Ekimena 93.2. Herritarren gizarte-itun bat proposatzea, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka.

Herritarren gizarte-itun bat proposatzea, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka.

Jarraipena

Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala, Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna. Eusko Jaurlaritzak gaitzespen irmoa adierazi du indarkeria matxistaren adierazpen guztien ...
Eguneratze-data: 2022/11/22
Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala, Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna. Eusko Jaurlaritzak gaitzespen irmoa adierazi du indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean, eta beste erakunde batzuekin eta gizarte osoarekin koordinatuta lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du, indarkeria desagerrarazteko bidean
Lehendakariak “Berdintasunaren eta indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Ituna” aurkeztu du. Gainera, harekin bat egiteko eskatu dio euskal gizarte osoari.
Euskadik Nazio Batuen Emakumearen Batzorde Juridiko eta Sozialean (CSW) Generation equality ekimenararekin bultzatzen ari den esperientzia aurkeztu du.
Gobernuak azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala onartu zuen "Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna" dela-eta, indarkeria sexistaren adierazpen guztien gaitzespen irmoa adieraziz...
Eguneratze-data: 2020/11/24
Gobernuak azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala onartu zuen "Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna" dela-eta, indarkeria sexistaren adierazpen guztien gaitzespen irmoa adieraziz eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiten jarraitzeko konpromiso irmoa erakutsiz, bereziki COVID-19ak sortutako krisia eta haren ondorioak kontuan hartuta.