. 80.000 pertsona inguruk hartu dute dosia jasotzeko hitzordua.

 

Jakinarazten da Osakidetza / Euskal Osasun Zerbitzuak urratsak ematen jarraituko duela Lehen Mailako Arretaren presentzialtasuna handitzeko, une honetan % 50 ingurukoa baita. Helburua urte amaieran % 6...
Eguneratze-data: 2021/09/28
Jakinarazten da Osakidetza / Euskal Osasun Zerbitzuak urratsak ematen jarraituko duela Lehen Mailako Arretaren presentzialtasuna handitzeko, une honetan % 50 ingurukoa baita. Helburua urte amaieran % 65era iristea da, pandemiaren aurretik. Hori lortzeko, neurri hauek hartuko dira pixkanaka: Osasun-zentroak COVID eta COVID ez direnen artean sektorizatuta egoteari utziko diote. Ohiko osasun-zentroko biztanleei arreta emango zaie; arnas sintomatologia dutenei eta, beraz, DBEOrekin bateragarria direnei arreta emango zaie, ordu-tarte zehatzetan, pertsona horiek aurrez aurre eta gainerako pazienteengandik bereizita artatzeko; pandemian sartutako oztopo arkitektonikoak ezabatzen hasiko dira, gaitasuna handitzeko, eta proba diagnostikoak, holtzak, barne-zirkuituak edo itxoite-geletako zigiluak egiteko moduluak ezabatuko dira, adibidez; pazienteek laguntzailearekin joan ahal izango dute; webgunearen bidez aurretiko hitzorduaren beste sistema bat diseinatu ahal izango dute, modu ordenatu eta seguruan erantzun ahal izateko presentzialtasun handiagoko eskaera horri.
198/2021 Dekretua, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Miokardioko Infartu Akutuaren Erregistroa sortu eta arautzekoa (Bihotzez erregistroa). Lehentasunezko helburua da miokardioko infartu ak...
Eguneratze-data: 2021/08/12
198/2021 Dekretua, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Miokardioko Infartu Akutuaren Erregistroa sortu eta arautzekoa (Bihotzez erregistroa). Lehentasunezko helburua da miokardioko infartu akutuaren asistentzia-plangintza egiteko tresna izatea, eta, aldi berean, gertaera koronario akutuei buruzko informazio epidemiologikoa ematea, esparru horretako azterlanak eta ikerketak egiteko oinarri gisa, bai eta miokardioko infartu akutuaren arreta-eredua hobetzeko prozesura bideratutako kontratazio sanitarioa eta aldizkako ebaluazioa egiteko ere.
Matia Fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematen zaio, hari atxikitako egoitzetan instituzionalizatutako pertsonen farmazia-prestazioa eta -arreta finantzatzeko, betiere prestazio hori jasotzeko eskubide...
2020ko eta 2021eko deialdia (7.429.800.- €) (2021/05/19). Informazio gehiago.
Gobernuak aldi baterako programa bat sortzea onartu zuen, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan giza baliabideak indartzeko, COVID-19aren pandemiaren kudeaketari lotutako eginkizunei eta beteb...
Eguneratze-data: 2021/04/27
Gobernuak aldi baterako programa bat sortzea onartu zuen, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan giza baliabideak indartzeko, COVID-19aren pandemiaren kudeaketari lotutako eginkizunei eta betebeharrei erantzuteko. Programa horretan, besteak beste, epidemiologiaren, estatistikaren eta zuzenbidearen arloko 48 pertsona sartuko dira, laguntza eskaintzeko eta 2020an hasitako indartze-programari jarraipena emateko. Programaren kostua, guztira, 2.751.190,23 eurokoa da urteko. Programak 12 hilabeteko iraupena izango du, eta gehienez 24 hilabetez luzatu ahal izango da
Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI) zeinak 0 eta 15 urte bitarteko populazioaren aho-hortzetako osasuna zaintzen baitu.
Eguneratze-data: 2020/09/05
Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI) zeinak 0 eta 15 urte bitarteko populazioaren aho-hortzetako osasuna zaintzen baitu.
Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntza-programa (botiken koordainketa), arrazoi ekonomikoengatik inork agindutako medikazioa hartzeari utziko ez diola bermatzeko.
Eguneratze-data: 2020/09/05
Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntza-programa (botiken koordainketa), arrazoi ekonomikoengatik inork agindutako medikazioa hartzeari utziko ez diola bermatzeko.