Ekimena 89.3. Eremu honetako jarduketa koordinatzen duen erakunde arteko mahai soziala finkatzea.

Eremu honetako jarduketa koordinatzen duen erakunde arteko mahai soziala finkatzea.

Helburua
Kompromisoa 89. Asilo-politikaren euskal eredu bat definitu eta sustatzea
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Giza eskubideak, Gizarte-ekintza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Iragaitzazko Migratzaileei Premiazko Arreta Emateko Erakundearteko Koordinazio Mahaiaren bilera egin zen. Bilera horretan, Gurutze Gorriak Hilanderas I gunean igarotze-bidean dauden migratzaileei arret...
Eguneratze-data: 2023/03/15
Iragaitzazko Migratzaileei Premiazko Arreta Emateko Erakundearteko Koordinazio Mahaiaren bilera egin zen. Bilera horretan, Gurutze Gorriak Hilanderas I gunean igarotze-bidean dauden migratzaileei arreta emateko 2022ko jardueraren balantzea aurkeztu zuen. 2022an, 6253 pertsonari eman zitzaien arreta, eta horietatik mila baino gehiago emakumeak ziren; azken horietatik, berrogeita hamar bat pertsonak adingabeak zituzten ardurapean.
Ukrainako errefuxiatuen harrerarako jarraipen-mahaiaren bilera. Bertan, honako dokumentua aurkeztu da: “Ukraina-Euskadi: urtebeteko elkartasunaren memoria”. Bertan, Errusiak Ukrainan egindako inbasioak...
Eguneratze-data: 2023/02/24
Ukrainako errefuxiatuen harrerarako jarraipen-mahaiaren bilera. Bertan, honako dokumentua aurkeztu da: “Ukraina-Euskadi: urtebeteko elkartasunaren memoria”. Bertan, Errusiak Ukrainan egindako inbasioak eragindako krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak emandako erantzunari buruzko datuen berri eman da.
Iragaitzazko Pertsona Migratzaileei Larrialdiko Laguntza Emateko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaiak Iparraldeko Hirigune Elkargoko ordezkaritza bat hartuko du modu irainkorrean.
Eguneratze-data: 2022/03/11
Iragaitzazko Pertsona Migratzaileei Larrialdiko Laguntza Emateko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaiak Iparraldeko Hirigune Elkargoko ordezkaritza bat hartuko du modu irainkorrean.
Erakundearteko Mahai Sozialaren bilera izan da, Errusiak Ukrainaren inbasioaren ondorioz errefuxiatutako pertsonen egoerari erantzuteko. 150 plazako baliabide bat gaitu da Irunen, eta lehen arretako gu...
Eguneratze-data: 2022/03/01
Erakundearteko Mahai Sozialaren bilera izan da, Errusiak Ukrainaren inbasioaren ondorioz errefuxiatutako pertsonen egoerari erantzuteko. 150 plazako baliabide bat gaitu da Irunen, eta lehen arretako gunea izango da; hortik aurrera, pertsonak Berrizko, Oñatiko eta Tolosako zentroetara bideratuko dira. Helbide elektroniko bat ireki da banako eskaintzak eta elkartasuneko ekintza bereziak jaso eta koordinatzeko. Informazio gehiago.