Ekimena 89.2. Berezko eskumenen eremuan eta Espainiako Gobernuarekin elkarlanean, harrera eta integraziorako berezko eredu bat zehaztea. Erkidegoko babesletzaren formulak espazio garrantzitsua izango du eredu horren...

Berezko eskumenen eremuan eta Espainiako Gobernuarekin elkarlanean, harrera eta integraziorako berezko eredu bat zehaztea. Erkidegoko babesletzaren formulak espazio garrantzitsua izango du eredu horren barruan.

Helburua
Kompromisoa 89. Asilo-politikaren euskal eredu bat definitu eta sustatzea
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Giza eskubideak, Gizarte-ekintza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Erabakia, hitzarmen hau bigarrenez luzatzeko baimena ematekoa: Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioarekin, ACNURekin, Caritasekin eta Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioarekin sinatutako...
Eguneratze-data: 2023/06/27

Erabakia, hitzarmen hau bigarrenez luzatzeko baimena ematekoa: Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioarekin, ACNURekin, Caritasekin eta Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioarekin sinatutakoa, Euskadin babes komunitarioko esperientzia pilotu bat garatzeko, Auzolana II, nazioarteko babeseko onuradunen harreraren eta integrazioaren arloan.

Euskadik Bruselan egin den Europako errefuxiatuen nazioarteko konbentzioan parte hartu du. Bertan, euskal esperientzia azaldu du Babes Komunitario-Auzolana programarekin.
Auzolana II babes komunitarioko programarako bi urterako luzapena onartzea, nazioarteko babesaren onuradun diren pertsonei arreta emateko. Horrela, Kanadan jaio eta Euskadin modu aitzindarian garatu de...
Eguneratze-data: 2021/07/20
Auzolana II babes komunitarioko programarako bi urterako luzapena onartzea, nazioarteko babesaren onuradun diren pertsonei arreta emateko. Horrela, Kanadan jaio eta Euskadin modu aitzindarian garatu den proiektu pilotu honi jarraipena ematen zaio, bere lehen esperientzian "emaitza positiboa" izan duena.