Ekimena 83.6. Adinekoei arreta emateko bulegoak irekitzea hiru lurralde historikoetan, erakunde eskudunekin koordinatuta.
Adinekoei arreta emateko bulegoak irekitzea hiru lurralde historikoetan, erakunde eskudunekin koordinatuta.
- Helburua
- Kompromisoa 83. Laguntzaren kalitatea bermatzea eta arreta indartzea adinekoen etxeetan zein horien ingurune hurbilean.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Adinekoak
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Proiektu pilotu bat ezarri da ALTXOR 7.0 zerbitzuaren hiru bulegoak martxan jartzeko. Bulego horiek lurralde historiko bakoitzean kokatuko dira. Altxor 7.0 adinekoen bizitza-proiektuei laguntzeko zerbi...
Eguneratze-data: 2021/10/19
Proiektu pilotu bat ezarri da ALTXOR 7.0 zerbitzuaren hiru bulegoak martxan jartzeko. Bulego horiek lurralde historiko bakoitzean kokatuko dira. Altxor 7.0 adinekoen bizitza-proiektuei laguntzeko zerbitzu pilotu bat da: adinekoentzako online informazioa, orientazioa eta bitartekaritza, eta hiru bulego pilotu, erdi-presentzialak, beren bizitza-proiektuei laguntzeko. Proiektu honen helburua da 65 urtetik gorako edo erretirotik gertuko pertsonei informazioa, orientazioa eta bitarteko pertsonalizatuak ematea beren bizi-proiektuei buruzko hainbat gairi buruz (bizikidetza- eta okupazio-alternatibak, erretiroa, bizialdi osoko ikaskuntza, aisialdia, mendekotasun-egoeretarako laguntzak, testamentua eta/edo herentziak, eta abar), gizartean bete-betean parte hartu ahal izan dezaten erretirotik bizitza amaitu arte.