Ekimena 71.7. Osasun Sailak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskatuta eta foru aldundiekin eta udalekin elkarlanean, gobernantza soziosanitarioa arautzeko tresnak garatzea.
Osasun Sailak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskatuta eta foru aldundiekin eta udalekin elkarlanean, gobernantza soziosanitarioa arautzeko tresnak garatzea.
- Helburua
- Kompromisoa 71. Lehen mailako arreta indartzea laguntza-integrazioan aurreratuz.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Osasuna, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
150/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa. Informazio gehiago.(2022/12/22)Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilu berria eratu da, abenduaren 7ko 1...
Eguneratze-data: 2023/02/06
150/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa. Informazio gehiago.(2022/12/22)
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilu berria eratu da, abenduaren 7ko 150/2022 Dekretua indarrean jarri ondoren. Kontseilua eratzeaz gain, hainbat gai aztertu dira, eta, haien artean, Arreta Soziosanitarioko Estrategiaren garapenari buruzko 2022ko Memoria (memoria horretan, erreferentzia soziosanitarioen mapa bat landu da, eta baliabide soziosanitarioen mapa eguneratu da). Gainera, Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Finantza Lankidetzako Esparru Akordioa sinatu da ere.
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilu berria eratu da, abenduaren 7ko 150/2022 Dekretua indarrean jarri ondoren. Kontseilua eratzeaz gain, hainbat gai aztertu dira, eta, haien artean, Arreta Soziosanitarioko Estrategiaren garapenari buruzko 2022ko Memoria (memoria horretan, erreferentzia soziosanitarioen mapa bat landu da, eta baliabide soziosanitarioen mapa eguneratu da). Gainera, Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Finantza Lankidetzako Esparru Akordioa sinatu da ere.
Eusko Jaurlaritzak baimendu du lankidetza-hitzarmenak sinatzeko hiru lurralde historikoetako foru-aldundiekin, Euskadi osoan arreta soziosanitariorako. 31 milioi euro inguruko gastua aurreikusten dute....
Eguneratze-data: 2022/10/18
Eusko Jaurlaritzak baimendu du lankidetza-hitzarmenak sinatzeko hiru lurralde historikoetako foru-aldundiekin, Euskadi osoan arreta soziosanitariorako. 31 milioi euro inguruko gastua aurreikusten dute. Haien bidez, gizarte-zerbitzuen Euskadiko sistemako hiru baliabide mota garatzen lagunduko da: egoitza-unitate soziosanitarioak, adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzak eta egoitza-unitateak, laguntzadun etxebizitzak eta eguneko zentroak gaixotasun mental larria eta kronifikatua duten pertsonentzat.
Euskadiko 2021-2024 Estrategia Soziosanitarioa aurkeztu da, euskal erakundeek, modu koordinatuan, pertsona ahulenei ematen zaien arreta eta zerbitzuak hobetzeko lan egingo duten ibilbide-orria.
Eguneratze-data: 2021/10/22
Euskadiko 2021-2024 Estrategia Soziosanitarioa aurkeztu da, euskal erakundeek, modu koordinatuan, pertsona ahulenei ematen zaien arreta eta zerbitzuak hobetzeko lan egingo duten ibilbide-orria.
COVID-19 txertoaren hirugarren dosia emateko prozesua hasi da adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako erabiltzaileentzat. Osasun Sailak eta Osakidetzak, hiru lurraldeetako foru-aldundiek...
Eguneratze-data: 2021/09/20
COVID-19 txertoaren hirugarren dosia emateko prozesua hasi da adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako erabiltzaileentzat. Osasun Sailak eta Osakidetzak, hiru lurraldeetako foru-aldundiekin koordinatuta, martxan jarri dute txertoa jartzeko operatiboa. Prozesua bizpahiru aste barru amaitzea espero da.
Osasun Sailaren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren eta eLankidetzaren Euskal Agentziaren artean sinatutako jarduera-protokolo orokorra, osasun-lankidetzaren arloan. Akordioak hainbat jarduera-ildo ...
