Ekimena 90.3. Proposamen bat aurkeztea Espainiako Gobernuari, lan-baimena errazteko migratzaileak 16 urte betetzean, hau da, gainerako nerabeekiko aukera-berdintasunean.
Proposamen bat aurkeztea Espainiako Gobernuari, lan-baimena errazteko migratzaileak 16 urte betetzean, hau da, gainerako nerabeekiko aukera-berdintasunean.
- Helburua
- Kompromisoa 90. Zaurgarritasun-egoeran dauden migratzaileentzako babesa eta estaldura eta laguntza
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gazteria, Haurrak eta adingabeak, Enplegua eta talentua, Giza eskubideak, Gizarte-ekintza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak Atzerritarrei buruzko Erregelamendu berri bat prestatu du, erakunde publiko baten tutoretzapeko inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarre...
Eguneratze-data: 2021/10/21
Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak Atzerritarrei buruzko Erregelamendu berri bat prestatu du, erakunde publiko baten tutoretzapeko inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren dokumentazioa eragozten duten oztopoak kentzeko eta adin-nagusitasunera iristen diren unean adingabe horientzako egoitza-erregimen propioa diseinatzeko. Eusko Jaurlaritzak egindako ekarpenak jasotzen ditu dokumentu honek. Ildo horretan, azpimarratzekoak dira Jaurlaritzak haur migratzaileak babesteko bultzatzen dituen proiektuak. Euskadik bere lanari Estatuan aitzindari izaera ematen dioten ekimenak garatzen ditu: babes Komunitarioko eta Gizarte Mentoretzako programak berrikuntzaren adibide gisa. Testua oso ona da eta aldaketa premiazkoa bezain premiazkoa zen