Ekimena 74.5. Osasun publikoko gailuen eta lehen mailako arretako zerbitzu guztien arteko integrazio eta koordinazio handiagoak bultzatzea.

Osasun publikoko gailuen eta lehen mailako arretako zerbitzu guztien arteko integrazio eta koordinazio handiagoak bultzatzea.

Jarraipena

Osakidetzak indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko protokoloa sinatu du Ertzaintzarekin eta Basauriko Udalarekin, erantzun koordinatua eta eraginkorragoa emateko.
Argitaratu da kontsumo publikoko eta bainu-eremuetako uren kalitatea babestearen esparruan Uraren Euskal Agentziak eta Osasun Sailak egindako lankidetza-hitzarmena.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2020ko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez ezarri zen urriaren 13an hasiko zela gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, 2020-2021 denboraldian. Kanpaina horr...
Eguneratze-data: 2021/10/18
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2020ko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez ezarri zen urriaren 13an hasiko zela gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, 2020-2021 denboraldian. Kanpaina horretan, Osakidetzako zerbitzuek deituko dituzte txertoa jaso behar duten pertsonak; 300 leku espezifiko inguru   txertoa jartzeko, horien heren bat Osakidetzaren saretik kanpo, gainera, SOS Deiak aplikazioak txertoa jartzeko hitzordua eskatzeko aukera ematen die entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonei.; agintaritza beraren 2020ko urriaren 26ko Ebazpenaren bidez, kanpainaren estaldura zabaldu egin zen arrisku-taldeetan sartzen ez den biztanleria orokorrera (sei hilabetetik aurrera), gripearen aurkako txertoa emateko eskaera egitera borondatez joan daitezen. Kanpainaren  lehenengo bost asteetan 495.156 pertsonak hartu zuten txertoa, aurreko kanpainan baino % 50 gehiagok. 2.000.000 euro inbertitu dira 558.000 dosi izateko, aurreko kanpainan baino heren bat gehiago.(2020/10/06)

Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina hasi da, lehen dosiak emanda. 80.000 pertsona inguruk hartu dute dosia jasotzeko hitzordua.
Donostia Ospitaleak (Gipuzkoa), Basurtukoak eta Gurutzetakoak (Bizkaia) eta Txagorritxukoak (Araba) (Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua) zerbitzu espezializatua izango dute haurrei egindako sexu-abusua...
Eguneratze-data: 2021/05/19
Donostia Ospitaleak (Gipuzkoa), Basurtukoak eta Gurutzetakoak (Bizkaia) eta Txagorritxukoak (Araba) (Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua) zerbitzu espezializatua izango dute haurrei egindako sexu-abusuak artatzeko. Genero-indarkeria eta haurren aurkako sexu-abusua osasun publikoko arazo larria dira, eta horren aurka gogor eta konprometituta lan egiten ari da euskal osasun-sistema publikoa, gaitz hori desagerrarazten inplikatutako erakunde guztiekin koordinatuta. Osakidetzan zerbitzu espezializatu berri horiek sortzea konpromiso horren parte da 
Gobernuak aldi baterako programa bat sortzea onartu zuen, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan giza baliabideak indartzeko, COVID-19aren pandemiaren kudeaketari lotutako eginkizunei eta beteb...
Eguneratze-data: 2021/04/27
Gobernuak aldi baterako programa bat sortzea onartu zuen, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan giza baliabideak indartzeko, COVID-19aren pandemiaren kudeaketari lotutako eginkizunei eta betebeharrei erantzuteko. Programa horretan, besteak beste, epidemiologiaren, estatistikaren eta zuzenbidearen arloko 48 pertsona sartuko dira, laguntza eskaintzeko eta 2020an hasitako indartze-programari jarraipena emateko. Programaren kostua, guztira, 2.751.190,23 eurokoa da urteko. Programak 12 hilabeteko iraupena izango du, eta gehienez 24 hilabetez luzatu ahal izango da