Ekimena 81.10. Adineko pertsonen etxebizitzen irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzea. Ondorio horietarako, irisgarritasun-jarduketak burutzeko laguntza-programa zehatzak bultzatuko ditugu (igogailuak et...
Adineko pertsonen etxebizitzen irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzea. Ondorio horietarako, irisgarritasun-jarduketak burutzeko laguntza-programa zehatzak bultzatuko ditugu (igogailuak eta arkitektura-oztopoak kentzea). Baita ere obrak egingo dira horien etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzeko eta, beharrezkoa den kasuetan, adinekoek bizitza duin eta egoki batez goza dezaten errazteko.
- Helburua
- Kompromisoa 81. Bultzada estrategikoa ematea zahartze aktiboari eta adinekoen autonomia pertsonala, parte-hartze soziala eta bizitza osoa eta osasuntsua suatatzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Etxebizitza, Trafikoa eta mugikortasuna, Adinekoak, Gizarte-ekintza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Isuri Funtsa aktibatu da Ukrainako gerrak eragindako ondorio sozialei aurre egiteko, 15,1 milioi euroko zenbatekoarekin. Zenbateko horren barruan, 3,5 milioi euroko gehikuntza jaso da Gizarte Larrialdi...
Eguneratze-data: 2022/04/16
Isuri Funtsa aktibatu da Ukrainako gerrak eragindako ondorio sozialei aurre egiteko, 15,1 milioi euroko zenbatekoarekin. Zenbateko horren barruan, 3,5 milioi euroko gehikuntza jaso da Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara bideratutako partidarako, eta 200.000 euroko igoera pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko partidetan.
Etxebizitzak eta eraikinak eraberritzeko laguntzak handitu ditu Jaurlaritzak, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna eta bizigarritasuna sustatzeko
Eguneratze-data: 2021/09/09
Etxebizitzak eta eraikinak eraberritzeko laguntzak handitu ditu Jaurlaritzak, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna eta bizigarritasuna sustatzeko