Eguneratze-data: 2021/06/15
Osasun Sailaren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren eta eLankidetzaren Euskal Agentziaren artean sinatutako jarduera-protokolo orokorra, osasun-lankidetzaren arloan. Akordioak hainbat jarduera-ildo jasotzen ditu, elkartasun-kanpainetan edo eskolatze-arrazoiengatik hartutako pertsonen aldi baterako estaldurari buruzkoak; Euskadiko zein Hegoaldeko osasun-langileen prestakuntzari buruzkoak, bai eta euskal osasun-langileek lankidetza-proiektuetan edo nazioarteko larrialdi humanitarioetan parte hartzeari buruzkoak ere.
Donostia Ospitaleak (Gipuzkoa), Basurtukoak eta Gurutzetakoak (Bizkaia) eta Txagorritxukoak (Araba) (Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua) zerbitzu espezializatua izango dute haurrei egindako sexu-abusua...
Eguneratze-data: 2021/05/19
Donostia Ospitaleak (Gipuzkoa), Basurtukoak eta Gurutzetakoak (Bizkaia) eta Txagorritxukoak (Araba) (Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua) zerbitzu espezializatua izango dute haurrei egindako sexu-abusuak artatzeko. Genero-indarkeria eta haurren aurkako sexu-abusua osasun publikoko arazo larria dira, eta horren aurka gogor eta konprometituta lan egiten ari da euskal osasun-sistema publikoa, gaitz hori desagerrarazten inplikatutako erakunde guztiekin koordinatuta. Osakidetzan zerbitzu espezializatu berri horiek sortzea konpromiso horren parte da
COVID-19a zaindu eta kontrolatzeko protokoloa eguneratu da, agertoki berrira egokituta. Ondorioz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek foru-agindu berriak adostu dituzte, egoitza-zentroetako...
Eguneratze-data: 2021/05/12
COVID-19a zaindu eta kontrolatzeko protokoloa eguneratu da, agertoki berrira egokituta. Ondorioz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek foru-agindu berriak adostu dituzte, egoitza-zentroetako bisiten eta irteeren esparru berritu bat ezarriz.
Baimena ematen da Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko, nahasmendu mental larria duten pertsonei osasun-arreta emateko. Horren ondorioz, egoitza-ostatuko 44 plaza gehi...
Eguneratze-data: 2021/05/11
Baimena ematen da Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko, nahasmendu mental larria duten pertsonei osasun-arreta emateko. Horren ondorioz, egoitza-ostatuko 44 plaza gehiago gehitu dira, eta egun dauden 783 plazak gehituko dira. Guztira, 827 pertsonak jaso dute hitzarmen hau, 392 egoitza-zentrotan edo laguntza duten etxebizitzetan banatuta, eta 435 eguneko zentroetan. Gobernuaren ekarpena 775.000 euro handitu da 2021erako aurreikusitako aurrekontuan, eta 900.000 euro 2022rako.
Osasun Sailak COVID-19aren Zainketa eta Kontrolerako Protokoloa prestatu zuenzentro soziosanitarioetarako. Protokolo horrek zenbait jarraibide eta gomendio ezartzen ditu COVID-19aren aurrean ahulenak d...
Eguneratze-data: 2020/09/22
Osasun Sailak COVID-19aren Zainketa eta Kontrolerako Protokoloa prestatu zuenzentro soziosanitarioetarako. Protokolo horrek zenbait jarraibide eta gomendio ezartzen ditu COVID-19aren aurrean ahulenak diren kolektiboetako baten osasuna babesteko: Euskadiko adinekoena. Protokoloa Eusko Jaurlaritzak egin zuen, hiru foru-aldundiekin lankidetzan. Dokumentu honek Euskadiko hiru lurralde historikoetako zentro sozioaniarioetan COVID-19a eta kontrolatzeko jarraibideak homogeneizatzen ditu, infekzioaren inguruan dauden ebidentzia zientifiko guztiak bateratuz eta alderdi etikoak alde batera utzi gabe.