Ekimena 78.1. Gizarte-zerbitzuen II. Plan Estrategikoa egitea eta gizarte-zerbitzuen erakunde arteko funtsa finkatzea, Gizarte-zerbitzuen eta Prestazioen Zorroan aurreikusitako prestazioak eta zerbitzuak bermatze al...

Gizarte-zerbitzuen II. Plan Estrategikoa egitea eta gizarte-zerbitzuen erakunde arteko funtsa finkatzea, Gizarte-zerbitzuen eta Prestazioen Zorroan aurreikusitako prestazioak eta zerbitzuak bermatze aldera.

Jarraipena

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen II. Plan Estrategikoa (2023-2026) onartzekoa. Helburua da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren prestazioa...
Eguneratze-data: 2023/10/03
Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen II. Plan Estrategikoa (2023-2026) onartzekoa. Helburua da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren prestazioak, zerbitzuak, programak eta jarduerak planifikatzea. Baliabideak eta zerbitzuak joera demografikoetara egokitzeko beharraz nabarmentzen da, bereziki euskal gizartearen zahartzera eta "baby boom" aren sorrerak hurrengo hamarkadan izango duen eraginera. Planak bost helburu estrategiko ditu: autonomia sustatzea, integrazioa sustatzea, zaintzetan oreka bilatzea, zerbitzuen artikulazioa hobetzea eta genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala hartzea.
"Gizarte Premiei buruzko Inkesta 2022" argitaratu da. Inkesta horren emaitzek Euskadiko pobreziaren aurkako borrokan eta ongizatearen hobekuntzan aurrerapen handiak egin direla erakusten dute.
Eguneratze-data: 2023/09/11
"Gizarte Premiei buruzko Inkesta 2022" argitaratu da. Inkesta horren emaitzek Euskadiko pobreziaren aurkako borrokan eta ongizatearen hobekuntzan aurrerapen handiak egin direla erakusten dute.
Arabako Foru Aldundiarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta, EAEko udalerri guztien izenean, EUDELekin esparru-akordioa, EAEn arreta soziosanitarioa emateko finantza-lank...
Eguneratze-data: 2023/04/19
Arabako Foru Aldundiarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta, EAEko udalerri guztien izenean, EUDELekin esparru-akordioa, EAEn arreta soziosanitarioa emateko finantza-lankidetzarako.