Ekimena 84.2. Gizarte-berrikuntzako interesguneak finkatzea eta indartzea adinekoentzako arretaren eremuan: Adinberri Gipuzkoan, Nagusi Intelligence Center Bizkaian eta zahartze aktiboari buruzko Berrikuntza-zentroa...

Gizarte-berrikuntzako interesguneak finkatzea eta indartzea adinekoentzako arretaren eremuan: Adinberri Gipuzkoan, Nagusi Intelligence Center Bizkaian eta zahartze aktiboari buruzko Berrikuntza-zentroa Araban.

Jarraipena

Sprilur-ek hasiko ditu pasaiako Herrera eraikin berriaren eraikuntza-lanak. Espazio berri horrek bere baitan hartuko ditu Adinberri Proiektuarekin lotutako zerbitzu-enpresak.
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute, Pasaian zahartzeari eta mendekotasunari lotutako erreferentziazko Adinberri zentroa sustatzeko. Zentroak, bere instalazioen arte...
Eguneratze-data: 2022/07/21

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute, Pasaian zahartzeari eta mendekotasunari lotutako erreferentziazko Adinberri zentroa sustatzeko. Zentroak, bere instalazioen artean, adinekoen egoitza berritzaile bat, eguneko zentro bat, tutoretzapeko apartamentuak eta zahartzeari lotutako I+Gko unitate bat izango ditu. Hitzarmena Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu Programaren (2020-2024) barruan kokatzen da. Sinatutako hitzarmenaren bidez, Eusko Jaurlaritzak 2.950.325 euro bideratuko ditu Oarsoladea eskualdean zahartzearen arloan sortzen ari den ekosistema indartzeko.