Ekimena 92.1. Gazteen emantzipaziorako zeharkako estrategia bat zehaztea, sustatzea eta koordinatzea. Estrategia hori sail arduradunekin elkarlanean gauzatuko da eta bere funtsezko oinarriak Gazteen Enplegurako Plan...

Gazteen emantzipaziorako zeharkako estrategia bat zehaztea, sustatzea eta koordinatzea. Estrategia hori sail arduradunekin elkarlanean gauzatuko da eta bere funtsezko oinarriak Gazteen Enplegurako Plana eta Gazte-etxebizitzako neurri bideratzaileak garatzea.

Helburua
Kompromisoa 92. Gazteen emantzipaziorako estrategia.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gazteria, Enplegua eta talentua, Gizarte-ekintza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

"Emantzipa" emantzipazioa bultzatzeko laguntza-programa berria abian jartzeko aldi baterako bitartekotasun-programa bat sortzea.
Eguneratze-data: 2024/01/23
"Emantzipa" emantzipazioa bultzatzeko laguntza-programa berria abian jartzeko aldi baterako bitartekotasun-programa bat sortzea.
191/2023 Dekretua, abenduaren 26koa, gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programaren laguntzak arautzen dituena. Bi urtean zehar, hilean 300 euroko zuzeneko dirulaguntza aurreikusten du 25 eta 29 urte b...
Eguneratze-data: 2023/12/26

191/2023 Dekretua, abenduaren 26koa, gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programaren laguntzak arautzen dituena. Bi urtean zehar, hilean 300 euroko zuzeneko dirulaguntza aurreikusten du 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzat, emantzipazio-prozesu bat hasi dutenentzat edo hastera doazenentzat.

2024ko Deialdia 

Hitzarmena Barakaldoko Udalarekin, gazteen emantzipazioa sustatzeko proiektu integral pilotua garatzeko, gazte-sistematik abiatuta eta gazteen parte-hartzearekin, trantsizio sozial eta demografikoaren ...
Eguneratze-data: 2023/10/31
Hitzarmena Barakaldoko Udalarekin, gazteen emantzipazioa sustatzeko proiektu integral pilotua garatzeko, gazte-sistematik abiatuta eta gazteen parte-hartzearekin, trantsizio sozial eta demografikoaren testuinguruan.
Emantzipazio-prozesuetan gazteei laguntzeko GAZ zerbitzua aktibatzea. Prestakuntzari, enpleguari, etxebizitzari, laguntzei edo mugikortasunari buruzko informazioa emango du, eta emantzipazio-prozesuan ...
Eguneratze-data: 2023/10/13
Emantzipazio-prozesuetan gazteei laguntzeko GAZ zerbitzua aktibatzea. Prestakuntzari, enpleguari, etxebizitzari, laguntzei edo mugikortasunari buruzko informazioa emango du, eta emantzipazio-prozesuan lagunduko du. Gazteak erabakiko du zer motatako informazioa edo prestazioa behar den eta zein kanal, online edo aurrez aurre.
Gazteriaren arloko Erakunde arteko Koordinazio Organoa eratzea, Eusko Jaurlaritzaren gazteria-arloko lankidetzarako gune gisa, foru-aldundiak eta udalak.
Gazteen Emantzipazioa bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategia onartu da. Estrategiaren helburua da 2030erako gazteen emantzipazio-tasa % 50era hurbiltzen laguntzea, eta maila horretan kokatzen da EB-27...
Eguneratze-data: 2023/03/21
Gazteen Emantzipazioa bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategia onartu da. Estrategiaren helburua da 2030erako gazteen emantzipazio-tasa % 50era hurbiltzen laguntzea, eta maila horretan kokatzen da EB-27ko batez bestekoa ( % 50,6). Emantzipatzeko batez besteko adinari dagokionez, helburua 28 urtetik beherakoa izatea da.
Gazteen Emantzipazioa bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategiaren lan-dokumentua ezagutzeko akordioa. Hamar proiektu traktore eta 26 ekimen osagarri biltzen ditu, bost eremutan egituratuak: enplegua, et...
Eguneratze-data: 2022/12/07
Gazteen Emantzipazioa bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategiaren lan-dokumentua ezagutzeko akordioa. Hamar proiektu traktore eta 26 ekimen osagarri biltzen ditu, bost eremutan egituratuak: enplegua, etxebizitza, errenta, kohesioa eta erresilientzia. Bere berrikuntzetako bat 25 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipaziorako laguntza da, martxora arte ikasten ari baitira. Helburua da 28 urterekin emantzipatzeko batez besteko adina murriztea 2030ean, eta emantzipazio-tasa, 25 eta 29 urteen artean, egungo 39,5etik % 50era igotzea.
2022ko deialdia (1.600.000.-€) (2022/05/13). Informazio gehiago.2022ko esleipena.(2022/11/18)
2021eko deialdia (1.150.000.- €) (2021/08/20); Informazio gehiago; 2021eko esleipena (02/02/2022).
2021eko deialdia (290.000.-€) (2021/06/30); 2021eko esleipena (2022/02/02)
Gazteen emantzipaziorako Emantzipa laguntza-programa.
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeentzako dirulaguntza-programa, honako jarduera hauek sustatzeko: diagnostiko-azterketak egitea, gazte-emantzipazioko planak eta gazte-planak egitea, plan horien...
Eguneratze-data: 2020/09/05
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeentzako dirulaguntza-programa, honako jarduera hauek sustatzeko: diagnostiko-azterketak egitea, gazte-emantzipazioko planak eta gazte-planak egitea, plan horien jarraipena edo ebaluazioa egitea, eta toki-mailako beste ekimen batzuk egitea edo horiek sistematizatu eta ebaluatzea, baldin eta horien helburua gazteen emantzipazio-prozesuan laguntzea bada.
Tokiko eremuan Euskal Autonomia Erkidegoko gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko dirulaguntza-programa.