Ekimena 75.8. Pazientearekiko hurbiltasuna hobetzea, telelaguntzako eta e-osasuneko programekin eta telemedikuntzako eta adimen artifizialeko aplikazio berriak garatuz, osasun gero eta pertsonalizatuago batean aurre...

Pazientearekiko hurbiltasuna hobetzea, telelaguntzako eta e-osasuneko programekin eta telemedikuntzako eta adimen artifizialeko aplikazio berriak garatuz, osasun gero eta pertsonalizatuago batean aurrera egiteko.

Helburua
Kompromisoa 75. Pertsonen zerbitzura dagoen desberdinkeriarik gabeko osasun hurbilagoa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Errezeta elektronikoaren bidez Euskadiko estatuko erakundeetako 9.000 mutualistari sendagaiak emateko hitzarmena sinatzea onartu da.
Osakidetzak diabetesa duten 7.000 paziente baino gehiagoren eskura jartzen ditu glukosa etengabe monitorizatzeko sistemak (flash). Sistema horiei esker, glukosa-maila denbora errealean zaintzeko aukera...
Eguneratze-data: 2023/11/13
Osakidetzak diabetesa duten 7.000 paziente baino gehiagoren eskura jartzen ditu glukosa etengabe monitorizatzeko sistemak (flash). Sistema horiei esker, glukosa-maila denbora errealean zaintzeko aukera dago, eta egunean zeharreko bilakaera ere ikus daiteke, erabiltzaileak unean-unean behar diren neurriak har ditzan.
Europan elkarreragingarria den errezeta elektronikoaren proiektua pilotatzeko hautatutako Euskadi. Horretarako, garapen tekniko eta funtzionalaren inguruko probak gainditu ditu, bai eta Europako Batzor...
Eguneratze-data: 2023/08/03
Europan elkarreragingarria den errezeta elektronikoaren proiektua pilotatzeko hautatutako Euskadi. Horretarako, garapen tekniko eta funtzionalaren inguruko probak gainditu ditu, bai eta Europako Batzordearen auditoria bat ere, baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatuz (2021/07/14).

Euskadi eta Portugal parte hartzen dute historia klinikoa eta errezeta elektronikoa partekatzeko Europako proiektu batean. Europar Batasunak Euskadi eta Portugal hautatu ditu programaren erabateko hedapenean jarraitu beharreko erreferente gisa. Programa horrek bermatuko du osasun-langileek Europako pazienteen historia klinikoan sartu ahal izatea eta EBko herritarrek beren medikazioa beste edozein herrialdetako edozein farmazia-bulegotan eskuratu ahal izatea. Helburua da esperientzia hori ebaluatzea eta Europar Batasuneko herrialde guztietan hedatzea 2025erako. (2022/07/21)

Europako Batzordeak bidezko baimena eman ondoren, euskal errezeta elektronikoa, Portugalen eta Kroazian ez ezik (herrialde horietan jada operatibo zegoen), Polonian ere erabili ahal izango da aurrerantzean. Gainera, aurki Estonian eta Finlandian ere erabili ahal izango da. (2023/02/09)

Euskal errezeta elektronikoa Estonian ere erabili ahal izango da aurrerantzean.
Proiektu pilotu bat jarri da abian, Vitoria-Gasteizko Lakuabizkarrako osasun-zentroan, “NIK” proiektuaren esparruan, osasun-txartela formatu digitalean probatzeko (2022/09/21)Osasun-txartel indibiduala...
Eguneratze-data: 2022/11/25
Proiektu pilotu bat jarri da abian, Vitoria-Gasteizko Lakuabizkarrako osasun-zentroan, “NIK” proiektuaren esparruan, osasun-txartela formatu digitalean probatzeko (2022/09/21)

Osasun-txartel indibiduala formatu digitalean ezartzeko proiektu pilotuaren bigarren fasea jarri da abian. Bigarren fase honetan, ARABA ESIko osasun-zentroetara eta kontsultategietara atxikitako 16 urtetik gorako biztanleriarekin egingo da, baita Txagorritxu eta Santiagoko kanpo-kontsultetara atxikitako biztanleriarekin ere. Farmazietan ere erabili ahal izango da botikak jasotzeko
Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala erabat abian jartzeko azken urratsa eman da, hiru ziurtagiri-mota desberdinak baititu aktibo deskargatzeko plataforma telematiko guztietan, bai eta bertara...
Eguneratze-data: 2021/07/01
Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala erabat abian jartzeko azken urratsa eman da, hiru ziurtagiri-mota desberdinak baititu aktibo deskargatzeko plataforma telematiko guztietan, bai eta bertara joateko aukera ere, aurreikusita zegoen dataren egunerako. Euskal herritarrek hiru modutan deskargatu ahal izango dute ziurtagiria: sinadura elektronikoko tresnekin egindako aukera telematikoaren bidez, hala nola NAN elektronikoarekin, BAKQen edo IZENPEren bidez; sinadura elektronikorik gabeko aukera telematikoaren bidez; hau da, deskargatu nahi duenak modu errazean deskargatu ahal izan dezan, OTI txartelaren datuekin; modu presentzialean, Zuzenean zerbitzuaren hiru bulegoetako batera joz aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Euskadik herritarren eskura jartzen du Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala eskuratzeko aukera. Euskadi.eus-en webgunean Covid Ziurtagiri Digitalari buruzko azalpen-informazioa argitaratzen da,...
Osakidetza / Euskal Osasun Zerbitzuak osasun-karpeta berritu du, herritarrek errazago eskura dezaten eta beren osasuna zaindu ahal izan dezaten. Tresnak funtzionalitate berriak gehitzen dizkie lehendik...
Eguneratze-data: 2021/05/27
Osakidetza / Euskal Osasun Zerbitzuak osasun-karpeta berritu du, herritarrek errazago eskura dezaten eta beren osasuna zaindu ahal izan dezaten. Tresnak funtzionalitate berriak gehitzen dizkie lehendik daudenei, hala nola minbiziaren baheketa-programetan (bularra, zerbixa, kolona) parte hartzeko jakinarazpena jasotzea eta emaitzak kontsultatzea.
Euskadiko Medikuntza Pertsonalizatua Planifikatzeko eta Kudeatzeko Batzordea sortu zen, euskal osasun-sistemaren premiei buruzko kontsultarako eta aholkularitza teknikorako organo gisa; horrek gure ing...
Eguneratze-data: 2021/03/11

Euskadiko Medikuntza Pertsonalizatua Planifikatzeko eta Kudeatzeko Batzordea sortu zen, euskal osasun-sistemaren premiei buruzko kontsultarako eta aholkularitza teknikorako organo gisa; horrek gure inguruko osasun-sistemen testuingurua berrikusiko du eta ezartzeko aukerak eta erronkak identifikatuko ditu. Bere eginkizun nagusia da plangintza estrategikoan aholkatzea eta medikuntza pertsonalizatua ezartzea ahalbidetuko duten ekintzak abian jartzeko erabakiak hartzea.