Ekimena 83.3. Bere etxeetan edo egoitzetan bizi diren adinekoentzako arreta soziosanitarioko eredu integral berri bat sustatzea, osasun-laguntzako lehen mailako sarearekin koordinatuta egongo dena.

Bere etxeetan edo egoitzetan bizi diren adinekoentzako arreta soziosanitarioko eredu integral berri bat sustatzea, osasun-laguntzako lehen mailako sarearekin koordinatuta egongo dena.

Jarraipena

Etorkizuneko Zaintzaren aldeko Herri Itun edo Konpromisorako erakunde-akordioa. Etorkizuneko Zainketen aldeko Euskal Ituna sendotzeko urrats berri eta erabakigarria da, gizartearen beharrei eta erronke...
Eguneratze-data: 2024/02/22
Etorkizuneko Zaintzaren aldeko Herri Itun edo Konpromisorako erakunde-akordioa. Etorkizuneko Zainketen aldeko Euskal Ituna sendotzeko urrats berri eta erabakigarria da, gizartearen beharrei eta erronkei erantzun behar diena. Dokumentuak 14 konpromiso biltzen ditu, zainketa-sistema hobetzeko ikuspegi integrala biltzen dutenak.
150/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa. Informazio gehiago. (2022/12/22)Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilu berria eratu da, abenduaren 7ko ...
Eguneratze-data: 2023/02/06
150/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa. Informazio gehiago. (2022/12/22)

Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilu berria eratu da, abenduaren 7ko 150/2022 Dekretua indarrean jarri ondoren. Kontseilua eratzeaz gain, hainbat gai aztertu dira, eta, haien artean, Arreta Soziosanitarioko Estrategiaren garapenari buruzko 2022ko Memoria (memoria horretan, erreferentzia soziosanitarioen mapa bat landu da, eta baliabide soziosanitarioen mapa eguneratu da). Gainera, Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Finantza Lankidetzako Esparru Akordioa sinatu da ere.
Eusko Jaurlaritzak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko beste erakunde eta entitate batzuekin batera, Bertan proiek...