Ekimena 79.1. Hurbiltasun handieneko prestazioak eta zerbitzuak indartzea, arretako erkidego-ereduan eta kalitatezko boluntariotzaren esparru europarrean sakonduz, hain zuzen ere, erabiltzaileen parte-hartzearekin e...
Hurbiltasun handieneko prestazioak eta zerbitzuak indartzea, arretako erkidego-ereduan eta kalitatezko boluntariotzaren esparru europarrean sakonduz, hain zuzen ere, erabiltzaileen parte-hartzearekin eta horien eskubideen errespetutik zein sektoreko profesionalen lanaren kalitatearen bermetik abiatuta.
- Helburua
- Kompromisoa 79. Gizarte- eta erkidego-garapena indartzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
2023ko deialdia (220.000.-€) (2023/11/09).
NBE Emakumeak erakundeak Euskadi Zainketen aldeko Aliantza Globalean sartu du. Nazioarteko foro hau pertsonen arreta ikuspegi feministatik aitortu eta babestera zuzenduta dago. Nazioarteko ekimen honek...
Eguneratze-data: 2023/10/29
NBE Emakumeak erakundeak Euskadi Zainketen aldeko Aliantza Globalean sartu du. Nazioarteko foro hau pertsonen arreta ikuspegi feministatik aitortu eta babestera zuzenduta dago. Nazioarteko ekimen honek zainketen lana aitortu, baloratu eta babestu nahi du, gizonek zein emakumeek beste pertsona batzuk zaintzeko erantzukizuna partekatzen dutela ziurtatuz.
33/2023 Dekretua, otsailaren 7koa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Errolda sortzen duena. Informazio gehiago.
Eguneratze-data: 2023/03/07
33/2023 Dekretua, otsailaren 7koa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Errolda sortzen duena. Informazio gehiago.
Boluntariotzaren Euskal Estrategiaren aurkezpena. Lau jarduera-ildo nagusi proposatzen ditu: ekintza boluntarioaren eragin sozial eta politikoan haztea; boluntariotza eta haren erakundeak indartzea; pa...
Eguneratze-data: 2021/11/30
Boluntariotzaren Euskal Estrategiaren aurkezpena. Lau jarduera-ildo nagusi proposatzen ditu: ekintza boluntarioaren eragin sozial eta politikoan haztea; boluntariotza eta haren erakundeak indartzea; parte-hartzearen, elkartasunaren eta lankidetzaren kultura bultzatzea; eta boluntariotzaren kontzeptu- eta arau-esparruak eguneratzea.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusia eta Justiziako sailburuordea bertan zirela, eta FEVASeko ordezkari bat buru zela, ...
Eguneratze-data: 2020/12/15
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusia eta Justiziako sailburuordea bertan zirela, eta FEVASeko ordezkari bat buru zela, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia bildu zen, eta bertan Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek parte hartu zuten. Bileran, gobernu-programa eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren legealdi honetarako egitura aurkeztu ziren, eta Eusko Jaurlaritzaren kontuetan Sailak duen aurrekontuaren gakoak aurreratu ziren. Bestalde, adinekoen arloan arretaren etorkizunari heltzeko batzorde bat sortzea erabaki
Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaian elkarrizketa zibilean parte hartzen duten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen egitura sendotzeko eta jardunean jartzeko laguntza-programa.
Eguneratze-data: 2020/09/05
Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaian elkarrizketa zibilean parte hartzen duten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen egitura sendotzeko eta jardunean jartzeko laguntza-programa.