Ekimena 71.4. Fakultatiboen kopurua eta barneko erizaintza egoiliarreko plazak handitzea eta medikuen zein erizainen lana desburokratizatzea.

Fakultatiboen kopurua eta barneko erizaintza egoiliarreko plazak handitzea eta medikuen zein erizainen lana desburokratizatzea.

Helburua
Kompromisoa 71. Lehen mailako arreta indartzea laguntza-integrazioan aurreratuz.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Osakidetzak Lehen Mailako Arretako 329 familia-mediku eta 50 pediatra sartu ditu plantilla estrukturalean, 2018-2019ko EPEko emaitzak argitaratu ondoren.
Gobernuak erabaki bat hartu zuen, Osasuneko Mahai Sektorialean 2021eko abenduaren 10ean adostutako neurria onartzeko. Neurri hori lehen mailako arretako administrazio-arloetako langileentzat berariazko...
Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuak neurri sorta bat aurkeztu du sindikatuetako ordezkariekin egindako Mahai Sektorialean, lehen mailako arretak ematen duen zerbitzua indartzeko neurriak: a) langileen ...
Eguneratze-data: 2020/11/26

Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuak neurri sorta bat aurkeztu du sindikatuetako ordezkariekin egindako Mahai Sektorialean, lehen mailako arretak ematen duen zerbitzua indartzeko neurriak: a) langileen arloan: plantilla indartzea, laguntza-eremu horretarako 196 plaza berrirekin; berariazko osagarri bat aitortzea lehen mailako arretako administrazio-arloetako langileentzat, ordainsariaren % 4ko igoeraren baliokidea; b) Antolaketa: Osakidetzako Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren barruan Lehen Mailako Arretarako Zuzendariordetza espezifiko bat sortzea, koordinazioa hobetzeko eta lehen mailako arretari espazio propioa emateko; lehen mailako arretako kontsultetan zeregin burokratikoak murrizteko plana, Coviden harreman estu positiboa izateagatik baja eman beharrik ez izateko hartu berri den neurriaren ildotik; c) inbertsioen eta ekipamenduaren esparruan: Osasun-zentroetako hobekuntza-obrak, 14 milioi eurokoak urtea amaitu baino lehen; lehen mailako arretan inbertsio berriak egiteko aurreikuspena 2021eko aurrekontu-proiektuan sartzea, 21.000.000 eurokoak.