Ekimena 90.1. Erakunde arteko lankidetza bultzatzea, bakarrik dauden haur migratzaileei behar duten babesa bermatzeko, horrela gizarteratzeko ibilbideak egin ahal izateko. Gainera, heldutasunerako trantsizioan babes...

Erakunde arteko lankidetza bultzatzea, bakarrik dauden haur migratzaileei behar duten babesa bermatzeko, horrela gizarteratzeko ibilbideak egin ahal izateko. Gainera, heldutasunerako trantsizioan babesgabetasuna saihesten saiatuko da.

Jarraipena

Dirulaguntza zuzen bat eman zaio Peñascal S. Coop. sozietateari ematekoa, Euskadin familia-laguntzarako sarerik ez duten migratzaile gazteak gizarteratzeko eta helduarora igarotzeko prozesuak bultzatze...
Eguneratze-data: 2022/11/08

Dirulaguntza zuzen bat eman zaio Peñascal S. Coop. sozietateari ematekoa, Euskadin familia-laguntzarako sarerik ez duten migratzaile gazteak gizarteratzeko eta helduarora igarotzeko prozesuak bultzatzeko ibilbide pertsonalizatuak eta integralak prestatzeko "Irauli" programa pilotua finantzatzeko, eta programa hori jasotzeko berme erreala eratu beharretik salbuestekoa.
(2.100.000.-€)

Eusko Jaurlaritzak Isuri Funtsa aktibatu du, Euskadin Ukrainako inbasioa dela eta sortu diren premiei erantzuteko. Isuri Funtsak bi lan-ildo izango ditu, eta 15,1 milioi euroko aurrekontua (2022/05/02)...
Eguneratze-data: 2022/07/26
Eusko Jaurlaritzak Isuri Funtsa aktibatu du, Euskadin Ukrainako inbasioa dela eta sortu diren premiei erantzuteko. Isuri Funtsak bi lan-ildo izango ditu, eta 15,1 milioi euroko aurrekontua (2022/05/02).
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) handitzea onartu da. Laguntza horiek Isuri Funtsetik datoz, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko sortu zen Funtsa alegia (3.500.000.-€) (2022/07/26).
Gurutze Gorriari dirulaguntza zuzen bat eman zaio “Pobrezia energetikoa: oinarrizko premiei premiazko arreta” proeiktua finantzazteko. Ukrainako inbasioak eragindako ondorioei aurre egiteko erreskaterako Isuri funtsean aurreikusita dago kopuru hau. (200.000.-€) (2022/07/26).

Agintzari-Sociedad Cooperativa de Iniciativa Social sozietateari zuzeneko dirulaguntza bat eman zaio Aukerak Suspertzen Ucrania programarako. Programa hori bertako herrialdeko gerraren ondorioz Euskadira iritsi diren Ukrainako haur eta nerabeei zuzenduta dago. (300.000.- €) (2022/07/26).

Bilboko Elizbarrutiko Caritasi (1.004.050.- €), Donostiako Elizbarrutiko Caritasi (1.496.000.- €) eta Gasteizko Elizbarrutiko Caritasi (499.950.- €) zuzeneko dirulaguntzak eman zaizkie, azken Sarea Indartzen-Ukraina programa garatzeko (GUZTIRA: 3.000.000.-€)


Lehendakaria Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko Mahaiaren buru izan da. Bilera honen helburua izan da Ukrainaren inbasioaren ondorioz lekualdatutako pertsonei harrera egiteko Euskadiko Lehen Konti...
Eguneratze-data: 2022/05/26
Lehendakaria Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko Mahaiaren buru izan da. Bilera honen helburua izan da Ukrainaren inbasioaren ondorioz lekualdatutako pertsonei harrera egiteko Euskadiko Lehen Kontingentzia Plana” partekatzea (10/03/2022).
Eusko Jaurlaritzak eta EAEn diharduten Txernobyleko umeei harrera egiteko lau elkarteek eskaera bat bidali diote Espainiako Gobernuari, korridore humanitario bat sortu dadin bultzatzeko, Txernobyleko eremutik EAEko harrera-familiek aldarrikatzen dituzten adingabeak irten ahal izateko (2022/03/16).
Eusko Jaurlaritzaren Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko Jarraipen Mahaiak bigarren Kontingentzia Plana aktibatu du (2022/03/31).
Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko Jarraipen-mahaiak erabaki du  egungo kontingentzia- plana luzatzea (2022/04/27).
Ukrainako Jarraipen Mahaiak akordio bat bidaliko dio Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioari. Akordio horren bidez, beren herrialdearen inbasiotik ihesi Euskadira iritsi diren ukrainarrak hartzeko etxebizitza-parkea desblokeatu nahi da.
Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta EUDELek egoera ahulean dauden adingabe eta gazteak gizarteratzeko eta laneratzeko Euskarri Estrategia bateratu dute. 12 lehentasun definitu ditu zeharkako ardatz ...
Eguneratze-data: 2021/06/15
Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta EUDELek egoera ahulean dauden adingabe eta gazteak gizarteratzeko eta laneratzeko Euskarri Estrategia bateratu dute. 12 lehentasun definitu ditu zeharkako ardatz batekin: laguntza-puntuak eskaintzea (Euskarri); eta helburu nagusi bat: bizitza autonomoko proiektuak bultzatzea. Tutoretzapeko adingabeen kasuan, laguntza-puntu estrategikoak hiru kontzeptutan definitzen dira: etxea, Orientazioa eta Prestakuntza. Iraungitako gazteen kasuan, honako hauek dira laguntza-puntu horiek: gizarteratzea eta laneratzea, Etxebizitza eta Bizigaia. Erakundeei dagokie laguntza-puntu horiek erraztea, eta adingabeei eta gazteei, kontratu baten bidez, eskubideen eta betebeharren konpromisoa hartzea. Gaur eratu da Lehendakaritzan Erakunde arteko Lan Mahaia, bere aurreikuspenen bultzada eta kudeaketa koordinatuko duena.
https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/69972-euskal gobernua-foru-aldundiak-eudel-ponen-komun-estrategia-euskarri-inklusioa-soziolaboral-adingabeak-egoera-zaurgarria