Ekimena 91.1. Gazteriaren Legea onestea; lege horrek gazte-ikuspegia txertatuko du politika publiko guztietan eta bere helburu nagusiak izango dira gazteen laneratzea, Euskadiren gizarte-kapitalerako ekarpenik onena...

Gazteriaren Legea onestea; lege horrek gazte-ikuspegia txertatuko du politika publiko guztietan eta bere helburu nagusiak izango dira gazteen laneratzea, Euskadiren gizarte-kapitalerako ekarpenik onena delako.

Helburua
Kompromisoa 91. Gazteria-politika integrala garatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Araugintza-jarduera, Gazteria, Enplegua eta talentua, Gizarte-ekintza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Astialdi Foroarekin eta Astialdia Sarearekin batera, gaur goizean aurkeztu du Aisialdiko hezkuntza sustatzeko 2030eko Estrategia, bai eta gazteak e...
Eguneratze-data: 2023/12/14
Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Astialdi Foroarekin eta Astialdia Sarearekin batera, gaur goizean aurkeztu du Aisialdiko hezkuntza sustatzeko 2030eko Estrategia, bai eta gazteak eta familiak aisialdiko gune hezigarri horietara hurbiltzera animatzeko kanpaina bat ere, honako goiburu honekin: “Eman izena boluntario gisa / Apuntatu zuen seme-alabei astialdi hezigarriko espazioetara”.
Erabakia, Eusko Jaurlaritzaren V. Gazte Plana (2022-2026) aintzat hartzekoa. Gazteen emantzipazioa (bizitzea), garapena (gozatzea) eta eragina (eraldatzea) ditu ardatz.
132/2023 Dekretua, irailaren 12koa, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duena.
18/2023 Dekretua, otsailaren 7koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita, batetik, Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen ais...
Eguneratze-data: 2023/02/07
18/2023 Dekretua, otsailaren 7koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita, batetik, Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen dituen Dekretua.
2022ko deialdia (145.000.-€) (2021/12/28). Informazio gehiago.2022ko deialdiaren esleipena (2022/09/21)
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Gazte-boluntariotzako esparruei buruzko Auzolandegiak programarako proiektuak. Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko eta prib...
Eguneratze-data: 2021/12/01
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Gazte-boluntariotzako esparruei buruzko Auzolandegiak programarako proiektuak. Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuentzat zuzendutako deialdia, programa honetako proiektuak aurkezteko.
2021eko deialdia (2020/11/17)
2022ko deialdia. Informazio gehiago.
Hirietako eta autonomia-erkidegoetako Eusko Jaurlaritzaren sei hilean behingo ordezkaritza Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko EB Ministroen Kontseiluan: Eusko Jaurlaritzak proposatu dio Europar Batasunek...
Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluak gazteriari buruz duen lantaldean parte hartzen da, Estatuko autonomia-erkidegoen ordezkari gisa. Bileran, Europako Batzordeko Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusi...
Eguneratze-data: 2021/09/06
Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluak gazteriari buruz duen lantaldean parte hartzen da, Estatuko autonomia-erkidegoen ordezkari gisa. Bileran, Europako Batzordeko Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako Europako Landa Estrategia eta gazteriarekin duen harremana aztertu dira. Plana egiteko, kontuan hartu dira Eusko Jaurlaritzak seihileko honetan egiten duen koordinazio autonomikoaren barruan egindako gomendioak.
Argitara eman zen esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko diruz lagundutako jardueren zerrenda, bai eta  laguntzen eskaera ukatuen zerrenda ere (2020)
2021eko deialdia (145.000.-€) (2020/12/18); 2021eko esleipena (2021/09/30).
Jaurlaritzak Gazteriaren Euskal Legearen Proiektua onartu du; legearen proiektua Legebiltzarrean aurkeztu zen (2021/02/01)
Gazteen asoziazionismoa sustatzeko eta elkarteen funtzionamendua eta jarduerak bultzatzeko laguntzen programa. Izan ere, elkarteek zailtasunak dituzte errelebo faltagatik eta boluntarioak direlako bere...
Eguneratze-data: 2020/09/05

Gazteen asoziazionismoa sustatzeko eta elkarteen funtzionamendua eta jarduerak bultzatzeko laguntzen programa. Izan ere, elkarteek zailtasunak dituzte errelebo faltagatik eta boluntarioak direlako beren jarduerak garatzeko.

Gazteriaren arloko programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzen programa.
Programa Gazteen mugikortasunera edo trukera bideratutako jarduerak garatzeko diru-laguntzak.Laguntza hauen helburua gazteak gizartean integratzea da, mugikortasun-jarduerek ahalbidetzen dituzten trebe...
Eguneratze-data: 2020/09/05
Programa Gazteen mugikortasunera edo trukera bideratutako jarduerak garatzeko diru-laguntzak.Laguntza hauen helburua gazteak gizartean integratzea da, mugikortasun-jarduerek ahalbidetzen dituzten trebetasunak, gaitasunak eta gaitasunak eskuratuz.