Ekimena 75.5. Bizitzaren amaierako arretari buruzko 11/2016 Legea garatzea eta horren betetze-maila ebaluatzea.

Bizitzaren amaierako arretari buruzko 11/2016 Legea garatzea eta horren betetze-maila ebaluatzea.

Helburua
Kompromisoa 75. Pertsonen zerbitzura dagoen desberdinkeriarik gabeko osasun hurbilagoa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Araugintza-jarduera, Osasuna
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

2023-2027rako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoaren aurkezpena egin zen. Berrikuntza nagusien artean, nabarmentzekoa da pediatriako zainketa aringarrien antolamendu-eredu bereizi bat sort...
Euskadik 25 pertsonari bermatu die hiltzeko laguntza medikoa, duela urtebete Eustanasia arautzen duen Legea (martxoaren 24ko 3/2022 Legea) indarrean sartu zenetik. Guztira 71 eskaera jaso dira eta hori...
Eguneratze-data: 2022/06/22
Euskadik 25 pertsonari bermatu die hiltzeko laguntza medikoa, duela urtebete Eustanasia arautzen duen Legea (martxoaren 24ko 3/2022 Legea) indarrean sartu zenetik. Guztira 71 eskaera jaso dira eta horietatik 25 eutanasia-prozedura egin dira, 22 pertsona hil dira eutanasia egin aurretik, eta 6 eskaera atzera bota dira. Gainerakoak prozesuaren une desberdinetan dauden eskaerak dira.
Euskadik hamahiru pertsona hiltzen laguntzeko laguntza medikoa bermatu du eutanasia arautzen duen legea indarrean sartu zenetik.
Bizitzaren amaierarekin lotuta, baina 11/2016 Legea alde batera utzita, maiatzaren 25eko 145/2021 Dekretua onartzen da, "Euskadiko eutanasiaren arloko Berme eta Ebaluazio Batzordea" sortzen duena. Orga...
Eguneratze-data: 2021/06/04
Bizitzaren amaierarekin lotuta, baina 11/2016 Legea alde batera utzita, maiatzaren 25eko 145/2021 Dekretua onartzen da, "Euskadiko eutanasiaren arloko Berme eta Ebaluazio Batzordea" sortzen duena. Organo hori, "Eutanasia arautzen duen 3/2021 Lege Organikoan" esplizituki arautua, izaera administratiboa eta diziplina anitzekoa duen organoa da, osasun-langileek eta langile juridikoek osatua, gutxienez zazpi pertsonak osatua, eta begirada adituarekin prozesuaren segurtasun klinikoa eta juridikoa bermatuko dute, eta, ondoren, prozesuaren egokitasuna ebaluatuko dute eta kideak izendatu dira.
Bizitzaren amaierarekin lotuta eta 11/2016 Legea alde batera utzita, Eutanasiarako eskubidea arautzen duen martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoa betetzen dela bermatzeko abian jarriko diren jardueren b...
Eguneratze-data: 2021/04/16
Bizitzaren amaierarekin lotuta eta 11/2016 Legea alde batera utzita, Eutanasiarako eskubidea arautzen duen martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoa betetzen dela bermatzeko abian jarriko diren jardueren berri eman zen Legebiltzarrean, . Besteak beste, Berme eta Ebaluazio Batzordea sortzea, eskatzaileentzako eta zerbitzua eman behar duten profesionalentzako sentsibilizazio eta informazio pedagogikoko jarduerak garatzea eta, prestakuntzaren esparruan, Etika Asistentzialeko Batzordeen laguntzarekin, legeari buruzko informazioa emango zaie osasun-langileei eta medikuntzako eta erizaintzako elkargo profesionalei, ikuspuntu tekniko, etiko eta juridikotik.