Ekimena 76.1. Estrategia integral bat abiaraztea, babes egonkorrak behar dituzten eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzako arreta bermatzeko, zehazki, gizarteratzearen eta esku-hartzearen eremutik.
Estrategia integral bat abiaraztea, babes egonkorrak behar dituzten eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzako arreta bermatzeko, zehazki, gizarteratzearen eta esku-hartzearen eremutik.
- Helburua
- Kompromisoa 76. Bazterkeria-arriskuko egoeran dauden pertsonei arreta emateko lurralde-sareen finkapena babestea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Araugintza-jarduera
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
2023-2024rako "La Caixa" Fundazioarekiko esparru-akordioa, gizarte-, hezkuntza-, kultura- eta ikerketa- eta ezagutza-alorrak barne hartzen dituena. Akordio horri esker, haur-pobreziaren aurka borrokatz...
Eguneratze-data: 2023/11/21
2023-2024rako "La Caixa" Fundazioarekiko esparru-akordioa, gizarte-, hezkuntza-, kultura- eta ikerketa- eta ezagutza-alorrak barne hartzen dituena. Akordio horri esker, haur-pobreziaren aurka borrokatzera, gaixotasunen ondorioz premia bereziak dituzten pertsonei arreta ematera eta egoera ahulean dauden kolektiboen laneratzea erraztera bideratutako gizarte-proiektuak bultzatu ahal izango dira. Lehendakaritzarekin elkarlanean. (12.000.000.-€)
Euskarri Estrategiaren garapenean, familia-erreferenterik gabeko gazteen bazterkeria-egoerak prebenitzeko helburua duten hainbat programa zehaztu dira. Tokiko hainbat erakunde eta eragilerekin lankidet...
Eguneratze-data: 2022/10/17
Euskarri Estrategiaren garapenean, familia-erreferenterik gabeko gazteen bazterkeria-egoerak prebenitzeko helburua duten hainbat programa zehaztu dira. Tokiko hainbat erakunde eta eragilerekin lankidetzan, Trapezistak programa jarri da abian.
Lehendakariak eta “la Caixa” Banku Fundazioko lehendakariak gizarte, hezkuntza eta kultura arloko akordio bat sinatu dute.
Eguneratze-data: 2021/12/03
Lehendakariak eta “la Caixa” Banku Fundazioko lehendakariak gizarte, hezkuntza eta kultura arloko akordio bat sinatu dute.
Zuzeneko dirulaguntza bat ematea "bizitegi, bazterketarik gabeko gizarte baten alde" elkarteari, harrera-baliabideetatik gizarte-integrazioko ibilbide eta bizitokietara igarotzeko proiektua finantzatze...
Eguneratze-data: 2021/11/30
Zuzeneko dirulaguntza bat ematea "bizitegi, bazterketarik gabeko gizarte baten alde" elkarteari, harrera-baliabideetatik gizarte-integrazioko ibilbide eta bizitokietara igarotzeko proiektua finantzatzeko, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren deseskalatzearen ondorioz eta hura jasotzeko berme erreala eratzeko beharretik salbuesteko.
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko 2021-2024 Estrategiaren aurkezpena. Estrategia berriaren berritasun nagusia zaintza sozial eta sanitarioen ereduaren paradigma-aldaketa da. Garai berriak arreta sozios...
Eguneratze-data: 2021/10/22
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko 2021-2024 Estrategiaren aurkezpena. Estrategia berriaren berritasun nagusia zaintza sozial eta sanitarioen ereduaren paradigma-aldaketa da. Garai berriak arreta soziosanitarioko politikak eraldatzea eta hobetzea eskatzen du, eraginkorragoak, iraunkorragoak eta pertsona bakoitzaren bizi-proiektuarekiko errespetuzkoagoak egitea. Zainketa-ekosistemak bultzatuko dira, prebentzioaren eta autonomia pertsonala sustatzearen ikuspegitik. Adinekoek etxean edo etxe baten antzeko zentroetan bizitzen jarraitzeko duten nahiari erantzuten dioten ekosistemak. Osasun Sailarekin lankidetzan ezartzen da.